GureGipuzkoa.net |
Pulse aguí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
Jai Alai frontoia
Pilotaleku luzea eta irekia izan zen, eta Pedro Eceiza
arkitektoak diseinatu zuen (1887-1932). Pilotaleku hark eserlekuentzako
bost harmaila zituen, palkoetarako solairu bat eta harmailetarako beste
bat. Azkeneko bi solairuek burdinurtuzko zutabeetan eusten ziren, eta
jokalekura ematen zuen aldean itxita zeuden, palkoen artean uhinak
egiten zituen baranda baten bidez. Erreboteko zonan (frontisaren
kontrako aldea) eraikinak kurba egiten zuen (kurbaren hasiera ikus
daiteke goiko argazkian). Sarrera nagusia frontisaren eskuinaldean
zegoen, eta ate erraldoi batez osatuta zegoen. Markoa puntu erdiko
arkuan amaitzen ziren bi pilastra ziren, eta atearen gainean, bi baotan
moztutako pilotalekua. Eraikin osoa harlanduzkoa zen. Arku gainean
frontoiaren izena agertzen zen.
2.300 ikusleentzako edukiera zuen, eta gaur egun San
Ignacio eskola (Jesusen konpainia) dagoen lursailetik gertu zegoen
kokatuta, Ategorrietan. Tokiko prentsan (Diario de San Sebastián ,
1887-7-4) honela deskribatzen dute:
"Pilotalekuaren fatxada, hau da, jokatzeko horma
nagusia harlanduzkoa da, Igeldoko harrobietatik ekarritakoa. 11
metro eta erdi neurtzen ditu, 16 metroko zabalera du, eta 2 metroko
alanbre sarea. Ezkerreko hormak 60,45 metro ditu.
Horietatik 46,80 metro harlanduzkoak dira,
eta gainontzeko 13,65 metroak kare hidraulikoz estalitako harri-horma
dira.
Pilotalekuaren altuera bera du, eta 2 metroko alanbre sarea du. Bi
paretak barkillo kolorekoak dira, eta alboetan zenbakiak dituzten
koadroak daude, lerro beltzekin markatuta eta hondo zuriarekin
azkenduta.
Jokorako hormaren luzera 61 metrokoa da, hau da, 15 karratu eta erdi
eta 11 metroko zabalera. Zoruan lauzak jarrita daude, 12 koadroko
hedaduran.
Eserlekuak palkoen azpian dauden lau errenkada mailakatu dira,
horietako 32 goiko solairuan daude, eta lehentasunezko galeria
bigarren solairuan dago. Gainera, kurba amaieran bi harmaila daude,
egurrezkoa bata eta zementuzkoa bestea.
Halaber, ezohiko kasuetan, jokalekuaren eta lehen eserleku ilararen
artean aulki ugari jar daitezke, eta baita palkoen pasabidean ere,
oso zabala baita. Atzo, hain zuzen ere, hala egin zen…”.
GureGipuzkoa.net | Pulse
aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Atotxako pilotalekua
José de Goikoa arkitektoak egin zuen proiektua
1876an, eta 1877ko maiatzean inauguratu zen. Hasiera batean, horma
bakarra zuen (frontisa) eta bi aldetan harmailak zeuden. Argazkian oso
aldatuta dago, eta frontisaren atzean Udal Pilotalekua ikus dezakegu,
Atotxako lehenengo pilotalekuan gainean eraikitakoa. Horrela, Atotxako
pilotaleku zaharra lekuz aldatu zen, eta, garaiko modari jarraituz,
ezkerreko horma erantsi zitzaion, Atotxako futbol-zelaiarekin banatzen
zuena. Futbol-zelaiaren harmailak zabaldu behar izan zirenean,
pilotalekuari azaleraren % 60 kendu zioten, eta pilotaleku motz bilakatu
zen. Horrela jarraitu zuen futbol-zelaiarekin batera desagertu zen arte.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
"Maitea" pilotalekua (1933)
Hogeita hamargarren hamarkadan, "Maitea" erreboteko
pilotalekua zegoen, aire zabalerakoa baita ere. Frontisaren atzean ikus
daitekeen hesia Atotxako estadioarena da, eta, urrunean (zelaiaren
atzean), Mugikaren trenbide-materialen fabrika ikus daiteke. Argazkian,
1933ko Aberri Eguneko mitina ageri da (informazio gehiago
manifestazioetan).
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Atotxako udal pilotalekua
Mandasko Dukearen pasealekuaren eta trenbidearen
artean zegoen, Ramón Cortázar arkitektoak diseinatu zuen eta 1914ko
maiatzaren 16an inauguratu zen. Enpresa errentari batek eraiki zuen, 20
urteko ustiapenaren truke, eta, horren ostean, Udalaren eskuetara pasa
zen. Jokalekua lauzatuta zegoen eta jokalekuaren kontrako aldea
oholeztatuta. Jokorako hormak berde ilunez margotutako harrizkoak ziren,
eta gainerako egitura hormigoizkoa zen. Estalkia laua zen eta argizuloa
zuen. Harmailetan sei errenkada zituen, palkoen solairua eta galeria.
Guztira, 1200 pertsonentzako edukiera zuen. Frontoi gisa erabiltzeari
utzi ziotenean, Artilleriarako kuartela egon zen bertan, eta, gero,
fruten handizkako merkatua, 1998. urtean Atotxa futbol-zelaiarekin
batera desagertu zen arte.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen.© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
Zubieta pilotalekua (Donostia, 1931. urtean)
Pilotaleku irekia da, eta frontisa eta erreboteko horma ditu. Harmailak
ditu albo bietan, eta perspektiba ixten duten bi zuhaitz errenkada.
GureGipuzkoa.net |
Pulsse aquí para ampliar la imagen,© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
Groseko pilotalekua
1938. urtean eraiki zen Kale Nagusian, Kolon
Pasealekuarekiko elkargunean. Kirol jarduera bertan behera utzi zuen
1961. urtean, eta eraitsi egin zuten. 484 pertsonentzako harmailak
zituen jokalekuaren maila berean, eta baita bi solairu ere, 1090
eserlekurekin. 31 metroko zabalera zuen pilotaleku motza zen, eta Kale
Nagusitik gertu zegoen.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Jai-Alai pilotaleku modernoa
"Pilotaleku modernoa" izenez ezaguna zen, eta
Mendizábal, Tremiño y Cia. sozietateak eraiki zuen.
Mandasko Dukearen pasealekuarekiko atzera emana zegoen. Ramón Cortázar
arkitektoak diseinatu zuen, eta 1905. urtean inauguratu zen. Behe
harmailak zituen, eta bi solairu, egitura metaliko baten gainean.
Sabaian argizulo handia zegoen, lekua argitzeko. 1933. urtean su hartu
zuen, eta 1941. urtean betirako itxi zen. Haren egitura automobil
kontzesionario bat ezartzeko erabili zen.
Urumea frontoia
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
Mitina Urumea frontoian(1935)
Eladio Laredo arkitektoak diseinatu zuen, eta funtzionamenduan egon zen
1926 eta 1968 artean. Gero, itxi egin zen, Rafael Moneo arkitektoak
diseinatutako etxebizitza blokea eraikitzeko. Eraikin nabarmena izan zen,
eta fatxada nagusia Urumea ibai gainean zuen. Hotel baten barruan
eraikitako pilotalekua zen, eta, horregatik, fatxadak landuak ziren eta
oso ondo egokitzen zitzaizkion Groseko auzoari eta Donostiako hegoaldeko
zabalgunearen ibai-ertzetako eraikinei. Pilotalekuak harmaila handia
zuen jokalekuaren mailan, eta beste hiru solairu gehiago.
1935eko urriaren 20an (igandea), Urumea pilotalekuan
Eskuin Autonomoen Espainiako Konfederazioak (CEDA gaztelaniazko
siglengatik) mitina ospatu zuen. CEDA eskuineko partiduen 1933an
sortutako aliantza bat zen. Pilotalekua bete zuten, ideologikoki bat
zetorren publikoarekin –mitin guztietan gertatu ohi den bezala-.
Ezkerreko horman oholtza muntatu zuten, hainbat landareekin apainduta.
Horma horretan, gortina handi bat zegoen, eta, bertan,
gurutze handi bat eta Espainiako mapa ikus zitezkeen. Hizlari nagusia
José María Gil-Robles izan zen, CEDAren fundatzaileetako bat, eta garai
hartan indarrean zegoen Konstituzioa Espainiako ohitura eta herriaren
funtsa aintzat hartu gabe egin izana zuen hitzaldiaren gai nagusi.
Irudia: La Ilustración Española y Americana (22
septiembre 1893)
Beti-Jai pilotalekua
Beti-Jai pilotalekua José Aranak sustatu zuen, eta
José Goicoa arkitektoak diseinatu, 1892. urtean. Gaur egun, Principe
zinemek (garai bateko Principe antzokia) hartzen duten etxadian zegoen.
Antzoki-zirku izateko berreraiki zen, baina sute handia jasan zuen, eta
barnea osorik suntsitu zen. Pilotaleku irekia zen, eta harmailak
jokalekuaren mailan eta beste hiru solairu zituen.
Hemen, Donostiako Gros auzoaren aireko ikuspegia dugu,
1954. urtean hartutakoa (Gipuzkoako Foru Alundia), eta, bertan frontoien
banaketa, ikusi daiteke. Garai hartan, frontoiak edo frontoien kokaleku
izan ziren eraikinak oraindik bazirauten (nahiz eta denek ez zuten
pilotaleku gisa funtzionatzen): Udal pilotalekua, Atotxa (partzialki),
Modernoa, Urumea eta Gros
|