Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 "BRIGADA DE NAVARRA" (1937)


 | GureGipuzkoa.net © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

1937ko azaroaren 7an, Berazubiko estadioan omenaldia egin zitzaion Nafarroako Bosgarren Brigadari. Bertan, ikuskatze militarra egin zen, meza eman zen, eta Tolosako alkatearen (Fidel Azurza), Gipuzkoako eta Nafarroako aldundietako lehendakarien diskurtsoak entzun ziren, Quemadas-ko kondearen eta Luis de Arellanoren diskurtsoak, hurrenez hurren. Ekitaldi horien atzetik, José López-Pinto jeneralak, unitate guztien aurrean, talde-dominak ezarri zizkien, gorbaten modura, unitate hauen banderei: San Migelen tertzioari, Nafarroako Falangearen lehenengo eta hirugarren banderei; 23 zk. Ameriketako hirugarren errejimentuaren hirugarren batailoiaren metrailadoreen konpainia mistoari; eta 5. zk. “Regulares de Alhucemas-ko Erregularren laugarren danborrari. Jarraian, banako domina militarrak ezarri zizkien Juan Fernandez Capalleja, Carlos Ruiz García eta Argimiro Imaz Echeverría komandanteei (kondekoratutako Tutor koronelak ezin izan zuen bertaratu). Gero, zenbait agintarik talde-domina jarri zieten kondekoratutako unitateetako ofizialei, klaseei eta tropari.

Halaber, bedeinkatua izan zen Tolosako Margaritek Tolosako Konpainiari oparitutako bandera. Tolosarrek eta donostiarrek osatutako konpainia zen, gehien bat. López Pinto jeneralaren hitzaldiak amaiera eman zion ekitaldiari, eta, gero, zeremonian parte hartu zuten tropek San Frantzisko pasealekutik desfilatu zuten.

Goiko argazkian omenaldira bertaratu ziren tropak ikus ditzakegu, Tolosako kaleetan barrena desfilatzen (argazkiaren erdian Gipuzkoako Artxibo Nagusiaren goiko partea ikus daiteke).

 
 | Gure Gipuzkoa.net © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Beheko argazkian, berriz, Brigada López-Pinto jenerala ikus dezakegu, Tabor komandanteari (Tarbuch batekin) banako domina jartzen, meritu militarrari. Aurretik doaz Imaz eta Ruiz komandanteak.

 

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak