GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para aumentar el tamaño. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Pragako Jesus Haurraren prozesioa (1923)
“Pragako Jesus Haur Mirarigilearen Haurren Prozesioa” maiatzeko
lehenengo igandean egin zen, eta Donostiako Karmeliten Erkidegoak
antolatu zuen. Ibilbidea Pedro Egaña kaleko elizan hasi eta Urbieta
kalea, Askatasunaren Etorbidea eta Easo Kalea zeharkatu zituen,
hasierako tokian amaitzeko.
Hiriko eskola erlijiosoetako eta katekesietako
haurrak bertaratu ziren, bakoitza bere zutoihalarekin. Halaber, hainbat
eskolek parte hartu zuten: Sagrada Familia Eskola kardinalez jantzitako
mutilak eta Maria haurraren irudia eraman zituena, aingeruz jantzitako
talde batez inguratua; eta San Bartolome eskola, Jesusen Bihotzaren,
Santa Teresaren eta Karmeneko Andra Mariaren irudiekin. Eskoletako klase
bakoitzak bere zutoihala zeraman.
. Prozesioan zuriz jantzitako 160 neskako taldea bat
egon zen, eta baita beste 24 mutileko talde bat ere, Jesus Haurraren
alegoriak zituzten zutoihalak zeramatzatela. Atzetik, argazkian agertzen
den aingeru taldea zegoen, Pragako Jesus Haurraren irudiak jarraituta,
sorbaldan baioneta-fusilak zeramatzaten mikelete taldeak eskolta emanda.
Argazkia Easo kalearen hasieran aterata dago, Askatasunaren
Etorbidearekin bat egiten duen tokian.
Prozesioaren amaieran zihoazen Sagrado Corazón
Eskolako ikasle taldea "Divino Infante" ereserkia abestuz, kardinalez
jantzitako haurrak, Pragako Jesus Haurraren bandera, Karmelita Aiten
Kongregazioa eta Infanteria Errejimentuko Banda Militarra.
GureGipuzkoa.net |
pulse aquí para aumentar el tamaño. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Corpus Christi prozesioa Donostian (1922)
Corpus Christi prozesioak herri eta hiri gehienetan
egiten dira, handitasun gehiagorekin edo gutxiagorekin jantzita, tokiko
ohituren arabera. 1922. urteko argazki honetan ikus dezakegunez,
prozesioa erabiliko zituen kaleak belar moztuz estali zituzten.
Goarnizioko soldaduak, palio azpian Santuari eskolta emateaz gain,
“prozesioa zaintzen zuen”, hau da, kalearen alde batean eta bestean
zeuden, 5-6 metrotatik 5-6 metrora, eta makurtu eta armak aurkezten
zituzten Santua aurretik igarotzen zenean.
Orain arte kontatutako guztia gutxi gorabehera
normala dirudi. Haatik, jendeak dagoeneko ahaztuta dauka saltokiek
eraikinen behe-solairuko fatxadak oihal handiekin estaltzen zituztela.
Ateetara sartzeko moduko irekiguneak baino ez zituzten uzten. Argazkian,
horrela egiaztatu daiteke (ziurrenik Easo kalea dugu hau).
1922. urteko prozesioaren beste bitxikeria bat da,
egun horietako euriteen ondorioz, ezin izan zela Corpusaren egunean egin
(ekainaren 15ean). Hurrengo igandean egin zuten, eta Santa Maria
elizatik atera zen.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Aste Santuko prozesioa (1916. urte inguruan)
Aste Santuko prozesioa dugu hau, 1916. urte inguruan.
Argazkia atera zenean, Boulevard zeharkatzen ari ziren. Perspektiba
ixten dute udaletxeak, ezkerrean, eta Easoko Zirkulua eraiki aurreko
eraikinak, eskuinean (Igentea, Kale Nagusiaren izkinan). Prozesioan
Kristo Hila ikus daiteke, galaz jantzitako soldaduak zainduta, farol
bana daramaten bi eliz mutilen atzetik. Albo bateko eta besteko
pertsonek piztutako kandelak daramatzate. Nabarmentzekoa da prozesioan
ez dela emakumerik ikusten.
|