Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Santuario de Loyola. Azpeitia 

CARLOS FONTANA

“Loiolako Santutegia”

XV. mendean, Beltrán Yáñez Loiolakoak dorretxe bat eraikitzeko agindu zuen, —beste hainbat bezala— eraitsi egin zena Enrike IV.ak 1457an emandako aginduaren ondorioz. Etxearen oinordekoak goiko aldea berreraikitzea agindu zuen, baina oraingoan adreiluz egin zuten. Etxe honetan jaio zen 1491. urtean Ignazio Loiolakoa, Jesusen Konpainiaren fundatzailea.

Horregatik, XVII. mendearen amaieran, Konpainiak santutegi handi bat eraikitzea erabaki zuen aipatutako dorretxe horren inguruan, hala bere fundatzailearen jaiotetxea nabarmenduko zuelakoan.

Carlos Fontana arkitektoak diseinatu zuen. Eraikitze-lanek bi mende iraun zuten (1688-1888), eta hauek izan ziren obra beren gain hartu zutenak: José de la Incera, Jean Begrand, Martín de Zaldua, Sebastián de Lecuona eta Ignacio de Ibero; Joaquín de Churriguerak ere parte hartu zuen une jakin batean.

Eliza bat dauka, gainaldean linterna bat duen kupula handi batek estalia. Eliz ataria kurbatua da, eta har-mailadi handi bat dauka aurrealdean. Elizaren bi alboetan, oinplano angeluzuzeneko hegal bana daude, eta lorategiz inguraturik dago dena.

1836. urtean gertatutako desamortizazioaren eta 1840.eneko kanporatzearen eraginez, Santutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku geratu zen. Geroztik, Aldundia da Santutegiaren jabea; baina 1991. urtean, Santuaren jaiotetxea Jesuiten esku utzi zen, haiek berritu baitzuten.

Gaur egun, Gipuzkoako arkitektura barrokoaren obrarik garrantzitsuenetako bat da.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Loiola (Azpeitia)

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak