GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para aumentar el tamaño de la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI
Chofre zezen-plaza (1948)
Chofre zezen-plazan aurkezpen-paseoa hasteko unea iritsi da.
Toreatzaileak eta koadrilak prest daude.
Atotxako zezen ikuskizunak garestituz joan zirenez, Nueva Plaza de Toros
de San Sebastián sozietatea sortu zen, Francisco Mendilucek zuzenduta,
eta Gros auzoan zegoen Chofre muinoa erosi zuen, zezen-plaza berria
eraikitzeko helburuz. Aldi berean, Club Cantábrico elkarteak Atotxako
zezen-plaza berritzeko proposamena egin zuen. Bi zezen-plazen artean
lehia egon zitekeela ikusita, "Club Cantábrico" elkarteari eta ahalmen
ekonomiko handiko beste erakunde batzuei lotuta zegoen Donostiako
Sustapen Sozietateak zezen-plaza erosi zion Aranari, eta, 1902. urtean,
jaialdiei hasiera eman zitzaien, enpresa berriaren kudeaketa pean.
Urte horretan hasita zeuden jada Chofreko zezen-plaza eraikitzen. 52
metroko diametroa zuen zezentokia zeukan, eta 13.000 ikuslerentzako
tokia. Aladrén arkitektoak diseinatu zuen, eta 1903. urtean amaitu zen,
Urcola arkitektoaren zuzendaritzapean. Horrela, bi zezen sozietateek
akordio ekonomikoa egin zuten, eta "Plaza berriak" hiriko zezen
ikuskizunen esklusibotasuna izan zezan. Orokorrean, Chofre plaza
Sozietateak zuzenean ustiatu zuen, 1927. urtera arte. Gero, Eduardo
Pagés (1927-1946) eta Pablo Martínez Elizondo ("Chopera") (1946-1952)
jaunek kudeatu zuten, eta bi denboraldiak bikainak izan ziren. 1952.
urtean, Madrileko zezen-plazaren jabeek “Donostiako Zezen Plaza
Berriaren” akzioak erosi zituzten. Chopera-ren kontratua 1951. urtean
amaitzen zen, eta Sozietateak plaza zuzenean ustiatu zuen, akziodun
nagusiaren bidez. 1973. urtean azkeneko zezen ikuskizuna egin zuen.
Plaza 1974. urteko martxoan eraitsi zuten, higiezinen eragiketa
garrantzitsu baten babesean.
GureGipuzkoa.net | Pulse
aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI
Aurkezpen-paseoa Chofreko zezen-plazan (1948)
Argazkian, hainbat iragarki irakur daitezke: "El
Búfalo 1ª marca española - única casa y despacho Garibay, 6" "Omega
- La central relojera - Garibay 2" "Esmalte dental El Torero -
embellece la dentadura" " Alfa - primera marca española"
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI
"El Chofre" zezen-plaza (1950)
Matías Prats Cañete (1913-2004) ahots oso berezia
zuen esataria izan zen, eta telebistaz ematen ziren zezenketetan
espezializatu zen. Argazkian, mikrofonoa eskuan duela, lanean ari da
Donostiako Chofre zezen-plazan, Ángel de Andrés (1918-2006) antzoki,
zine eta telebista aktore ezagunari elkarrizketa egiten.
|