Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Cosme Damian Churruca (Mutriku) / Marcial de Aguirre. 

MARTZIAL AGIRRE

“Kosme Damian Txurruka”

Carrarako marmolez egina dago, Mutrikuko udalaren ekimenez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz. 1885. urtean inauguratu zen. Mutrikuko Udaletxearen eta Jasokunde Ama Birjinaren elizaren aurrean kokatu zen, Mendibil arkitektoak diseinaturiko oinarriaren gainean.

Kosme Damian Txurruka Elorza (Mutriku, 1761 – Trafalgar, 1805). 15 urte zituela, Marinako guardia izateko izena eman zuen. 1783. urtean, Marinako goi-ikasketak hasi zituen, eta 1787an graduatu zen. Une hartatik aurrera, konfiantzazko lanpostuak eman zizkioten. Hala, 1788an Antonio de Cordobaren agintepean, Magallanes itsasartera egindako espedizioan parte hartu zuen, astronomia eta geografia arloetako lanak eginez. 1792an, Mazarredo jeneralak gidatzen zuen espedizio batean joan zen, Ipar Amerikako Itsas Atlasa egiteko helburuarekin, eta interes eta zehaztasun handiko kartografia-lanak burutzera iritsi zen.

Conquistador izeneko ontzia gidatu zuen, eta 1802an Mutrikura itzuli eta herriko alkatea izan zen denboraldi batez. 1803an, Principe de Asturias ontziaren agintea eman zioten, eta San Juan Nepomuceno ontziarena ondoren. Azken ontzi horrekin, Trafalgarko guduan parte hartu zuen, 1805. urtean, hainbat ingeles fragata indartsuren aurka. Txurrukak ezin izan zuen gudu hura amaitu, zauri larria egin baitzioten hanka batean, eta hil egin zen ordu batzuk geroago.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Txurruka plaza. Mutriku (Gipuzkoa)

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak