Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

"Miguel Lopez de Legazpi" (Zumarraga) / Aniceto Marinas. 

ANICETO MARINAS

“Migel Lopez de Legazpi”

Legazpiren eskultura hau (1897) Zumarragako Plaza Nagusian dago. Aniceto Marinas eskultoreak (Segovia, 1866 – Madril, 1953) egin zuen, brontzez; eta oinarria, berriz, Juan Moya arkitektoak.

Migel Lopez de Legazpi Gurrutxategi Zumarragan jaio zen, XVI. mendearen hasieran. 1527. urtean, Areria herriko (Gipuzkoa) alkatetzaren eskribaua izan zen; lanpostu hura hutsik egon zen haren aita hil zenez geroztik. 1528. urtearen inguruan, Mexikora iritsi eta Kabildoko idazkaria eta alkatea izan zen, eta aurrerago, erantzukizun handiko lanpostua hartu zuen Monetaren Etxean, non dirutza handia egin baitzuen.

Isabel Garces-ekin ezkondu zen, eta bederatzi seme-alaba izan zituen harekin. Alargundu ondoren, itsasoratu egin zen, 1564ko azaroaren 21ean, Mexikotik “mendebaldeko irletara” joateko. Espedizio hartan, Migel Lopez de Legazpi zen jenerala, eta Frai Andres de Urdaneta kosmografo gipuzkoarra ere partaideetako bat izan zen.

Espedizioa 1565eko otsailean iritsi zen helmugara, eta hainbat lurraldez jabetu eta irlen batasuna antolatu zuten. Irlek, handik aurrera, Filipinak izena hartu zuten. 1571. urtean, Manila hiria fundatu zuen, eta han hil zen hurrengo urtean.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Zumarraga

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak