IGARTUBEITI BASERRIA
(EZKIO)
Igartubeiti baserria XVI. mendean eraiki eta
XVII.enean handitu zen. Geroztik, aldaketa gutxi jasan ditu. Hori dela
eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak baserria erosi eta zaharberritu egin zuen,
aipatutako mendeetan eraiki ziren elementuak errespetatuz. Ezaugarri
hauek ditu: oinplano laukizuzena, bi isurkiko teilatua teilaz estalia
eta harlangaitzezko paretak; baina fatxada nagusia zurezko xaflaz itxita
dago, eta ataripea dauka. Barrualdean, zurezko egituraz gainera,
aipatzeko modukoa da sagardoa egiteko dolarea, sagarrak zanpatzeko
erabiltzen zuten sistema konplexu eta bakunarekin. Atzealdean, leiho
txiki-estu bat eta bi ate ikus daitezke, bi solairuetarako sarbide
direnak. Eta igobide bat dauka goiko solairura sartzeko.
Argazkia: PZA, 2007
Lekua: Miramón (Donostia-San
Sebastián).
Longitud:w 1º 59' 2''
Latitud:N 43º 17' 24.5
|