"LA ESTELLESA" ACCIDENTADA
GureGipuzkoa.net |
Fondo Aranzadi © CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús
1936ko urtarrilaren 13an (astelehena), Gerra
Zibila hasteko oso hilabete gutxi falta zirela, "La Estellesa"
konpainiako autobusak istripua jasan zuen Tolosatik hurbil. Zorionez,
ez zen zauriturik egon, baina ibilgailua gutxigatik ez zen Oria
ibaira erori; izan ere, zintzilik geratu zen, gurpil bat galtzadatik
kanpo zuela, argazkian ikus daitekeen modura. Istripua N-I errepide
zaharraren trazaduran dago, Oria ibaiaren (Araxes ibai-ahoaren
parean) eta trenbidearen (haren euste-horma argazkiaren eskuinaldean
dago) artean. Gaur egun, trenbidearen linea elektrikoa eusteko
zutoina ere zerbitzutik kanpo dago, kasualitatez; argazkian ikus
daiteke haren euskarria.
|