|
CARLOS FONTANA
“San Esteban parroki-eliza”
Elizalde auzoan, Lertaungo San Esteban parroki-eliza dago. Antza denez,
toki horretan bertan, kapera bisigotiko bat zegoen Erdi Aroan, eta X.-XII.
mendeetan eliza erromaniko batek ordezkatu zuen. San Esteban eliza nabe
bakarrekoa da (gotikoa da, eta 1522. urtean amaitu zen), eta gurutzeria-ganga
batzuk dauzka, denborarekin zati asko erantsi zaizkienak suteen ondorioz.
Osagaien artean, hauek dira aipagarrienak: absidea, aldare nagusiko
erretaula barrokoa (Juan Huici, 1629-1640), San Martinen eta Santa
Katalinaren aldareak (Jose de Zuaznabar, 1730), pulpitua (1721-1775),
sakristiaren tiraderak eta koruko aulkiteria (Sebastian Lekuonarenak biak).
|
Dorrea (XVI. mendekoa) Nikolas de Lizarragak diseinatu zuen. Oinplano
karratua, gotorleku-itxura eta 40 metroko garaiera du. Hasiera batean,
atari bat zeukan sarreran; baina, toki txarrean zegoenez, itxi egin zen,
eta Kristo Santuaren kapera jarri zen haren ordez. Kapera horretan,
pasabide bat ikusten da goialdean, balkoi bat duena; kupula batek
estaltzen du multzo hori guztia.
Argazkia: JAS, 2005
Tokia: Oiartzun. Elizalde auzoa.
|