GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN
Franco eta haren emaztea Santa Maria elizatik irteten (1941)
Hemen dugu Franco jenerala, soinean San Fernandoko Gurutze Ereinozduna
eta buruan kuartelari txanoa daramatzala. Besoa altxatuta agur egiten
ikusi dezakegu, Santa Maria elizatik ateratzen ari den bitartean.
Berarekin batera Carmen emaztea doa, mantelina buruan eta meza-liburua
eskuan dituela. Atzean, fragatako kapitaina batek agur militarra egiten
dio, Benemeritako kide batek erne begiratzen diola.
Argazkia 1941eko irailaren 13an egin zen, matxinatuek
Donostia hartu zuten eguneko bosgarren urteurrena ospatzeko goizeko
hamaiketan egin zen mezan (Falangearen aldeko prentsak ekintza honela
definitu zuen: "... horda gorri-separatisten mendetik askatzea…”).
Ekitaldira bertaratu ziren Gipuzkoako Aldundia, Donostiako Udalbatza,
Gobernadore zibila, Aireko Indarren ministroa eta VI. Erregio
Militarreko kapitain nagusia. Donostiako Orfeioak Lorenzo Perosiren
bigarren pontifikala eta Feficeren Salbea abestu zituen, hiriko patroia
zen Koruko Ama Birjinaren ohorez. Francok Ama Birjinari ganbaratxoa
bisitatu zuen, Moscardó koronel famatuarekin batera, besteak beste (garai
hartan Franco jeneralaren Etxe Militarreko burua, eta gero jeneral
kargura igo zena).
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen.© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
Espainiako etorbidea (1938ko uztaila)
1939ko uztailaren 10ean, Franco Donostiara iritsi zen.
Diktaduraren lehenengo urteetan, ohikoa izan zen garaipen-arkuak
eraikitzea jeneralaren omenez. Kasu honetan, argazkian garaipen-arku bat
ikus daiteke, orduko Espainiako etorbidean eraikitakoa, Hernani kaleko
bidegurutzetik gertu. Jeneralaren autoa ikus dezakegu arkuaren igarotzen,
guardia mairuak zaldiz eskolta emanda. Arkuan Francoren izena
hainbatetan errepikatuta agertzen da, eta falange garaiko ezkutuak eta
Erregimeneko beste sinboloak ere baditu. Gainera, "Arriba España" lema
ere idatzita zeraman (argazkian ikusten ez den arren), eta hagetan
hainbat bandera jarrita zituen. Bitartean, goarnizioaren tropek karrera
zaintzen dute armak erakutsiz jenerala pasa ahala. Garaipen-arku
horretatik igaro zen Ciano kondea Italia faxistako kanpo gaietako
ministroa baita ere. Kondeak Francori bisita egin baitzion Donostian
zegoenean, eta baliteke hori izatea zen garaipen-arkua horren handia
izatearen arrazoia.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI
"El Chofre" plaza 1950
Franco jeneralaak korrida guztietara joan behar zuen.
Argazki honetan, abonamendu denboraldiko lehen zezenketan parte hartu
zuten toreatzaileekin hizketan ikus daiteke, Chofre zezen-plazan,
1950eko abuztuaren 13an. Zezenketa hartan toreatu zuten Luís Miguel
Dominguín (txistua jo zioten / desadostasunak), Pepe Dominguín (txaloak
/ plazari buelta eman zion) eta José Martorell (plazari buelta eman zion
bi zezenetan) toreatzaileek. Zezenak esperotakoa bete zuten, baina ez
zitzaien toreatzaileei saririk eman, baina erorketaren bat bai ordea,
eta bereziki arriskutsua Martorellen kasuan. Jeneralak toreatzaileak
palkora deitu zituen, eta argazkiak une hori jasotzen du.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. ©
CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN
Donostiako udaletxea (1947)
Abuztuaren 30ean, Franco jeneralak hainbat
establezimendu militar bisitatu zituen, armadako ministroak lagunduta.
Gero, Donostiako udaletxeak eskainitako gala festara joan ziren, Rafael
Latailladeren zuzendaritzapean ospatutakoa. Argazkian, Franco udaletxeko
areto batean ikus dezakegu, Fidel Dávila teniente jenerala Armadako
ministroa agurtuz (bizkarra emanda). Afarira bertaratu ziren Carmen Polo
Francoren emaztea, Donostiako hainbat politikari eta talde diplomatikoko
ordezkaria.
|