Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 Murallas de Hondarribia ( Fuenterrabia )

Hondarribiako gotorlekuak

Gotorleku hondarribiarrak ugaritu egin ziren biztanle-kopurua eta herriaren garrantzi estrategikoa handitu ziren neurrian. Errege-erregina Katolikoek hobetze- eta zabaltze-obra ugari egin zituzten, behin eta berriro konpondu behar izan zirenak gerrateen ondorioz. Karlos V.ak berriro berritu zituen gotorlekuak, eta XVI. mendearen bigarren erdian, El Frantin eta Tiburcio Espanochi ingeniariek parte hartu zuten.

Hondarribiak oinplano irregularreko gotorleku modernoa izan zuen (pentagonala, oro har). Ekialdean, mendiak zituen; eta ekialdean eta hegoaldean, berriz, itsasoa gertu zuen. Erloju-orratzen norabideari jarraituz, baluarte hauek ikus daitezke: San Felipe (kontserbatzen dira haren aztarnetako batzuk), Erreginarena eta Leiba, Magdalenaren kuboa (ez dago aztarnarik agerian), Munizio Zaharraren Dorrea (aztarnarik ez), Santiagorena (erdi eraitsia) eta Banbako Dorrea (1729.enean kendu zena). San Felipe baluartearen eta Magdalenaren kuboaren artean, harresi mardul batzuk zeuden, zati batzuetan barrualdeko tunelak zituztenak. Tunel haiekin eragotzi nahi zen setiatzaileek galeriak egin zitzaten lur azpian, barrura sartu edo lehergailuak jartzeko.

Munizio Zaharraren Dorrearen eta Magdalenaren kuboaren artean zegoen harresia Frantziako soldaduek suntsitu zuten, 1794. urtean. Gutxien sendotutako tokia zen, itsasoak defendatzen baitzuen alde hura.

Plazak bi ate nagusi ditu: Santa Maria (San Felipe baluartearen ondoan), aukera ematen duena harresiz inguratutako barrutira sartzeko; eta San Nikolas, Erreginaren eta Leiba baluarteen artean dagoena. Azken ate horren parean, babestoki bat eraiki zen (San Nikolas) eta beste bat Leiba baluartearen eta Magdalenaren kuboaren artean (Guevara edo Magdalena). Biak erabat suntsituak gertatu ziren, 1719. urtean, frantsesen setioan.

Mendebaldeko aldea (lehor aldera joanda), zanga batek inguratzen zuen (baita babestokiak ere), estalitako bide bat zegoen (arma-plaza batzuk zituena) eta glazis bat.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Hondarribia.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak