Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 
GureGipuzkoa.net | IPulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Donostiako Orfeoia 1897-1-21ean sortu zen. Jatorrian, ahots grabeek osatzen zuten, eta 1909. urtean ahots zuriak sartu zituzten. Orfeoiaren berezitasunetako bat da ahots profesionalez osatuta ez egon arren, kalitate artistiko handia duela. Errepertorio folkloriko batekin hasi zen, eta musika klasikoko koru konposizio garrantzitsuen interpretazioan espezializatuz joan da. Orfeoiaren zuzendari izan dira Norberto Luzuriaga (1897-1899), Miguel Oñate, Secundino Esnaola (1902-1929), Juan Gorostidi (1930-1969), Antonio Ayestarán (1969- 1986) eta José Antonio Sainz (1986-). Orfeoiaren lehenengo entseguak Udaleko Aurrezki Kutxaren enkarte-aretoan izan ziren, baina entsegu gehien hartu zituen aretoa Arte Ederren Antzokiko goiko solairu izan zen (1915-1977). Gero, Novelty zine zaharrera lekuz aldatu zen (1977-1996), eta Los Angeles Eskolaren egoitza izandako eraikinean aurkitu zuten behin betiko kokaleku, Ekialdeko Zabalgunean. Europako eta Ameriketako eszenatoki garrantzitsuenetan eskaini ditu emanaldiak, eta musika grabazio ugari egin ditu zuzendari garrantzitsuen batutaren gidaritzapean.

Argazki honetan, orfeoiko kideak ikus dezakegu, Arte Ederretako Antzokiaren atikoan, era informalean paratuta, eta, atzean, organo bat dagoela antzeman daiteke. Musika-tresna hori 1920eko abuztuaren 12an inauguratu zen, eta Eleizgaray y Compañía Azpeitiko fabrikak eraiki zuen. Eskuzko hiru teklatu zituen, 30 notetako pedaleria, eta 30 erregistro guztira. Ez dakigu non amaitu zuen.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús

1948. urteko abuztuaren 9an, hiru abesbatzek kontzertua eman zuten Donostiako Principe antzokian: Iruñeko Abesbatzak, Maitea Koruak eta Easo Koruak, eta bi saio eman zituzten egun berean, arratsaldeko 7:00etan, eta gaueko 11:00etan. Gaur egun, arrarotzat joko genuke hori. Hainbat musikagileren obrak antzeztu zituzten: Victoria, Brahms, Bocherini, Beethoven, Schubert, Schuman, Esnaola, Zubizarreta, Uruñuela, Ugarte, Retana, etab.

Argazkian, Maitea abesbatza ikus dezakegu. Bere gaian oso ospetsua izan zen Teresa Hernández Usobiagak 1945ean sortutako abesbatza hau. Emakumeez osatuta zegoen, eta sortzaileak berak zuzentzen zuen (argazki erdian dago, beltzez jantzita). Ohikoa zen bezala, 24 ahots zuriz osatutako abesbatza taldea zen.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús

Easo abesbatzaren argazkia Principe antzokian egun berean egindako emanaldian hartutakoa da (1948ko abuztuaren 9a). Easo abesbatza 1940. urtean sortu zen, eta, berez, gizonen abesbatza zen arren, XXI. mendean elkartearekin lotutako beste erakunde batzuetako emakumeak eta haurrak sartu ziren. Donostiako Orfeoiak ez zituen berriz hartu Gerra Zibilean hiria utzi behar izan zutenak (Erregimenak kontrolatzen zuen orfeoia garai hartan), eta, hori izan zen, neurri batean, Easo abesbatza sortzearen arrazoietako bat.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak