Bañistas en la Playa de la Concha
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Ez zegoela hego haizerik imajina dezakegu, horrela balitz ezingo lukete
hondar gainean zutik egon ere… ez dituzte oinetakoak ere kendu, zapata
barruan hondarra edukitzea den ezatseginarekin… Atzean… hotelak daude,
itsasora begira… egun ez du batek ere jatorrizko formatua mantentzen.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Egia esan, hondartzan bainua hartzea zaila izango
litzateke, lehenengo planoan dauden andreek adina janzki kendu behar
izango bagenitu. Pentsatzekoa da gizonak ere txaketa, gorbata eta kapela
jantzita daudela hondarretan. Atzean, gizon bat ikus dezakegu,
canotierra jantzita, eta baita inude bat ere, uniformea jantzita eta
haurra zaintzen…
Jakina, hondartzak zeharo aldatu dira. Kostetako Legeak kabinak eta
eguzki-oihalak egotea debekatzen ditu. Donostian mantendu dituzte,
udalerritarren egoskorkeriagatik; baina Legeak dio ezin dela harearen
erdia baino gehiago hartu itsasgora bizietan. Kontxako Hondartza
ezagutzen dutenek oso ondo dakite itsasgora bizietan hondar gutxi
geratzen dela (eta gune bakan batzuetan bakarrik, gainera), eta ezingo
litzateke eguzki-oihal bat bera ere jarri ahal izango. Halaber, ez
dirudi egokia hondartzako eremua (hondarra) nolabait pribatu bihurtzea
Udalari zenbateko bat ordainduz, eta, beraz, eguzki-oihalaren jabea
alokatutako tokira iristen denean, bertan dagoena lasai asko bota ahal
izatea (lekua hartu duela goiz jaiki delako).
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Bitxia da baita ere bainujantzia janzten ausartzen
ziren bainulari horiek bainu-batak erabiltzea, eta "igaroan" doan
gizonak ere bainujantzi xelebrea jantzita daraman arren. Argazkiaren
atzean dauden gurpildun kabinen ordez, banakako kabina finkoak jarri
zituzten Kontxako irteeran. 70. hamarkadan kabina kolektiboak jarri
zituzten, baina pixkanaka-pixkanaka erabiltzeari utzi zieten.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Argazki honetan, bainulari ausart hauen bainujantzia
ikus dezakegu, distantzia batera gizon lotsagabe bat begira dutela.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen.© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Zarzuela abeslariak hondartzan (1917)
Kontxako hondartzan hondoratuz doazen estratuetan paratuta dauden bi
bainulariak Zarzuela sopranoak dira: Lledó eta Pinillos. Azken hori XX.
mendeko 20. eta 30. urteen artean famatu izandako Laura Pinillos
vedettea izan daiteke, eta, hipotesia egia balitz, argazkian 17 urte
izango zituzkeen.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Bainulariak Kontxako Hondartzan
George
Eastman House Collection / En dominio público
Hondartza 1908. urte inguruan.
Argazki interesgarria da, eta, bertan, ondo ikus
daiteke hondartzetako etxolen egitura: lau gurpil dituen egurrezko
plataforma angeluzuzena, eta, horren gainean, etxolatxo bat. Sarrera ate
bana zituen alde estuetan, eta bertatik leihoz hornitutako aldagela
batera sartzen zen. Orokorrean, marrekin margotuta zeuden, eta jabearen
arabera aldatzen ziren. Argazkian ikus daitekeen moduan, aldagelak idi
pare batekin mugitzen ziren (pasealekura igo zitezkeen baita ere,
ekaitza zegoenean). Atzean, Esperanza etxea (eraitsita) eta Adelaida
etxea (gaur egun Almudena) ikus daitezke. Hondartzan, berriz, errege
aldagela ikus dezakegu, gaur egun daudenen aitzindaria. Egurrezkoa zen,
eta itsasora eraman zitekeen errailen bitartez.
|