Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

"Andres de Urdaneta" (Ordizia) / isidoro Uribesalgo.

 

ISIDORO URIBESALGO

“Andres de Urdaneta”

Eskultura honek Frai Andres de Urdaneta irudikatzen du, abituz jantzita dagoela eta alboan bi indigena dituela, haietako bat belauniko.

Andres de Urdaneta pertsonaia hautatu zuten Instituto Geográfico Vasco - Euskal Geografia Elkargoaren (Ingeba) fundatzaileek erakunde honen izena osatzeko. Kosmografo honek meritu asko ditu, hala nola, itsas ibilbide bat irekitzea, Filipinen eta Mexikoren arteko nabigazioa ahalbidetzen duena.

Monumentu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak enkargatu zuen, 1899. urtean, eta 1904an inauguratu zen. Oinarria Manuel Etxabe arkitektoak egin zuen.

Isidoro Uribesalgo Guruzeta (Aretxabaleta, 1873 – Donostia, 1928). Gasteizko Arte eta Ofizioen Eskolan ekin zien arte-ikasketei; ondoren, Felipe Arresek Otxandion zuzentzen zuen eskultura-lantegian jardun zuen; eta, aurrerago, Erroman, Florentzian eta Parisen ibili zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzari esker. Atzerririk itzuli zenean, Donostian jarri zen bizitzen.

Batez ere, erlijio-estatuak eta hilobi-monumentuak egin zituen: Donostiako Jesuiten elizan, eta San Ignazio eta kaioko San Pedro elizetan; baita Arrasateko, Errenteriako eta Aretxabaletako parrokietan ere.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Ordizia

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak