IBILBIDEA

NAFARROAKO GOI PIRINIOA

© Guillermo MEAZA

 

1. Atariko txostena

Ikergunea Nafarroako ekialdeko Pirinioan dago. Han, 2.400 metrotik gorako mendi-multzoak daude mendilerroan, eta ipar-hego norabidean antolatutako zeharkako haranek ebakitzen dute –Zaraitzu, Erronkari–. Lurralde hedaduraz txikia da, baina oso berezia; izan ere, interferentziagunea da, askotariko gradienteen elkargunean dagoelako: Zuberoako laiotzak eta Nafarroako eguterak; Euskal Herriko Pirinioko izaera ozeanikoa eta Aragoi Garaiko izaera kontinentala; estai menditarra, subalpetarra eta alpetarra (7. eta 8. irudiak).

Pirinioko alde horretan, kareharrizko banku handiek eta formazio flyschoide suprakretazeo eta zenozoikoek azpiko zokalo paleozoikoa estaltzen dute, diskordantzia nabarmenean. Orogenia alpetarraren altxatzearen ondoren, lurraldeak, lehenik, modelatze glaziarra jasan zuen, eta periglaziarra ondoren. Azken sistema hori funtzionala da oraindik tokirik garaienetan, gelifrakzio-, solifluxio- eta krioturbazio-prozesu berezkoak barne. Antzinako glaziar-haranak eta haien morrenak igartzen dira toki batzuetan, higadura- eta metatze-prozesuek jatorrizko formak nabarmen desitxuratu badituzte ere. Halakoa da Belagoa harana, neurri batean atipikoa, haren alboetako disimetria litologikoa dela-eta.

7. irudia: Nafarroako Goi Pirinioaren mapa

------

8. irudia: Nafarroako Goi-Pirinioaren diagrama-bloke integratua

[Bertsio elektronikoan ez dago]

Dena den, alderdi geologiko-morfologikotik, "arroiletako kareharri" turoniarretan zizelkatutako Larrako karst-konplexu ikusgarria da, ziur asko, azterketa-eremuko lekurik aipagarriena. Egitura-faktoreek –horst eta graben egitura–, litologikoek –ezaugarri mekaniko desberdineko litofaziesak– eta higadurazkoek –lamiarrak eta lapiazak– elkar hartuta modelatu dute paisaia. Bestalde, ia prezipitazio guztiak –urtean 2.500 mm-tik gorakoak izan ohi dira–, endokarstean barneratzen dira galeria- eta leize-sare famatu batean zehar –San Martin Harriaren konplexua, besteak beste– eta Frantziako isurialderantz irristatzen dira azpiko zokaloaren inklinazioari jarraituz.

Lurraldean, klima ozeanikoaren, mediterraneoaren, kontinentalaren eta altitudeko klimaren eraginak elkartzen dira; lurraldearen klima-eskema aski ongi taxutu daiteke bi meteorologia-behatokik emandako datuak erreferentziatzat hartuta: bat haranaren hondoan dago –Urzainki, 728 metroko altitudean–; bestea, mendian –Belagoako aterpetxea, 1.428 metroan–. Lehenengoan, nabarmena da kontinentalitate-indize handia: neguak hotzak dira, eta izozte latzak izaten dira tenperaturaren inbertsioaren efektuen ondorioz; uda, berriz, aski beroak dira; eta nabarmena da udako aridotasun-indizea, klima submediterraneoari atxikita dagoela iradokitzen duena. Deigarria da udaz kanpoko plubiometria handia –badu horretan zerikusia tokiko topografiak–, udako prezipitazio-defizita soberan gainditzen duena.

Belagoako aterpetxeko behatokian, datuek klima-egoera desberdina adierazten dute, normala denez: kontinentalitate-indizea ez da oso nabarmena; giroa hotza da urtearen parte handi batean, eta udak freskoak; udako aridotasunak ez du ia eraginik; urteko plubiometria handia da, eta ekaitz ugari daude –goi-mendietako berezko ezaugarria–, batez ere udan.

Horren guztiaren ondorioz, esan daiteke Nafarroako Goi Pirinioko landare-estalduraren eskemak kliserie bat erakusten du, eta oso nabarmena da eguteran eta laiotzean dauden isurialdeen arteko disimetria. Estai menditarreko laiotzak –700 eta 1.600 metro bitartean– fluxu ozeanikoen aurrez aurre daude: pagadien eta pagadi-izeidien eremuak dira (Fagus sylvatica, Abies alba). Hegoaldeko fatxadak, 1.200 eta 1.800 metro artean, "estai menditar lehor" delakoan, pinu gorriaren pinudi ezpeldunek hartzen dituzte (Pinus sylvestris, Buxus sempervirens), oso ondo egokitzen baitira eguteretako kontinentalitatera.

Estai subalpetarreko basoak, oso-osorik, mendi-pinuaren pinudiak dira (Pinus uncinata). Lurraldearen mendebaldeko mugan daudenez, itxura irekia dute; laiotz elurtuenetan, errododendroa (Rhododendron ferrugineum) dute lagun, eta, eguteretan eta lekurik gogor eta ezegonkorrenetan, azeri-mahatsa (Arctostaphyllos uva-ursi). Mendi-pinua 1.700 eta 2.300 metro bitartean hazten da laiotzetan, eta 1.800 eta 2.400 metro bitartean eguteretan, beti ere gutxi gorabehera. Estaiaren oinean, pinu gorriarekin nahasten da hibridazio-bandan, eta pagadi-izeidiarekin interes geobotaniko handiko espazio ekotoniko batean. Estai subalpetar horretan bertan, soildutako guneak Nardus stricta belar-espezieak estaltzen ditu, edo, bestela, larre gogorrak dira, kidetasun oromediterraneokoak.

Azkenik, estai gorenean, 2-300-2.400 metrotik gora, lurraldearen oso zati txikian, gune egonkorrenetan eta lurzorurik sakonenekoetan, ohiko soropil alpetarra hazten da; gune higatuenak, berriz, kidetasun oromediterraneoko larreak dira.

Hori da, gaingiroki, optimo klimazikoan Nafarroako Goi Pirinioko estai menditar, subalpetar eta alpetarra estaliko zituzten landare-formazio nagusien espazio-egitura. Dena den, eskema fitogeografiko hori nabarmen aldatu du eragin antropikoaren historia luzeak. Izan ere, landarediak gune jakin batzuetan baino ez dio eusten bere jatorrizko izaerari; beraz, gaur egungo landaredia, hein batean edo bestean, lurraldearen giza ustiapenaren ondorioa da, eta erregresio-seriez eta ordezte-estadioz osatuta dago. Eraso horren moduek eta intentsitateak ez dute ia zerikusirik nekazaritzarekin, ustiategiak haran-hondoetara eta "artica" (eguteretako zerealen laborantza ibiltaria) lurzati batzuetara mugatuta baitaude.

Larratze tradizionalak eta baso-ustiapenak eragin dute formazio primarioen murrizketa larria. Abeltzaintzak abiarazi zuen, oro har, erregresio-fase horren hastapena, hainbat milurtekotan larratu baitira ardi-, zaldi- eta behi-taldeak larre garaietan. Baina narriadura nagusia baso-ustiapen gero eta handiagoak eragin du, basorik iristezinenetara ere heltzen baita makineria astuna erabiliz, eta, gainera, makineriak hondatu egiten ditu lurzoruak.

Azkenik, aisialdi- eta turismo-jarduerak batu zaizkio azkenaldian baso-ustiapenari. Sarbideak eta goi-mendietako kirol- eta egoitza-konplexuak ugaritu egin dira, eta kalte larria egiten diote inguruari. Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuak baso-ondarea benetan babesteko ardura hartzeak eta, batez ere, etorkizuneko Nafarroako Pirinioko Parke Nazionalaren esparruan –proiektuak gaitzespen handia jaso du bere eraginpeko haranetan– Nafarroako Natur Erreserba eta Erreserba Integral izendatzeak izan beharko lukete lurralde horretako natur baliabideen babes integrala bermatzeko oinarria.

Gorago aipatutako landare-formazioak, beraz, erregresio-serieek ordezkatzen dituzte. Honela laburbil daiteke prozesua: larre alpetar hondatuenak soilgune huts bilakatzen dira, errexistasia-egoera nabarmenean; larre oromediterraneoek prozesu paraleloa jasaten dute, zeren eta, berez, geotopo ezegonkorretan baitaude; Nardus stricta espeziearen belardi subalpetarrek pobretzeko joera dute, eta, narriadurak aurrera egiten badu, haien oinarri diren lurzoruetan errexistasiaren lehen zantzuak agertzen dira eta, azkenik, larre oromediterraneo gero eta pobreagoen faziesa izango dute; mendi-pinuen pinudi errododendrodunek tokia uzten diote ohiko sastrakadi supalpetarrari, eta, gero, Nardus stricta espeziearen belardi gutxi-asko pobreari; eguteretan eta leku desegokietan, azeri-mahatsaz lagundutako pinudi urriak larre oromediterraneo bilakatuz joaten dira; pinu gorriaren pinudi ezpeldunak ezpeldi bilakatzen dira; pagadi eta pagadi-izeidiak, arbolak galdu ahala, pre-txilardi edota iraleku bihurtzen dira.

2.Landa-lanak

2.1. Estai alpetarra

Belagoako mendi-aterpetxetik abiatzen den bidexka seinalez ongi hornitu batek, Eskilzarra eta Ukerdin barrena, Hiru Erregeen Mahaiaren gailurreriara eramango gaitu. Gailurraren izenak Nafarroako, Frantziako eta Aragoiko lurraldeen arteko mugakidetasuna gogorarazten du. Gailur nagusia –Euskal Herriko garaiena da– 2.444 metro garai da. Talaia batean gaude, eta, hortik, lurralde osoaren ikuspegi aparta dago. Atariko txostenaren berrikuspen labur bati ekin aurretik, koka dezagun mapa gidarian (7. irudia, 1. puntua), eta ezar ditzagun erreferentzia-puntu nagusiak: iparraldean, Auñamendi, 2.504 metrokoa, Bearnoko lurretan; mendebaldean, Belagoa harana, Lakora eta, hondoan, Ori mendia; hegoaldean, Ansoko Alanoak eta Ezkaurre mendia; ekialdean, Aragoiko mendebaldeko Pirinioko gailurrak.

Adiera hertsian, 2.300-2.400 metroetatik gora hasten da estai alpetarra; beraz, garbi dago izendapen hori lurraldearen gune txiki-txiki bati baino ezin zaiola esleitu. Hala ere, izaera alpetarra duen Euskal Herriko gune bakarra da, eta berebiziko interes ekologiko eta biogeografikoa du. Ikusten den bezala, piramide-egitura du, flyschean zizelkatua, kareharrizko tarteak dituela, eta pareta irtenak eta hartxingadiak ditu hegoalde, ekialde eta ipar-ekialderantz. Profil etzanagoko isurialdeetan, lurzoru aski sakonak garatu diren zatiak ikus daitezke; ziur aski, paleoklima atlantikoaren aztarna dira. Lurzoru horiek krioturbazio eta solifluxio latza jasaten dituzte gaur egungo klima gogorragoan, eta azidotasunerako joera dute, base-garbiketa handiaren ondorioz.

Klima oso gogorra da: hotzaren ondorioz, urtean landare-jarduerarik gabeko aldia 8 hilabetetik gorakoa da; eguneko tenperatura-bitartea handia da, eta haize iraunkor eta bortitzak ibiltzen dira. Ezinezkoa da, hortaz, zuhaitzak edo zuhaixkak bertan bizitzea, hau da, estai supraoihandarrean gaude bete-betean. Bestalde, elurrak sortzen duen babes-geruza oso iraunkorra delako irauten dute bizirik hain ingurune zailean belar-estaldura osatzen duten landare gehienek. Harrizko ezproiko pitzadurak, labarrak eta elurzuloak kolonizatzen dituzten espezieak ez ditugu aztertuko; baina lurzoru ondo garatuak estaltzen dituen soropil alpetarra aztertzeko aukera izango dugu.

Lurzati horiek erabat estaltzen ditu leku batzuetan soropilak, eta, hor, Elyna myosuroides gramineoa da nagusi. Ondo moldatuta dago muturreko klima jasateko, eta gailendu egiten da flora-zerrendan, karize gogor batzuekin batera. Haiekin batera, badira espezie aitzindariak ere, hala nola ezkaia (Thymus nervosus) eta Oxytropis generoko papilionazeo batzuk, besteak beste. Bestalde, kidetasun oromediterraneoko espezie batzuek, hala nola heliantemoak (Helianthemum canum), Oryas octopetala errosazeoak edo bitxilore urdinak (Aster alpinus), gunerik gogorrenak kolonizatzen dituzte. Hona hemen oinarrizko espezieen zerrenda: Elyna myosuroides, Poa sp., Helictotrichum montanum, Anthyllis pyrenaica, Carex rupestris, Helianthemum canum, Antennaria dioica, Oxytropis sp., Oraba aizioides, Gentiana verna, Minuartia verna, Potentilla nivalis, Silene acaulis, Oryas octopetala, Thymus nervosus, Galium pyrenaicum, Saxifraga aizioides, Aster alpinus.

2.2. Estai subalpetarra

Belagoako mendatean gora goazela, tunela pasatutakoan eta errepide-begiztara iritsi aurretixe, eskuinaldean, kareharrian landutako ataka batek Larrako karst-konplexuaren erdigunera eramaten gaitu. Irteeraren bigarren aldiari ekingo diogun puntuan gaude: arrapala-sakonune bat da, Arlas mendiaren magalean dagoen Contienda aldera igotzen dena. Koka dezagun mapa gidarian (7. irudia, 2. puntua); 1.650 metro inguruko altitudean gaude.

Atariko txostenean aipatutako ezaugarri klimatiko, fisiografiko, geologiko, geomorfologiko eta edafiko nagusiak egiaztatu ondoren, ohartuko gara labirinto karstiko honetan askotariko mikroinguruneak nabari direla. Hala, ikusiko dugu urtearen parte handi batean elurpean dauden laiotzen alboan egutera epelduak daudela, eguneko eta urtarotik urtarorako tenperatura-bitarte handikoak. Halaber ikusiko dugu agerian dauden harrizko irtenguneekin batera babespeko dolina, sarbegi eta pitzaduraz josia dagoela eremua; ohartuko gara, orobat, lurzoru aski garatua duten sakonune eta zabaldien ertzetan "arroiletako kareharrietako" lamiarrak eta lapiazak agertzen direla ia batere profil edafikorik gabe.

Alderdi minerala landarediari nagusitzen bazaio ere, arreta bideratuko dugu orain landare-estaldurara: larrera, Nardus stricta belarraren belardi eta sastrakadietara, eta, batez ere, mendi-pinuaren pinudietara (Pinus uncinata). Konifero gogor hori estai subalpetarraren jatorrizko kolonizatzailea da; bera da hain altitude handiraino irits daitekeen zuhaitz-espezie bakarra, eta baditu hainbat ezaugarri karst-konplexuaren ezaugarriekin oso uztartuta daudenak. Izan ere, irtengune iristezinetan eta pitzaduretako lurzoru ahuletan kokatzen da, eta poliki hazten da, ingurune gogorrari dagokion bezala. Kimutik pasatzea lortzen dutenek muturreko ezaugarri mesologikoei egin behar diete aurre: izozte eta inbertsio termiko latzak; ekaitz sarriak, kazkabarraz eta tximistez lagunduak –pinu kiskaliak–, udan oso gogorrak izan ohi direnak; haize gogorrak, adaburuak bandera-itxuran ezartzen dituztenak; lur ezegonkorra, enborra bihurrarazi eta ukondotzen duena; elurraren pisua, adar-erauzte larriak eragiten dituena; lurzoru-galtze etengabea; eta abar.

Ustiapen antropikoa gehitu behar zaio aurreko guztiari, larratzearen, suteen eta basogintzaren ondorioz pinudien berezko eremua nabarmen urritu baitu. Horren ondorioz, gaur egun, mendi-pinuaren pinudia ez da sarria, sarea baizik; badu horretan eragina, zalantzarik gabe, eremuaren mendebaldeko mugan izateak ere. Handik gertu dagoen Arette-San Martin Harria neguko kirolen konplexua zabaltzea izan da azken eraso handia. Espero dezagun azkena izatea. Horregatik, oso egokia izan da Larra-Ukerdi eremua Erreserba Integraleko gune izendatzea etorkizuneko Pirinioko Parke Nazionalaren esparruan.

Bidexkaren hasieran, Contiendako larretara eramango gaituen igarabidearen zatirik estuenean, ikusiko dugu pinudiaren itxura oso desberdina dela laiotzeko hegalean izan edo eguterakoan izan. Haietako bakoitzera hurbilduz gero, ikusiko dugu laiotzetako pinudiko oihanpean errododendroa eta ahabia direla nagusi; eguterakoan, berriz, azeri-mahatsa eta ipuru nanoa. Mendi-pinuaren pinudi errododendroduna (Rhododendron ferrugineum) erlaitz, sakonune eta laiotz elurtuetan hazten da, baina gune bakan batzuetan baino ez du itxura sarri samarra; izan ere, ohikoena da sastrakadi supalpetar tipikoa aurkitzea, ia batere zuhaitzik ez duena. Pinudia hazten den tokian, lurzoruak izan daitezke rendzina tipikoetatik hasi eta –hobekien osatuta daudenetan– kareharrizko lur arreetaraino, beti ere azken horiek azidotasunerako joera dutenean. Goiko geruzetan koniferoa da nagusi, baina kota baxuagoetan urki iletsua (Betula Pubescens), otsalizarra (Sorbus aucuparia) eta estai menditar hezeko pagadi-izeidiaren ordezkariak ere ager daitezke. Zuhaixka-geruzan, mendiko azalea eta errododendroa dira nagusi; azken hori ere bere eremuko mendebaldeko mugan dago leku horretan. Belar-geruza landare elurzaleek, goroldioek, ahabiek (Vaccinium myrtillus eta Vaccinium uliginosum) eta adierazle halofiloek –hala nola txilar arruntak (Calluna vulgaris) eta orrazi-iratzeak (Blechnum spicant)– osatzen dute.

Egin dezagun inbentario xume bat.

MENDI-PINUAREN PINUDI ERRODODENDRODUNAREN INBENTARIOA

LARRAKO KARST KONPLEXUA (1.650 m)

ZUHAITZAK

Pinus uncinata 2, arbustivo1, herbáceo 1

 

ZUHAIXKAK

Rhododendron ferrugineum 3, herbáceo 1

 

