Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para agrandar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Donostiako danborrada (1917)

Donosti Zarrak 1896 eta 1936 artean Antiguo Auzoan antolatzen zuen danborrada da hemen ikusten duguna. Urte hartan, beste danborrada hauek atera ziren baita ere: Euskal Billera, Unión Artesana, Sporti Clai, Umore Ona eta Port Arthur.

Unión Artesanaren ostean, Donostiako danborrada zaharrena da hau. Izan ere, Gerra Zibilaren ondoren desagertu bazen ere, 1943. urtean berriro bildu zen, Luises del Antiguo izenarekin (Donosti Zarra danborrada zuzendu zuen danbor nagusiaren gidaritzapean: Mariano Elola). 1996. urtean, hasierako izena berreskuratu zuen, Donosti Zarra, eta Gazteen damborrada erantsi zitzaion.

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Euskal Billeraren haur danborrada (1945)

Lehenengo haur danborrada 1927. urtean egin zen, eta Euskal Billera sozietateak antolatu zuen. 1961era arte haur danborrada bakarra izan zen. Urte horretan hiriko eskola askok parte hartu zuten, eta desfile erraldoia osatu zen. Denborak aurrera egin ahala, parte-hartzaile kopurua areagotuz joan da.

Argazkian, Euskal Billerako haurren danborrada ikus dezakegu, orduko Uztailak 18 plazan (gaur egun Konstituzio plaza).

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak