Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea


GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen.. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Arrain pregoilari lehiaketa, Konstituzio Plazan (1920)

1920an, arrain saltzaileen lehiaketa original bat antolatu zen. Jakina, jantziak eta apeuak eguneroko lanean erabiltzen zituzten berdinak ziren. 1980. urtera arte, arrain saltzaileren bat ikus zitekeen oraindik ere Bretxa eta San Martin merkatuen inguruan. Orokorrean, antxoak saltzen zituzten metalezko terreinetan. Urte batzuk lehenago, oraindik ere saltzaile ibiltariren bat ikus zitekeen alde zaharrean, taularekin bizkarrean.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aqui para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Solteko dantza, orduko Uztailaren 18a plazan (1939)

Goiko argazkiak solteko dantza lehiaketa erakusten du. Dantzan ari den bikotearen atzean, trikitia ikus daiteke musika jotzen.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Estropadak (1920 urtearen inguruan)

Estropadak: Kontxako bandera izan da jai-egutegiko probarik garrantzitsuena. Argazkia egin zeneko data ez dago jasota, baina lurrunontziek eta ontzien itxura apalak adierazten digute XX. mendeko lehen herenekoa dela.
 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

Idi-proba Astigarragan

Ezin ditugu bestelako euskal festak eta kirolak aipatu gabe utzi: aizkolariak, harri-jasotzaileak edo idi-proba. Era berean, 1947. urteko argazki honen eszenatokiak gogora ekartzen digu Astigarraga Donostiako auzoa izan zela 1943 eta 1987 artean, 1943. urtean Donostiari atxikitzea erabaki baitzuen. Izan ere, atzean ikus daitezkeen hiru arkuak Udaletxe zaharrarenak dira, eta, gaur egun, eraikinak lehen zuen funtzioa berreskuratu du.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Boloak Trinitate plazan (1936)

Orain Trinitate plaza dagoen lekuan, jesuiten komentu zaharra egon zen garai batean, geroago presondegi bihurtu zena. Presondegia bota ostean, Trinitate Plaza eraiki zuten bertan, eta gaur egungo Abuztuaren 31 kalea Trinitate kalea deitzen zen orduan. 60. hamarkadan berritu egin zuten; baina argazkia 1936. urtekoa da, eta, bertan ikus daitekeenez, bolatokia pilotalekuarekin paraleloan dago, eta ez plazaren atzeko harresiari itsatsita, gaur egun bezala.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

Aizkolariak Trinitate Plazan (1967)

Trinitate plazan bertan (behin Peña Gancheguik berreraikita), aizkolari-proba egiteko eszenatoki dugu oraingoan. Eskuinean dagoen hormigoizko estalkia bolatoki berriarena da.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Sto. Tomas Eguna

Donostian, festa herrikoien artean euskaldunena Santo Tomasen omenez abenduaren 21ean egiten den ospakizuna da. Gabonak gerturatu ahala, baserritarrak hiriburura hurbiltzen ziren baserriko jabeari alokairua ordaintzeko. Orokorrean, errenta esku dirutan ordaintzen zen, eta jabeari kapoi bat ere ematen zitzaion. Oparitan, baserriko jabeak maizterrari bakailao gazitua ematen zion. Eta… behin hiriburuan egonda, baserritarrek nekazaritza-lanabesak erosten zituen edo, agian, opariren bat azokan, Konstituzio plazan ospatzen zena, jakina.

Gaur egun, baserritarrak ez doaz hiriburura errenta ordaintzera (horretarako daude bankuak), eta, are hobea dena, gehienak baserriaren jabe dira eta ez diote inori ezertxo ere ordaindu behar. Festak jarraitzen du ordea… hiritarrak baserritarrez janzten dira, ogia eta txorizoa jaten dute, Konstituzio Plazako azokara doaz... ez da antzina bezala... baina ohiturak dirau.

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak