FAXISTAK
GureGipuzkoa.net |
Pulse aqui para ampliar la imagen © CC BY-SA: Fondo Foto Car. Agustina Zugasti, Vda. De
Martin
Himmlerren bisita
Heinrich Himmler (1900-1945), SS Reichsführer (SSen goi komandantea 1936
eta 1945 artean), beranduago barne-arazoetako ministro bihurtuko zena,
Hirugarren Reicheko pertsona gogorrenetako bat izan zen, eta
Erregimenaren arrazismo- eta errepresio-politika inspiratu zituen.
1940ko urriaren 19an, Donostiara bisita egin zuen,
Irungo mugatik barrena; une horretan hartutakoa da argazkia, non aleman
batek besoa altxatuta agur egiten dion. Bien artean dago José Finat
Espainiako segurtasunezko zuzendaria (Mayaldeko kondea), Espainia
bisitatzeko gonbit egin ziona, Gestaporekin lankidetza-harremanak
ezartzeko helburuz, ziurrenik (bi alemanen artean dagoen pertsonaia).
López-pinto jenerala da Himmlerren atzean dagoen militar espainiarra,
VI. Erregio Militarreko kapitain jenerala. Jakina, hantxe zeuden
Espainiako banderatxoak, eta baita Hirugarren Reicharenak ere, bere
svastikarekin, Himmlerren ingurunearen apaingarri gisa.
|