MUTRIKUKO HONDARTZA
Mutrikuko kaiaren kanpoaldeko kai-muturraren babesean kokatuta dago (Alberto
Machimbarrenak 1902an gauzatu zuen proiektua), hori dela eta, Portuko hondartza
izenarekin ezagutzen da. 1930. urteko planotan ez da ageri eta oso hondar gutxi
ageri da 1954. urtean airetik ateratako argazkietan.
140 metroko luzera du erdi-herri hondartza honek eta bainu denboraldian zainketa
eta ohiko hondartza zerbitzuak eskaintzen dira. 2006. urtean arrantza-dartsena
eraiki zenean eragin nabarmenak izan zituen hondartzarengan.
Argazkia: JAS, 2005
Kokapena: Mutriku.
|