Knifofia uvaria
Hego Afrikako espeziea dugu hau eta XVIII. mendean iritsi zen Europara. J.
Kniphof botanikoaren eta medikuaren izena dela-eta deitzen da Knifofia
uvaria, baina tritoma bezala ere ezaguna da.
Liliazeoen familiako landare hosto erorkorra da. Mukuruak hosto luzeak
ditu, zuzenean lurretik jaiotzen direnak. Meheak dira, alde batetik
akanikulatuak eta bestetik karinulatuak. Metro inguru neurtzen duen
zurtoin sinplea du. Borobil itsura duten loreek osatutako infloreszentzia
bat du buruan.
Hasieran loreak zutik egoten dira, baina ondoren erori egiten dira (irudian
ikus daitekeen moduan). Hasieran gorriak dira, baina denborarekin laranja
edota horiak bihurtzen dira.
Eguzkitan hazten dira, baina hezetasuna behar dute.
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Iturrarango Arboretoa
|