UROLA IBAIA
Urola erreka Aitzkorriko mendizerran sortzen da eta Legazpia, Zumarraga,
Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa igaro ostean, Kantauri itsasoan
itsasoratzen da, Zumaian. Argazkia Itsasaga dorretxearen inguruan
aterata dago, Azkoitiko sarreran, eta aipatutako eraikinerako sarbidea
den zubia ikus daiteke. 7 argi metro dituzten bi begi ditu eta bere pila
bakarrak baztergunea osatzen du eta korrontearen noranzkoan hiruki
formako zubi-branka bat du.
Argazkia: JAS, 2007
Kokapena: Itsasaga hauzoa (Azkoitia).
|