Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 
 
GureGipuzkoa.net | LLEGADA DE LA REINA MARIA CRISTINA A LA ESTACION DEL NORTE.  © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Maria Cristina erregina Donostiara iristen (1915)

Ohorezko konpainiak armak aurkezten ditu Maria Cristina erreginaren iritsieran, Donostiako Iparraldeko tren geltokian. Berez, Maria Cristina erreginorde izan zen beraren semea Alfonso XIII (1886-1902) adinez txikia izan zen bitartean, eta, horregatik, garai hartan "Ama Erregina" tratua ematen zitzaion.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Alfonso XIII eta Victoria Eugenia (1916)

Zaldiz bultzatutako gurdi dotore batean, Alfonso XIII eta Victoria Eugenia haren emaztea San Telmo kuartelerantz doaz, galaz jantzitako zalditeriak armak aurkezten dituen bitartean.

 

 
GureGipuzkoa.net | RECIBIMIENTO AL GENERAL MIGUEL PRIMO DE RIVERA EN LA ESTACION DEL NORTE. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Primo de Rivera diktadorea (1924)

Primo de Rivera jenerala ez zen estatuburu izan, baina bai Estatu kolpe baten buru (Alfonso XIII-ren babesarekin), eta Italiako faxismoa eredu hartuta diktadura ezarri zuen, baina hura baino erregimen arinagoa osatuz. Jokoa debekatu zuen, Donostiako hirirako diru-sarreren iturri garrantzitsuenetako bat.

“Gobernuko” buru izan zen 1923 eta 1930 artean (lehenengo urteetan “Direktorio militarra”). Argazkian, zibilez jantzita ikusi dezakegu(kapela eta bastoia dituela), eta hizketan ari da Donostiako Iparraldeko Geltokiaren kanpoan. 1924ko uztailaren 23an iritsi zen hirira (gutxi gorabeherako data). Canotierra daraman pertsonaren atzean dagoena, haren eskuak erdi estalita, Martínez Anido jenerala da ziurrenik (Gobernuko idazkariordea), Primo de Riverari tren bidaian lagundu zion eta. Hurrengo egunean, Reina Victoria Eugenia gerraontzian abiatu zen Galizia aldera.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak