Urkia
(Betula sp)
40 espezi inguru ditu
urkiak. Euskal Herrian ohikoena urki dilindaria da. 20 metro inguruko
altuera izatera iris daiteke. Hosto gutxi izaten ditu; gainera, koniko
erako eta akutua den punta izaten du urkiak. Enbor zuria izan ohi du eta
urteen poderioz pitzadurak egiten zaizkio azalean (ikusi argazkia).
Hostoek 3 eta 7
zentimetro bitartean neurtzen dute eta triangelu eta borobil itsura dute;
era berean, punta zorrotza dute hostoek. Hortzak bitartean sei pare nerbio
dituzte; 2 edota 3 hortzek banatzen dituzte.
Besteak beste, urki
zeltiberiarra (Betula celtiberica) eta urki iletsua (Betula
pubescens) topa daitezke Euskal Herrian.
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Urumea ibaiko ibarrean |