GureGipuzkoa.net |
Pulsar para aumentar el tamaño© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Inudeak eta beren haurrak Kontxako pasealekuan (Donostia)
Ohikoa zen egoera ekonomiko onean zeuden familia donostiarrek
haurtzainak izatea. Leku jakinetan biltzen ziren, eguzkitsuak ahal
izanez gero, hala nola, Alderdi Ederreko lorategiak. Jantzi deigarriak
zituzten: buruko zuri ikusgarria, traje luze brodatuak, mantal zuria
parpailekin, galtzerdi zuriak… eta, zenbaitetan, baita haurtxoa
eramateko kotxea ere, argazkiaren ezkerraldean ikus daitekeen bezala.
Beste garai batzuk ziren…
GureGipuzkoa.net |
Pulse aqui para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
Inudeen
eta Artzainen konpartsa
Goiko
argazkiak lotura handia du behekoarekin, baina aldi berean ez dute
zerikusirik. Pixkanaka-pixkanaka haurtzainak desagertzen joan ziren
arren, guztion oroitzapenean geratu ziren, Iñudeak eta Artzaiak festa
herrikoiaren bitartez. Inauterietan ospatzen zen hasiera batean, eta,
argazki honetan (1922), jaiegunaren irudi bat ikus dezakegu.
Konpartsak
Kandelerio egunean desfilatu zuen XIX. mendearen bigarren erdian.
Jatorrian, konpartsako kideak gizonezkoak ziren, baita inudez jantzita
zihoazenak ere. Gero, jaia lanegun bihurtu zen (1912), eta noizean behin
bakarrik ospatzen zen. Egoerak horrela iraun zuen 1977. urtean Kresala
Elkarteak, urtero, otsailaren lehen igandearen goizean antolatzea
erabaki zuen arte.
Hamarnaka
gaztek osatzen dute segizio nagusia. Gizonek arropa zuri-gorriak dituzte
eta txapela gorria buruan, eta egurrezko makil luzea daramate bizkarrean.
Artzainaren plantak egiten dituzte, eta inudeekin batera doaz, bikoteka.
Musika
bandak eta danborrez eta barrilez osatutako sekzioak Raimundo Sarriegui
musikariak idatzitako kalejira (1869) jotzen dute. Desfilearen une jakin
batean, inudeek airera botatzen dituzte panpinak, oihu eginez aldi
berean. Konstituzio Plazan parodia bat egiten dute (haurtxoak bataiatu
eta txertatzen dira), Sarrieguiren musikak lagunduta, berriz ere.
Halaber, segizioan hemeretzigarren mendeko hainbat pertsonaia azaltzen
dira: medikua, albaitaria, apezpikua, mikeleteak (foru polizia), alkatea,
barkillo egilea, okina, kale garbitzailea, piruleroa, garaiko jantziak
daramatzaten bikoteak, etab.
Gaur egun
festa hau gorantz ari da (Astigarragan, Beran, etab.), eta, ziurrenik,
Kaldereroen edo Danborradaren antzera, hedatuz joango da.
|