Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 
Callistemon semperflorens

Callistemon generoaren baitan zuhaixkak eta beti berde dauden zuhaitzak daude. Azala pitzatua izaten dute eta kimu berriek pubeszentzia gorrixkak ala zilar kolorekoak izaten dituzte. Aldikako hostoak dituzte, osoak eta eseriak. Baita txorten gutxikoak, akutuak eta akuminatuak. Maiz testura koriazeoarekin. Infloreszentziak sartutako loretxo txikiz osatutako buruxka izaten dute. Loretxoak txortenean egoten dira.

Lore bakoitzak bost petalo izaten ditu eta inbutu oboidea izaten dute. Kanpai itxurakoa edo urtzeolatua izaten da. Biribil itsurako bost petalo izaten dituzte, kolore berdea, horia, zuria, gorria edota arrosa izaten dute. Sepalo eta petaloak txikiak eta deziduak izaten dira. Androzeoa lorezil libre edota elkartuez osatua dago, petaloak baino luzeagoak dira horiek. Harizpiak zuriak edo gorriak izan daitezke, berdeak, horiak, arrosak, malbak edota purpurak ere izan daitezke. Infloreszentziaren oinarriak hazten jarraitzen du hostoz osatutako zurtoina hazten denean.
Fruituak dehiszenteak dira buruan eta zurtoinen gainetik egoten jarraitzen dute urteetan. Barruan hazi txiki txikiak izaten dituzte.

30 espezie inguru dira guztira, Australia eta Tasmaniakoak.

Argazkia: JAS, 2004ko ekaina

Non: Iturrarango Arboretoa

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak