Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 

GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

1929. urtean hartutako goiko argazki horretan, hainbat guardia zibil ikus ditzakegu (zutik eta zaldi gainean), Benta Berri lineako tranbiari begira, Matia kalean, ziurrenik.

Donostiako tranbiaren historia 1886. urtean hasi zen, Eusebio García Lejarraga jaunari egindako emakida administratiboarekin. Hark, berriz, inbertitzaile talde bati saldu zion kudeaketa konpainia bat sortzeko konpromisoarekin: la Compañía del Tranvía de San Sebastián, helburu horretarako 1886ko abuztuan sortu zena.

Donostiako tranbia martxan jarri zuten 1887ko uztailaren 18an, Ategorrietaren (bertan jarri zituzten kotxe-tokiak) eta Kontxaren artean, eta Boulevarda zeharkatzen zuen. Hurrengo egunean, ekialdean linea Antiguoraino luzatu, eta mendebaldetik, Pasai Antxoraino. 1890. urtean, bidea amaitu zuten, eta norabideetako batean Errenteriaraino iristen zen, eta bestean, Benta Berriraino (Antiguo). Lehenengo hamar urteetan, zaldi indarrez mugitzen zituzten tranbiak, eta, beraz, erabiltzen zen trakzio motarengatik, “odol tranbia” deitzen zitzaien.

Elektrizitatea 1897. urtean iritsi zen, baina ez zen 1915. urtera arte erabat ezarri, eta orduan desagertu zen odolezko trakzioa. Aldi berean, bide berriek tranbia-sarea zabaldu zuten: Benta Berri-Boulevard linea bereizi zen, Askatasunaren Etorbidetik zihoan linea baten bidez (1903); Ategorrietaren eta Errenteriaren (1908)arteko bidea bitan banatu zen; Boulevardaren ordezko bidea (Kamino-Andia kaleak, 1913); Amarako linea (1915); Mirakruz-Ategorrieta linea bitan banatu zen (1916), etab.

1915. urtetik aurrera, tranbiaren ustiapena krisian sartu zen, eta 1940. hamarkadan Konpainia egoera ekonomikoa oso larrian zegoen. Gainera, 1950. urtean, emakida amaitzen zitzaien. Horregatik, 20 urteko luzapenaren truke, CTSS konpainiak tranbiak trolebusekin ordezteko konpromisoa hartu zuen, eta 1948 eta 1952 artean eman zen aldaketa prozesua. Ategorrieta eta Herrera arteko tranbiaren linea bakarrik mantendu zuten, baina hori ere 1958ko uztailaren 21ean desagertu zen.
 

 

 

GureGipuzkoa.net |  Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN

Argazkia 1948. urtekoa da, eta tranbia gaur egungo Euskadi plaza zeharkatzen ari da (garai hartan Irailak 13 izena zuen), Mirakruzera bidean. Ohikoa zen bidaiari batzuk tranbiari alboetara eutsita joatea. Batek marmita handia eskuan daramala ikus dezakegu. Esekigailuaren posizioak adierazten digu eskuinera doala, Herrera aldera, alegia. Azkeneko tranbiak 1958. urtean ibili ziren Donostiako kaleetatik.

 


GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para agrandar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

Ferrocarril de Hernani en la calle Getaria (1950)

Hernaniko trena Getaria kalean (1950)
Donostia inguruetako herriekin komunikatuta egon zen, hiru trenbide edo tranbia linearen bidez: Donostia eta Hernani arteko trena (trena izan arren, guztiek Hernaniko tranbia deitzen zioten), Donostiatik Frantziako mugaraino zihoan trena (Topo izenez ezaguna), eta Donostia-Tolosa ibilbidea egiten zuen tranbia.

1954. urtean, Udalak Topoa eta Hernaniko trena hiriko kaleetatik igarotzea debekatu zuen, eta, hortaz, geltokia Amara auzora lekualdatu zen. Horren ondorioz, erabiltzaile kopurua asko murriztu zen, eta material finkoa zaharkituz zihoan. Azkenean, 1958. urtean Hernanira zihoan zerbitzua kendu zuten. Ohartzen bazarete, argazkian agertzen den “Hernaniko tranbia” honek (aurreko kartelean “Hernani” irakur daiteke, erdi ezabatuta dagoen arren) badirudi istripuren bat jasan duela, eta garraio bagoi bati atxikita doala.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Donostiaren eta Frantziako mugaren arteko trenbidea (1918)


1918ko irudi hau Irungo geltokikoa da, eta “Topo”aren jatorrizko bagoiak ikus daitezke. Azken urteetan, bagoi batzuei karrozeria aldatu zieten, eta Hernaniko trenbidea kendu zutenean, bertako material mugikorra Topoarentzat erabili zuten.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen

Igeldoko funikularra (1916. urte inguruan)

1912. urtean inauguratu zuten, Sociedad Monte Igueldo elkarteak mendi puntan eraiki zuen jolas-parkera errazago igotzeko. Bideak metro bateko zabalera eta 348 metroko luzera ditu, eta mendiaren ekialdean dago. Ibilbideak 151 metroko maila gainditzen du, eta %48 eta %57 arteko maldak ditu.

Ibilbidearen erdian elkarrekin gurutzatzen diren bi bagoi ditu, zati txiki batean bidea bitan banatzen baita. 75 HP-ko motorra du, goiko geltokian kokatutakoa, eta bi bagoiei 5,4 km/orduko abiadura ematen die. Ibilbideak 9 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Bagoiek 10 metroko luzera eta 2,5 metroko zabalera dute, eta bata bestearen ondoan jarritako bost konpartimentutan banatuta daude, 60 zentimetroko kota tartearekin. Horrela, konpartimentuek lurzoru laua dute. Jatorrian, hiru konpartimentu estali gabe zeuden, eta ixteko gortinak zituzten (goiko markoa kurban dutenak dira, eta gaur egun beira batekin itxita daude).

 

 
GureGipuzkoa.net | VISTAS DE DIVERSAS CALLES DE SAN SEBASTIAN. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN

Trolebusa eta autobusa Boulevardean (1949)


1949. urtean, tranbien ordez trolebusak eta autobusak jartzeko prozesua hasi zuten, eta, horregatik, oraindik ere errailak ikus daitezke asfaltoan.


Lehenengo planoko trolebusa Hispano-Suiza markakoa da. Trolebusak martxan jarri ziren 1947. urtean, eta gehienak 1963. urtean kendu zituzten, nahiz eta Irizarrek karrozeria berria jarri zien 1965 eta 1968 urteen artean. Trolebusez gain, Donostian BUT-Seida (1950-1974) eta BUT-Carde (1951-1974) zerbitzuak zeuden, baita bi solairuko BUT-ak ere(1961-1973), bigarren eskukoak, Londresko garraio sareari erosita.

Atzean ikus daitekeen autobusa Leyland markakoa da, Tiger modeloa. Donostian zerbitzua ematen zuten 1948 eta 1967 urte artean, eta nahastezinak ziren, beren aurrealde disimetrikoa zela eta.

 

 

 

 

GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

 

"Auto-car" Donostia-Baiona" (1930. urte inguruan)

Argazkia Zubieta kalekoa da. Atzeko eraikina alondegi zaharra da, geroago Orly Hotela eraikitzeko eraitsi zena. Bidaiariez betetako "auto-car" honek Donostia-Biarritz-Bayonne linea hartzen zuen, eta Berliet kabriolet zoragarria erabiltzen zuen. Deigarria da eserleku errenkada bakoitzak sartzeko atetxoa izatea.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Ferrocarriles Vascongados. Istripua (1936)

Donostia-Bilbo lineako Elgoibar/Donostia sektorea hasiera batean Compañía del Ferrocarril de Elgoibar a San Sebastián Konpainiak ustiatu zuen (1901. urtean inauguratua). Gero, Compañía del Ferrocarril Central de Vizcaya konpainiarekin (Bilbo-Durango, 1882) eta Compañía del Ferrocarril de Durango a Zumárraga konpainiarekin (1889. urtean inauguratua) bat egin zuen, eta, 1906. urtean, Ferrocarriles Vascongados osatu zuten. Linea batu ondoren, 108 Km-ko luzera zuen, eta horri Maltzaga-Zumarraga adarra erantsi behar zaio. Jatorrian, trakzioa lurrunezkoa izan zen, eta 1923. urtean argindarra sartu zuten.

Argazkian, Ferrocarriles Vascongados Konpainiako hiru bagoik Donostiako Añorga auzoan 1936ko uztailaren 14ko goizean izandako istripua ikus dezakegu. Izan ere, Bilbotik zetorren tren baten krokagailua hautsi egin zen, Donostiako Amarako geltokitik hiru kilometrora. Istripuaren ondorioz, lau pertsona hildako eta 60 zauritu baino gehiago egon ziren.

Eskuinean, Cementos Rezola fabrika ikus daiteke. Istripua gertatu zen tokitik gertu zegoen, eta, bertan, zaurituetako asko artatu zituzten.
 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak