Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Basilica de Santa Maria del Coro (Donostia - San Sebastian ) 

IGNAZIO DE LIZARDI

MIGUEL DE SALEZAN

“Koruko Andre Mariaren basilika”

Gaur egun mirets daitekeen eraikin barroko hau, batez ere, Caracaseko Real Konpainia Gipuzkoarrak finantzatu zuen. Antza denez, Pedro Ignazio de Lizardi izan zen diseinuaren egilea (1743.-1745. urteak), baina Miguel de Salezanen eta Domingo Yarzaren eragina ere nabaria da. Hasiera batean, eraikuntza pertsona hauen esku egon zen: Pedro Ignazio de Lizardi, haren aita Jose de Lizardi, Martin de Sarobe eta Juan Bautista de Intxaurandiaga. Zuzentze-lanak Pedro Ignazioren esku geratu ziren; baina, 1755. urtetik aurrera, Francisco de Iberok hartu zituen bere gain, amaitu zen arte, 1774. urtean.

45 x 33 metroko oinplanoa eta launa zati dituzten hiru nabe dauzka. Erdialdeko nabeak —zabalagoa da— presbiterio erdi zirkularra du amaieran, labe-ganga batek itxia.

Gangak sei zutabe oktogonal sendoren gainean daude, eta zutabe horiek gangetatik gora egiten dute teilatuaren egiturari eusteko. Badaude beste hamalau zutabe itsatsi ere, barrualdeko kontrahorma gisa, alboetako aldareek hartzen dituzten espazioak eratzen dituztenak. Presbiterioaren hurrengo zatia estaltzen duten gangak trenkatuak dira; eta gainerakoak gurutzeria-gangak, gurutzadura izan ezik, petxina gaineko kupula batek estalia baitago.

Espazio osagarriak elkarrekin komunikaturik daude. Santa Maria izena duen nabeak iparralde osoa hartzen du, eta gaur egun tarteko oin bat dauka, altuera dezente txikitzen diona. Bi sakristia daude, eta txikienaren gainean Koruko Andre Mariaren irudia dago. Behera joateko eskailera kiribil bat ateratzen da sakristia txikienetik.

Gainaldean dauden espazioetara joateko harmailadi handi bat dago, sakristia txikiaren eta Santa Maria nabearen artean. Sakristia txikiaren eta Santa Maria nabeen gainean, beste espazio batzuk daude, garai batean kapitulu-gela eta hasikinen aletegi gisa erabiltzen zirenak. Haietara jotzeko, sakristia txikia eta Santa Maria nabea lotzen dituen eskailera handia igo behar da.

Elizan, korua dago, harmailadi batek komunikatua. Koruan aipagarriak dira aulkiteria erdi zirkularra (Francisco Bocente y Mendia) eta organo erromantiko bikain bat (Cavaillé-Coll, 1863), 2.366 hodi dituena eta fatxada organo barroko zahar bati dagokiona.

Erretaula nagusia (Koruko Ama Birjinarena) eta haren alboetara daudenak (San Pio V.arena eta Santa Barbararena) klasizistak dira. Diego de Villanuebak diseinatu —Santa Barbararenarekin zalantzak daude—, eta Francisco de Azurmendik egin zituen. Hauek dira gainerako erretaulak, denak rococo estilokoak: Santa Katalinarena edo Kontsulatuarena (Tomas Jauregi); San Pedro eta San Antonio (ustez, Francisco de Azurmendi edo Francisco de Ugartemendia dira egileak). Bakarneren eta Jesus Bihotzekoaren aldareak neoklasikoak dira, haiek gauzatzeko Kontsulatuaren aldarea egiteko baztertu zen diseinua erabili zen, Ventura Rodriguezek egina.

Gaur egun, kapera bat dago Santa Mariaren korridorearen mendebaldean, Bake eta Pazientziaren Kristoa (XVI. mendea) buru duena. Irudiak ez dauka arte-baliorik, baina balio sentimental handia du, harresiaren Lurreko Atean jarrita egon baitzen, Hiri aldera begira zegoen aldean.

Kanpoaldean, aipatzeko modukoa da eliz atari nagusia, kale Nagusira ematen duena, eta urrun dagoen Katedralaren aurrez aurre dagoena. Rococo estilokoa da, eta alboetan aurreratuago dauden bi dorre ditu fatxada gainean. Konkatua ageri da, kontrastea eginez fatxadaren ganbiltasunarekin. Ikonografiari dagokionez, Andre Mariari buruzkoa da, arrokaiazko apaingarriek lagunduta. Goialdeko horma-hobi batean, San Sebastianen irudia gurtzen da.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Donostia. Kale Nagusia.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak