GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen
"Gran Casino de San Sebastián"(Donostiako
Kasinoa)
Udaletxeak 1881. urtean “Maniobretarako Zelaia” -gaur egungo Alderdi
Eder lorategiak- lekuz aldatu zuen, Gipuzkoa Plazan Ogasuneko eta
Gobernu Zibileko eraikinak egiteko. Donostiako Kasino Elkarteari lursail
pribilegiatu hartan 7.000 m2-ko laga zitzaion, hirurogeita hamar urtez.
Elkarteak kasinoa eraikitzeko konpromisoa hartzen zuen, eta, behin epea
amaituta, Udalari itzuli behar zizkion kasinoa eta lursaila.
Eraikinaren diseinurako proiektu lehiaketa deitu zen, eta Adolfo Morales
eta Luis Aladrén arkitektoak izan ziren irabazle. 1882. urtean hasi
ziren eraikitzen, eta 1887ko udan inauguratu zen. Jardunean egondako
denboran, Elkartearen irabazien parte bat obra publikoak egiteko erabili
zen, hala nola, Kontxako Pasealekua (1911) edo Pasealeku Berria (1916).
1923. urtean, jokoa debekatu egin zuten, eta eraikinak bizitza galdu
zuen, eta Marokoko gerrako zaurituentzako ospitale bilakatu zen, 1930.
urtean itxi zen arte. 1947. urtean, berritzeko obrak egin zituzten, eta
Udaletxe berria bilakatu zen.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
"Kursaal Marítimo de San Sebastián"
Donostiako Itsas Kursaala (1920)
Donostiako Itsas Kursaal Handiaren Higiezinen
Sozietateak sustatu zuen Kursaaleko lehenengo eraikina. August Bluysenek
proiektatu zuen eta Lucas Aldayk zuen.
1921. urtean, eraikin galanta inauguratu zuten, eta
bertan zeuden kasinoa, jatetxea eta beste hainbat areto, baita 859
ikuslerentzako antzokia ere. Kasinoak 1924ko dekretuaren eraginak jasan
zituen, lege horrek zorizko jokoak debekatzen baitzituen, eta pixkanaka
zine-areto bilakatu zen, 1972. urtean itxi eta eraitsi arte.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
jira-nautikoa Loiolara(1918)
1918ko irailaren 10ean, urteetako etenaldia eta gero,
itsas-jira ospatu zen Gernikako Arbolaren pasealekuaren eta Loiola
auzoaren artean. Ontziak faroltxoz eta banderaz apainduta zeuden, eta
ontziak parte-hartzaile animatuz betetzen hasi ziren. Donostiako
suhiltzaileen turutariak eman zuen irteera. Lehenengo gabarran Udaleko
Musika Banda zihoan, eta, atzetik beste bost gabarra, autoritateekin eta
gonbidatu bereziekin. Horien ostean, Donostiako Orfeoiaren gabarra eta
54 ontzi partikular zihoazen, eta, segizio amaieran, beste bi gabarra,
Iru-Txulo eta La Armonía musika bandekin.
Ibilbidean zehar, suziriak bota zituzten, eta
pertsona ugarik jarraitu zien lurretik. Ontzien artean, serpentina eta
konfeti guda egin zen, ohitura zen legez. Segizioa Loiola auzora iritsi
zenean, nasapuntakoak egin zituzten. Loiolako eskoletan, ontzietarako
kaia prestatu zen, eta gonbidatuei luncha eman zitzaien, hiru musika
bandek eta Donostiako Orfeoiak girotuta. Buelta gauez egin zuten.
Txalupek koloretako faroltxoak piztu zituzten, eta, ibaiertzak,
ibiltarien bengalekin argitu ziren.
Gaueko bederatzietarako, Gernikako Arbolaren
pasealekuan zeuden denak berriz. Suhiltzaileak ibilbidean zehar zabaldu
ziren, arazorik gerta ez zedin. Gaur egun, ez da festa bitxi hori
ospatzen.
(Jira hitzak –“j” hizkiaz idatzita- zarata eta jai-giro
handiko otordua edo askaria esanahi du, eta gaur egun gutxi erabiltzen
den terminoa da).
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Zaldi lasterketak Zubietako Hipodromoan (1915)
Lehen Mundu Gerran zehar, Europako hipodromoak itxi zituzten, eta, horri
esker, Zubietako hipodromoa eraikitzea posible izan zen (1916an).
Bertara jo zuten Europako hainbat zalditeria gerrak iraun artean. Gerra
amaitu ostean, hipodromoak jarduera bizia zuen, nazioarteko
partaidetzarik ez bazuen ere. Aitzitik, Martín Domínguez hipodromoaren
jabeak Udalari saldu behar izan zion 1925. urtean.
Espainiako Gerra Zibilean hipodromoa abiaziorako
eremu bilakatu zen. 1940. urtean, zaldi lasterketak hasi ziren berriro
ere, eta Donostiako Hipodromo Sozietatea sortu zen, hipodromoa
kudeatzeko. Ospatutako proben artean, nabarmenak dira 1966. urtetik
aurrera Aste Nagusian egiten den Donostiako Urrezko Kopa eta Kutxa Saria,
besteak beste. Belarrezko eta hondarrezko pistak ditu, zalditegiak,
harmailak eta apustuetarako azpiegiturak, baita kasino bat ere, eta
garai batean gizarte maila altu donostiarrak eta udatiarrak biltzen
zituen. Urte haietan, tribuna publikoarentzako harmaila (lehenengo
planoan) eta errege harmaila (atzean) zituen. Jantziak klasikoak dira,
garaikoak: emakumeak pamelarekin, eta gizonak, berriz, canotierrarekin.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
Auto lasterketak Lasarteko zirkuituan (1934)
Lasarteko auto zirkuitua Andoain, Hernani, Urnieta
eta Donostiatik igarotzen zen (azken udalerri horretan, soilik 14 eta 15
kilometroen artean, Errekalden). Izan ere, gaur egungo Lasarte-Oria ez
zen existitzen oraindik ere. Jakina, Donostian eragin handia zuen. Izan
ere hirian Automobilen Astea ospatzen zen, eta bertan zegoen erakunde
antolatzailearen egoitza: Euskal Herriko Errege Automobil Kluba (Errepublikak
iraun bitartean Errege hitza kendu zioten).
Ez zen zirkuitu iraunkorra, errepideak aprobetxatzen
zituen, hala nola, N-I errepidea (Donostia-Tolosa arteko tranbia barne,
argazkian ikus daitekeen moduan). Ibilbidea hainbatetan aldatu zenez,
zirkuituak luzera ezberdinak izan zituen (17,3 eta 17,8 Km artean).
Tribuna nagusia Lasarte eta Oria herriguneen artean zegoen,
hipodromoaren ekialdeko kurbaren parean (Oria ibaiaren aurkako ibarrean).
Motozikleta lasterketak ere egin zituzten bertan. 1923. urtean egin
ziren lehenengo lasterketa entzutetsuak, eta 1936. urtean bertan behera
utzi ziren, Gerra Zibila hasi zenean.
Denboraldi askotan, lasterketa garrantzitsuak egin
zituzten, hala nola, Europako, Espainiako eta Donostiako Sariak..
Argazkian, Espainiako Sariaren irteera ikus daiteke, 1934ko irailaren
23an ospatu zena.
Lasterketaren irabazlea Luigi Fagioli izan zen,
Mercedes-Benz autoa batekin(18. zenbakia, laugarren errenkadan).
Bigarrena Rudolf Caracciolaren 2. Mercedes Benz autoa izan zen (argazkiaren
eskuinean). Lasterketan, beste auto marka garrantzitsu hauek parte hartu
zuten: Bugatti (4, 12, 14 eta 28 zenbakiak), Alfa-Romeo (8, 16),
Maserati (1020, 24 y 26) eta Auto-Unión (6 eta 22). Ibilbidean
zirkuituari 30 bira eman zitzaizkion, hau da, 519,5 Km guztira.
Irabazleak zirkuituaren abiadura errekorra lortu zuen, 156 Km/ordukoa.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Amarako feriak (1916)
“Dirudunak” kasinoetara edo zaldi lasterketetara joaten ziren bitartean,
“herritar xumeek” nahiago zuten ferietara bertaratzea (edo agian ez
zuten beste erremediorik) Azokek ia bi aste irauten zituzten, eta
urbanizatu gabe zeuden tokietan jartzen ziren, hiritik gertu. Kasu
honetan (1916), Mendeurrenaren enparantzatik gertu dago, baina hiria
handitzen joan zen heinean, eraikuntza berriek gero eta gehiago urrundu
zituzten . 60. hamarkada inguruan, “Burdinazko Zubira" iritsi ziren, eta
kokaleku zehatzik gabe zenbait urte eman ondoren, Pasealeku Berrian
ezarri ziren.
Argazkian, tradiziozko "zaldiko-maldikoa” ikus
daiteke ezkerrean, kulunkak atzean, eta horien ezkerretara, “olatu”
karrusela. Bigarren karruselaren atzean, noria txiki bat ikus daiteke,
eta, eskuinean, lokal baten sarrerako kartela irakur daiteke, "Pabellón
Moderno - Cine y Varietés". Horren eskuinetara, antzeko beste kartel bat
dago (argazkian ikusten ez den arren): "Cine Sanchis".
Bitxia bada ere, Serapio Múgicak Geografía de
Guipúzcoa liburua irudiztatzeko erabili zuen argazki hau. Bitxikeria
hori aprobetxatuz, harira dator egileak feria horri buruz 701.
orrialdean esaten zuena:
“Iraileko bigarren hamabostaldian Gernikako
Arbolaren pasealekuan egiten diren feriak aisialdi eremu dira
donostiarrentzat, udatiarrentzat eta, batik bat jaiegunetan, alboko
herrietatik gerturatzen diren biztanleentzat. Feria horietan hainbat
atrakzio daude: dibertimendu herrikoiak, zaldiko-maldikoak, kulunkak,
zinematografoak, nanoen barrakak eta suge-hezitzaileak, txurro-dendak,
jostailuak eta musika. Ilunabarra sartzen denean, oso giro alaia
dute.
Feria horiek 1902. urtean hasi ziren,
Merkataritza Elkarteak antolatuta hasiera batean, 1913. urtetik
aurrera udaletxeak antolatzen baititu. Askotan saiatu dira feria
horiek kentzen edo aldatzen, alegatuz ikuskizuna -modu horretan
egina- ez dela Donostiaren betekoa.”
|
Desde hace algunos años, las ferias que en el
paseo del Árbol de Guernica se celebran durante la segunda quincena
del mes de Septiembre, son también elemento de recreo para los
habitantes de San Sebastián, para los veraneantes y para el mucho
público que, sobre todo los días festivos, va de /701/ los
pueblos vecinos. Hay en esas ferias diversiones de carácter popular,
tíovivos, columpios, cinematógrafos, barracas de enanos y domadores
de serpientes, churrerías, juguetes y músicas. Desde el anochecer
presentan muy animado aspecto.
Estas ferias venían celebrándose desde el año
1902 organizadas por el Círculo Mercantil, y desde 1913 las organiza
el Ayuntamiento. Varias veces se ha tratado de suprimirlas o
reformarlas, alegando que el espectáculo, tal como se desarrolla, es
poco digno de la ciudad donostiarra. |
|