DONOSTIAKO UDALETXE
ZAHARRA
Eraikin
neoklasiko honek Konstituzio plaza (Pedro Manuel de Ugartemendia, 1815)
neoklasikoaren mendebaldeko albo txikia ixten du. Silvestre Perezek
diseinatu zuen, 1819. urtean. Hura hil zenean (1825), Ugartemendiak eman
zion amaiera, 1832an. Udaletxe zaharra orduan Plaza Berria deitzen zen
tokian egindako eraikin barrokoak utzitako orubean eraiki zen. Eraikin
barroko hura 1718. urtean diseinatu zuen Hercules Torelli ingeniari
militarrak, eta 1813ko suteak suntsitu zuen.
Argazkia: PZA, 2007
Lekua: Miramón (Donostia-San
Sebastián).
Longitud:w 1º 59' 2''
Latitud:N 43º 17' 24.5
|