Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 

 
GureGipuzkoa.net | pulse aquí para agrandar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Donostiako suhiltzaileak (1930. urte inguruan)

Merry-Wather auto-ponpa eder bat ikus dezakegu, 1919. urte inguruan erositakoa, eta bere gainean Donostiako suhiltzaileak doaz. Ibilgailua dagoeneko ez da existitzen, baina parte bat kontserbatu da: ponpa.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | pulse aquí para agrandar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Donostiako suhiltzaileak (1930. urte inguruan)


Argazkian suhiltzaileen bi ibilgailu nagusiak azaltzen dira. Ezkerrean dagoena goiko argazkiaren berdina da. Eskuinaldekoa, interesgarriagoa da agian, gaur egun Azpeitiko Euskal burdinbidearen museoan baitago. Alemaniako Magirus enpresari 1922. urtean erositako auto-eskailera bat da.

Parkea Bretxa merkatuaren atzealdean zegoen. Eraikin exentua zen eta XX. mendeko 50. hamarkadan desagertu zen. Parkea Easo kaleko udal zerbitzuen eraikin berrira eraman zen 1933. urtean, eta Donostiako suhiltzaileek lokal horiek erabili dituzte 2011. urtera arte. Egun, Easo kaleko base zaharra parke osagarria da.
 

 

 

GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

 

Suhiltzaileak torpedo bat maneiatzen (1964)


1964ko martxoaren 23an, gaueko hamarretan, Santoñan basea zuen "Diaz Uriarte" arrantza-ontzi bermeotarrak torpedo bat aurkitu zuen noraezean, Zumaiatik 35 milia ingurura. Atoian eraman zuten Kontxako badiaraino, eta hondar gainean utzi, bertara sartzeko lehenengo arrapalaren parean. Donostiako suhiltzaileek torpedoa portura eraman zuten lurrez, parkeko kamioietako baten garabiari lotuta, Donostiako Itsas komandantziaren ofizialen laguntzarekin. Dirudienez, Frantziatik etorritako torpedo esperimentala zen. 4,5 metroko luzera eta 0,5 metroko diametroa zituen, eta 1000 kilo pisatzen zituen. Berde ilunez margotuta zegoen, eta marra argi bat zuen buruan eta beste bat alboan. Une batzuez, soinu arraroak eta kezkagarriak igorri zituen.

Argazkian, suhiltzaileak eta itsasgizona ikus daitezke aparatua garabiraino herrestatzen, Indar Armatuen ofizial batek gainbegiratuta. Bestetik, argazkian ikus daitezkeen suhiltzaileek kamioia garai hartan Donostiako parkeko modernoetakoena zen, eta, garabia izateaz gain, hainbat foku hornitzeko energia sorgailua zuen.
 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak