Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 
GureGipuzkoa.net | Puse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Galeazzo Ciano jaunak Donostiara egindako bisita (1939)

Galeazzo Ciano Benito Mussolini diktadorearen koinatua zen, eta garai hartan Italiako Atzerri Arazoetako Ministerioaren buru zen. 1939ko uztailaren 12tik 15era izan zen Gipuzkoan, eta Donostia eta beste herri batzuk bisitatu zituen. Argazkian Ciano ikus daiteke, zuriz jantzita, autotik agur eginez. Ciano Zarautzera iritsi zen Gasteiztik, hilaren 12an, arratsaldean. Ondoren, Donostiara joan zen, eta hiriburuan ibilbidea egin zuen guardia mairuek eskolta emanda. Aieteko jauregian Franco jeneralarekin elkartu zen. María Cristina Hotelean afaldu ostean, Errege Klub Nautikora joan zen, eta, bertan, harrera egin zioten eta su artifizialak ikusi zituen.

Goizaldean, "Almirante Cervera" itsasontzian ontziratu zen, Santanderrera bidean. Hilaren 13an itzuli zen, Francori bisita berria egiteko, eta S. Telmo Museora joan ziren elkarrekin. Museoan, haren omenezko afaria egin zen, eta amaieran, egoitza ofizialera bueltatu zen, Zarautzeko Narros jauregira. Afarian, Francok honako hitz hauek esan zituen:


"... Ducearen talentu politikoari, Garai Faxista sortzerakoan mundua argitu baitzuen, ezin zitzaizkion ezkutatu gure gudak Europan eta Zibilizazioaren etorkizunean zituen garrantzia eta eragina…”

14an, goizean, berriro joan zen Donostiara, eta armada errepublikanoari konfiskatutako guda materialen erakusketa bisitatu zuen, Kursaalean. Gero, Toki-eder finkara joan zen, Italiako ordezkaritza diplomatikoaren egoitzara, eta bertan bazkaldu zuen. Arratsaldean, Chofre zezen-plazako korrida batean egon zen. Gauean, Italiako mandatariak gala-afaria eman zuen, eta Franco jenerala ere bertan izan zen.
15ean, goizean, Ciano kondea autoz joan zen Gasteizera, eta Arabako mugaraino berarekin joan ziren Gipuzkoako gobernatzaile zibilak eta militarrak. Horrela, bisita amaitutzat eman zuen. "General Mola" Gasteizko aireportutik hegazkina hartu zuen Madrilera. Bisitak iraun bitartean, Francorekin hitz egin zuen, eta honela zioen jakinarazpen ofiziala igorri zuten:

“Ciano kondea Atzerriko Negozioen ministro faxistak Caudilloarekin eta Espainiako Gobernuarekin izandako elkarrizketetan bi herrialdeei zuzenean eta zeharka interesatzen zaizkien arazo guztiak aztertu dira.

Azterketa horretan argitasunez eta konfiantzaz aritu dira. Izan ere, Alemaniarekin batera, aurre egin eta garaitu behar izan dituzten probei esker, bi herrialdeen arteko harremanak apurtezinak dira, eta harreman horiek argi islatu dira Ducearen eta Italia Faxistaren ordezkariari egindako harrera paregabean eta Caudilloaren eta Ciano kondearen arteko elkarrizketetan.

Egiaztatu da ikuspuntu eta helburu berdinak ditugula, eta lankidetzan aritzea erabaki dugu, Europako politikan eragin positiboa duen Espainiaren eta Italiaren arteko adiskidetasunak Ducearen eta Caudilloaren helburuak ase ditzan, bi herrialdeen eta, orokorrean, ordenaren eta zibilizazioaren intereserako.”

 "En las conversaciones que el ministro de Negocios Extranjeros fascista, conde Ciano, ha tenido con el Caudillo y con el Gobierno español han sido examinados todos los problemas que interesan directa e indirectamente a los dos países. Este examen ha tenido lugar con la franqueza y la confianza que caracterizan las relaciones de dos pueblos indisolublemente ligados por las pruebas que, conjuntamente con Alemania, ha afrontado y vencido; relaciones que han logrado su última manifestación en la  grandiosa acogida hecha al representante del Duce y de la italia Fascista y de los discursos cambiados entre el Caudillo y el conde Ciano. Ha sido comprobada una completa solidaridad de puntos de vista y de propósitos, y se ha decidido desarrollar la colaboración existente con el fin de que la amistad entre España e Italia, que es una realidad positiva de la política de Europa, pueda plenamente responder a los fines deseados por el Duce y el Caudillo en interés de los respectivos países y en el general del orden y de la civilización.

 

Bisitan, Francok Ciano Gezi Gorrien Ordena Inperialeko zaldun izendatu zuen, eta Ordenaren Lepokoa jarri zion. Hitler eta Mussolini diktadoreek, besteak beste, aurretik ohore berbera jasoa zuten.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Heinrich Himmler Donostian (1940)
 

Heinrich Himmler (1900-1945), SS Reichsführer (SSen komandante gorena, 1936 eta 1945 artean), Hirugarren Reicheko pertsona zorrotzenetako bat izan zen, eta Erregimenaren politika arrazista eta zapaltzailea bultzatu zituen.
 

1940ko urriaren 19an, Donostia bisitatu zuen. Argazkian, besoa luzatuta agur egiten die milizia falangistaren zenturiari eta gazte talde falangista bati, beren musika bandarekin batera Gipuzkoako Plazan lerrokatuta daudenak, Aldundiaren aurrean. José Finat (Maialdeko kondea) Espainiako Segurtasun zuzendariarekin doa, hark gonbidatu baitzuen Espainiara bisita egitea, Gestapoarekin lankidetza harremanak ezartzeko ziurrenik. Bigarren mailan, Himmler eta Finaten artean, López-Pinto jenerala agertzen da, VI Erregio Miliarreko Kapitain Jenerala.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Argazkian, Himmler eta José Finat Gipuzkoako Aldundiaren irteeran daude, eta azken horrek Mugimenduren uniformea darama (txapel gorria eta alkandora urdina). Atzean, Alemaniako eta Espainiako hainbat ofizial ikus daitezke. Aldundian harrera egin zioten eta Udalak abegi ona egin zion San Telmo Museoan. Halaber, Errege Klub Nautikoa eta Igeldo Mendia bisitatu zituen. Gero, Burgos alderantz egin zuen, Madrilera bidean.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak