UROLA ERREKA
Argazkiak Urola errekak Azkoitiko herri gunetik pasatzean duen itxura
erakusten du. Hiri askotan errekaren inguruan pasealekuak jarri eta
“espazio ireki” eta aisialdi guneak eratzen badira ere, hemen eraikinen
atzealdeko fatxadak hari begira daude eta barne patioaren antza
handiagoa du. Aipatutako "jarrera” urbano hau sendotu egiten du metro
gutxira errekaren ibai-ibilguaren "gainean” eraikitako azoka batek. Hala
ere errekaren “bakartzea” –neurri handi batean bere “estolda natural”
izaera dela eta- gaur egun ez litzateke zilegizkoa, izan ere, orokorrean
ingurumenarekiko kontzientzi hartzeak ur bideak nahiko garbiak izatea
eragin du eta bide batez hirien bizkarrezur bilakatu dira.
Argazkia: JAS, 2007
Kokapena: Azkoitia.
|