LEGAZPI DORRETXEA (ZUMARRAGA)
Legazpi dorretxea.
Antza denez, XIII.-XIV. mendeetan eraiki zen. Hasiera batean, dorre
almenaduna eta kanpoaldeko patio atxiki bat zeuzkan. XV. mendean, almena
kendu eta zurez eta adreiluz berritu zen, kanpoaldeko patioa ere hartuz.
1935. urtean, abandonatu egin zuten, eta 1945.enean, Monumentu
Historiko-Artistiko izendatu zuten. Sarrera nagusiak ate dobelatua dauka,
eta haren gainean Arriarandarren armarria dago. Harrizko alderdian,
zenbait gezileiho eta leiho zorrotz ere kontserbatzen dira. 1990.
hamarkadan zaharberritu zen. Gaur egun, kulturgune bat dago eraikin honen
barruan.
Argazkia: PZA, 2007
Lekua: Miramón (Donostia-San
Sebastián).
Longitud:w 1º 59' 2''
Latitud:N 43º 17' 24.5
|