|
Hagin (Taxus
baccata) Europan du jatorria haginak eta bizitza luzeena
duen zuhaitzetako bat da. Badira mila urte inguru dituzten haginak. Ohikoa
da pasealeku, lorategi edota hilerrietan haginak topatzea. Gipuzkoako
armarrian dagoen zuhaitza ere hagina da.
Haginaren azala gorri iluna da eta azal zatiak askatzen zaizkio.
Adaburua zabala da; itsura konikoa du enbor bakarra duenean; enbor gehiago
dituenean, baina, irregularra da. Hostoak orratz itsurakoak dira, hiru
zentimetroko luzera eta zabalera dute. Gainera, helize formakoak dira.
Kimuen alde bakoitzean hosto ilara bana du. Aurrerantz eta beherantz
zuzendurik daude. Gainalde aristatua dute eta behealdea, berriz, berde
horizta eta itzalia da. Zuhaitz dioikoa da, hots,
udazkenean fruitua emeak izaten ditu. Haginaren hostoak eta haziak
pozoitsuak dira.
Argazkia: JAS,
2004kko ekaina
Non: Aiete
(Donostia-San Sebastián)
|