FLORENCIO MOKOROA
“Ezkongabeen etxea”
Oinplano triangeluarra duen etxadi baten izkinan dago, eta horrek aukera
ematen dio hiru fatxada edukitzeko. Haietako bitatik Zurriolako badiaren
bista zoragarriak ikus daitezke. Jatorrizko proiektuaren arabera, etxe
honetan apartamentu txikiak egin nahi ziren, eta hori dela eta,
herritarrek “ezkongabeen etxea” izena eman zioten eraikinari.
Esan daiteke eraikin hau arrazionalista dela. Bolumen-joko handia du
etxeak; izan ere, hutsune batzuk ditu fatxadan, balkoi luze batzuei
dagozkienak. Leihoek erritmoa hartzen dute, kontraste handia baitago
sukaldeko leiho txikien eta apartamentuko gainerako beste leihoen artean.
Atariak —gaur egun ere— diseinu arrazionalista du, baita errotuluetan ere
(atezaindegia, telefonoa eta abar).
Argazkia: JAS, 2005
Tokia: Paburdi plaza, 1. (Gros auzoa). Donostia
|