GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Donostiako portua
Nahiz eta pertsona askok pentsatu Donostiako portua
“beti horrelakoa izan dela", urteetan asko aldatu da. Esaterako,
argazkian ikus daiteke XX. mendeko hasierako portua agertzen zaigu, eta,
horrekin alderatuta, besteak beste, ikusten dugu arrantzaleen nasa uhate
baten bidez ixteko bi ostikoak (1) falta direla, itsasgoraren ur-maila
mantentzeko, mareak behera egiten bazuen ere. Mekanismo hark oso denbora
gutxi iraun zuen, eta, gainera, arrantza-ontziaren nasa egun aisialdiko
ontziarenarekin banatzen duen morrua (10) moztu egin zuten 1990 aldera.
Morruaren eskuinaldean "Jarana auzoko" etxeak ikus daitezke (8), eta
beren txapitulak badituzte oraindik ere, geroago oso itxurosoak ez diren
jasodurengatik ordeztuko zirenak.
Ur-maila mantentzeko beste antzeko sistema bat
partzialki ikus daiteke aisialdirako ditxoan (2). Sistemak bi uhate
zituen eta horien gainetik igarotzeko pasabide bat, kai batetik bestera
pasatzeko bide luzea egin behar ez izateko. Maldan dagoen Kaimingantxo
kai txikiak(9) arrantzarako kaia erditik mozten zuen. Orain laburragoa
da, eta bi zutabeen gainean zegoen hormigoizko plaka urpean geratu da.
Gaur egun, "el portaviones" izenez ezaguna den arrantzaleen lonja dago
bertan.
Atzean, oraindik ere mendebaldeko harresiak (4) ikus
daitezke, luzituta eta zuriz margotuta. Teilatuez estalitako atariak
ditu(5), eta hari atxikita egurrezko harraska (6), XX. mende erdian
inguruan hormigoiakoz egitura eraiki zen arte iraun zuen.
Harresiaren gainean, Lasala Plazaren eraikina
oraindik amaitzeke dagoela ikus daiteke (3), Gobernu Militarraren (Goikoa
jauregia, gaur egun) eta Mercader lonjaren artean (orain etxebizitzak
daude). Eskuinean, portuko kanpo morruaren zati txiki bat ikus daiteke(11).
XIX. mende erdian eraiki zuten, eta, horregatik, Mollaberria izenez
ezagutzen zaio.
Halaber, lurrunezko garabiak ikusi daitezke (7). Bata
XX. mendearen 60. hamarkadara arte erabili zuten.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio
Donostiako portua (1916)
Aurreko argazkia hartu zen lekura begira dago irudi
hau. Lehenengo planoan, Kaimigantxo dago, hainbat ontzi dituela.
Eskuinean, Escalleta (edo mailakatutako kaia, beranduago desagertu zena).
Portuan ontzi txikia ugari ikus ditzakegu, eta beste handiago batzuk,
tximiniaz hornituta. Azken horietatik ondoriozta dezakegu nabigatzeko
lurruna erabiltzen zutela. Eskuinean, La Jarana auzoa dago.
|