BELARRAK

Vaccinium myrtillus 3

Vaccinium uliginosum 2

Tapiz muscinal 2

Melampyrum pratense 1

Calluna vulgaris 1

Potentilla erecta 1

Blechnum spicant 1

Veronica officinalis 1

Mendi-pinudiaren pinudi azeri-mahastunari (Arctostaphylos uva-ursi) dagokionez, baditu desberdintasun batzuk errododendrodun pinudiaren aldean. Lehenik, elurpean gutxien egoten diren eguteretan babestuta ikusiko dugu, baita haizeak erasotako erlaitzetan eta lurzorurik ahuleneko gune harritarretan ere. Bigarrenik, dentsitate txikia du goiko geruzan, eta, beraz, oso itxura sarea du. Hirugarrenik, ordezte-estadioak azkar txandakatzen dira, ustiapen natural handia jasaten baitute. Eta, laugarrenik, beheko geruza benetan oparoa da espezie aitzindari, erreliktiko eta endemikotan, eta horrek berretsi egiten du ingurune zail eta ezegonkorren interes ekologiko eta geografikoa.

Lurzorua protorendzina motakoa da, oso hasierakoa beraz, eta joera handia du lehortasun fisiologikorako. Ez dago ia zuhaitz-geruzarik, mendi-pinu bakan batzuk baino ez, eta ia zuhaixka-geruzarik ere ez. Belar-geruzan ia ez dago goroldiorik; landaredia ez da ugaria, baina flora oso aberatsa da. Pitzaduretako landare diren arangurbe (Amelanchier ovalis), kotoneaster (Cotoneaster integerrimus) eta Pirinioko sahatsarekin batera (Salix pyrenaica), harkaitzetako landareak daude, hala nola hostazuri nanoa (Sorbus chamaemespilus), arrosa bat (Rosa pendulina) eta, geotopo eguzkitsuen eta babestuenetan, miter arrunta (Juniperus sabina). Oso deigarria da azeri-mahatsaren eta ipuru nanoaren (Juniperus alpina) izaera estaltzaile, aitzindari eta babeslea. Haiek, gramineo zorrotzak (Festuca gautieri, Festuca scoparia) eta kidetasun oromediterraneoko beste espezie batzuk gailentzen dira ordezte-estadioetan.

Orain egingo dugun inbentarioak aukera emango digu zehatzago alderatzeko mendi-pinuaren bi pinudi-motak.

MENDI-PINUAREN PINUDI AZERI MAHASTUNAREN INBENTARIOA

LARRAKO KARST KONPLEXUA (1.650 m)

ZUHAITZAK

Pinus uncinata 1, arbustivo 1

 

BELARRAK

Arctostaphyllos uva-ursi 2

Juniperus alpina 2

Juniperus sabina 1

Amelanchier ovalis 1

Rosa pendulina 1

Festuca gautieri 1

Sorbus chamaemespilus 1

Salix pyrenaica 1

Cotoneaster integerrimus 1

Anthyllis pyrenaica 1

Aster alpinus 1

Laserpitium latifolium 1

Teucrium pyrenaicum 1

Dianthus monspessulanus 1

Gorantz goazela, igarobidea gero eta zabalagoa da, eta, azkenean, Arlas mendiaren mazela pikoetarantz igotzen den belardi zabal batera ateratzen da. Contienda zelaian gaude –koka dezagun mapan (7. irudia, 3. puntua)–, 1.700 metro inguruko altitudean. Nafarren eta bearnotarren artean larratzeko eskubideen gainean antzina izan zen auzitik –"hiru behien zerga" ospetsuan urtero gogorarazten dena– hartu du izena zelaiak. Han-hemenka kareharrizko irtenune bakartu batzuk baino ez dituen arrapala etzan batek ordezkatu du lapiazen eta dolinen paisaia karstikoa.

