MOLLARRI IRLATXOA
Mollarriko (edo Malla-Harria) irlatxoa Talaimendi mendiaren inguruan dago,
Zarauzko hondartzaren ekialdean. Dimentsio txikikoa da (72x34), baina badu
berezitasun bat, 1905 eta 1923 urte bitartean mineral biltegi eta karga-habe
moduan erabili izana, hain zuzen ere. Itsasontziz inguratuta zegoen eta minerala
Andazarrateko zonaldeko meatzetatik iristen zen, airezko kable sistema batetik
zehar.
Argazkia: JAS,
2006
Kokapena: Zarautz.
|