GAZTETAPEKO HONDARTZA
Getariak dituen bi hondartzetatik Gaztetape da mendebaldean dagoena. Erdigunetik
gertu badago ere lurraren topografiak harengandik urruntzen du. Hondartza txikia
da 18 metroko luzera duena. Hondarretan dago ia hondartza osoa, atzeko zatia
izan ezik, hemen harrixka batzuk ageri dira. Gutxieneko zerbitzuak ditu (sorosleak
eta komunak)eta zenbait aparkaleku. Itsaso irekian dagoenez olatu bortitzak
egoten dira eta ondorioz leku ohikoa da surflarientzat.
Argazkia: JAS, 2005
Kokapena: Getaria).
|