GureGipuzkoa.net |
Puse para aumentar el tamaño. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
"Gran Café de la Marina" 1920
Donostia hegoaldeko zabalgunean altxa zen lehenengo eraikinaren
behealdean zegoen, Boulevard erdian, Garibai kalearen izkinan, eta,
hogeigarren hamarkadan, Gran Café de la Marina-k “Donostia guztia”
biltzen zuen, eta udan “Madril guztia”. Ohikoak ziren musika emanaldiak
bertan, eta baita garaiko beste kafetegietan ere: España (Garibai, 4);
Gipuzkoako Gran Café (Bilbao plaza 3); Gran Café del Rhin (Askatasunaren
etorbidea 13); Café Oriental (Alameda, 7); Café París (Alameda, 2) edo
Royalty (Askatasunaren etorbidea 11).
1867. urtean inauguratu zen, eta jabea Gerardo
Monigatti suitzarra zen. XX. mende hasieran, jabez aldatu zen eta Café
Kutz izatera igaro zen. Urte gutxira, jabez aldatu zen berriro, eta
hasierako izena berreskuratu zuen, "Café de la Marina", hain zuzen ere.
Izen bera mantendu zuen 1946. urtean behin betiko itxi zen arte.
Kanpoko mahaiek espaloi guztiak betetzen zituzten…
baina ez zegoen arazorik, hasierako urteetan oso auto gutxi zeuden, eta
oinezkoak lasai ibil zitezkeen galtzadatik. Argazkiko horman, halaber,
iragarkiak ikus daitezke: "Vermouth Martini Rossi" eta "eguneko izozkien"
zaporeak. Gaur egun, argazkiko lokal dotorearen parte batean, erloju
denda bat dago.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN
"Café Cervera" (1942)
San Martin kaleko Café Cervera duela urte asko itxi zen.
Eskuinaldean, Donostiako Udal Telefonia Konpainiaren telefonoa ikus
daiteke, bi tinbreekin, eta, ezkerrean, kafe-makina distiratsua.
Atzealdean, holtz batek banatuta, hainbat mahai eta piano bertikala
zeuden.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN
Nuri jatetxea (1950)
1950. urtean, oraindik ere Nuri jatetxea
Askatasunaren etorbidearen eta Idiakez kalearen elkargunean dagoen
eraikineko azken solairuan zegoen. Terrazan jaten ematen zen baita ere,
eta eguzki-oihalak eta loreontziak zituen balaustrada gainean. Argazkian,
Askatasunaren etorbideko teilatuak ikus daitezke. Jatorrizko eraikina
eraitsi egin zen.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
Raga kafetegia (1940)
Hainbat militar alemaniar alaiki hizketan ari dira
limosnari batzuekin Raga kafetegian, Askatasunaren etorbideko 33
zenbakian kokatuta zegoena. Gerra zibilaren aurretik, jostundegi
garrantzitsua zegoen bertan, José Ciriaco Guitiérrez jaunaren jabetzakoa.
1936ko urrian Hernaniko hilerrian fusilatu zuten, errepublikanoen
aldekoa baitzen. Lokala konfiskatu zuten, eta Raga kafetegia bihurtu zen.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
"Café Xauen" (1937)
Café Xauen (izena Marokoko hiri baten omenez jarri
zitzaion) orduko "Avenida de España" kalearen (egun, Askatasunaren
etorbidea) zenbaki bikoitien aldean zegoen, azkeneko eraikinean, eta,
hortaz, Kontxako hondartzatik oso gertu.
Lokalak terraza zuen, eta, zenbaitetan, alboko "La
Villa de Bruselas" mertzeriaren aurrealderaino iristen zen. "La Villa de
Bruselas" garaiko mertzeria garrantzitsuenetako bat zen.
|