Makala (populus
sp)
Azkar hazten direla-eta
espezie, mota eta hibrido ugari ditu makalak. Argazkian ageri den makal
beltza (populus nigra) da Gipuzkoan ugariena. 30 metro neurtu
ditzake, punta zabala eta begi askoko enbor handia du. Hostoak ere
gogorrak ditu, oso luzeak eta kanporantz irekita daude; gainera
zartadura likatsuz josiak daude eta nabar gorrixkak dira. Erronbo
itsurakoak dira makalaren hostoak, andulo borobilduekin eta zerra
itsurako ingurua dute. Txorten mehe batek eusten ditu; 5 eta 10
zentimetro bitarteko luzera eta azpialde berde argia dute. Kimu motzen
hostoak zabalagoak eta luzeagoak dira, oinarri borobildua eta moztua
dute. Gerbetan inflorenszentziak eta 4 eta 10 zentimetro bitarteko
luzerakoak ditu. Lore bakoitzak 20 tik 30era arte lorezil ditu.
Makalaren hostoak
dar-dar egiten du haizearekin, izan ere pezioloa oso ahula da. Erdi
mailako egurra duen arren, industrian erabili ohi da.
Makal motak, baina,
ugariak dira, besteak beste, zurzuria (populus alba) edota makal
kanadarra (Populus canadensis).
Argazkia: JAS, 2004ko
ekaina
Non: Urumea ibaiko
ibarrean |