Pagoa (Fagus Silvatica)
Europako erdialde eta
mendebaldean hazten da, klima heze eta epela duten lekuetan. Fagazeoen
familiako zuhaitz kaduzifolioa da eta 30 metroko altuera izatera iris
daiteke. Adaburu trinkoa, enbor zuzena eta begi luze eta zorrotzak
dituena.
Hostoak txandakatuak,
eliptikoak eta gaztetan iletsuak dira, 5 eta 10 zentimetroko luzera dute;
gainera, 5 edota 9 pare nerbio dituzte. Goiko aldean berde biziak dira
eta argiagoak dira behealdean. Udazkenean horitu egiten dira eta ondoren
ilundu egin ohi dira.
Pagoaren egurra
altzariak egiteko erabiltzen da, baita egurretarako ere. Botiketan,
berriz, kreosota egiteko. Pagoa mota ugari daude, besteak beste, pago
gorria (fagus purpurea).
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Gaztelu Ingelesa, Aiako parke naturala
|