Ez da harritzekoa, beraz, jatorrizko pinudia historian zehar ezabatua izana larre-belardi bihurtzeko; artaldeek gehien erabiltzen dutenetakoa da. Adibide ona da estai subalpetar alpetartua –soildua– ikusteko; hain zuzen ere, soildua izan da lurzoru bikainak dituelako, gaur egungoak baino klima-gorabehera goxoagoen eraginez sortuak ziur aski. Tokia, oro har, malda txikikoa da; beraz, natur ustiapena moteldu egiten da, eta landare-estalkiak Nardus stricta espeziearen belardi-itxura du. Landare askok denbora luzea ematen dute elurpean, baina, elurzaleak izaki, bizirik jarraitzea lortzen dute, eta udaberria oso aurreratua dagoenean ernetzen dira.

Flora-zerrendaren buruan Festuca generoko gramineoak daude, batez ere F. rubra taldekoak. Azidofiloak dira, gainerako taxon gehienak bezala, base-garbiketa handia baita –urteko prezipitazioak 2.000 litro ingurukoak dira–. Larratze intentsiboak, bestalde, nitrifikazio-prozesu bat eragiten du, eta hori espezie askoren karakterizazioan agertzen da. Ezaugarri horietako batean edo bestean, nabarmenak dira hirusta alpetarra (Trifolium alpinum) eta formazioaren espezie nagusia den Nardus stricta. Badago beste ezaugarri aipagarri bat: espezie asko erreliktikoak edo endemikoak dira, edo eremuko muga korologikoan daude. Hona hemen espezie nagusien zerrenda: Festuca gr. rubra, Alchemilla sp., Trifolium alpinum, Hieracium sp., Thymus praecox, Carex sp., Nardus stricta, Silene acaulis, Galium saxatile, Viola biflora, Gentiana verna, Polygala alpestris, Linum catharticum, Antennaria dioica, Achillea millefolium, Lotus corniculatus, Potentilla erecta, Calluna vulgaris, Plantago alpina, Ranunculus sp., Primula farinosa, Vaccinium myrtillus, veronica montana, Erica vagans, Erinus alpinus.

Bestalde, badago fenomeno bat arreta merezi duena, interes biogeografiko nabarmena baitu eta paisaiaren aldetik ere ikusgarria baita: maldarik handieneko tokietan eta iristeko zailak diren tokietan arindu egin da abeltzaintzaren presioa, eta horrek aukera eman dio landarediari bilakatuz joateko. Hasteko, Nardus stricta espezieak ito egiten du hirusta alpetarra; ondoren, Nardus stricta espezieak lekua utzi behar dio txilarrak (Calluna vulgaris), txilar burusoilak (Erica vagans) eta ahabiak (Vaccinium myrtillus) osatutako zakardi azidofiloari. Beraz, ikus dezakegu larre-belardi emankorrenak topografia leuneko lepo eta ibarbideetara murrizten ari direla.

Ohar gaitezen, baina, zer gertatu den malda bat-batean eteten den tokietan edo azpiko arroka azaleratzen den tokietan: gelifrakzio-, solifluxio- eta krioturbazio-prozesu periglaziarrek krisi errexistasiko ia itzulezinak eragin dituzte, eta gehiegizko larratzeak eta zuhurtziarik gabe zabaldutako pistek prozesu horiek azkartu baino ez dute egin. Horrelakoetan, Nardus stricta espeziearen belardia pobretu eta zatikatu egiten da, eta, pixkanaka, kidetasun oromediterraneoko larre gogorrek eta aitzindariek menderatzen dute. Estaldura txikia da –soilguneak ere badira–, nahiz eta flora-aberastasuna handia izan.

Flora-zerrendan nagusi diren gramineoen (Festuca gautien) eta ezpata-belar gogorren (Carex rupestris) mulu latzak jaten dituzte tarteka rasa ardiek eta zaldi-behorrek. Balio adierazle handiko espezie ugari dago –pitzaduretakoak, harkaitzetakoak, hartxingadietakoak–, hau da, gune zailak kolonizatzen dituzten espezie aitzindariak. Landare eguzkizaleak dira gehienak, eta, Nardus stricta espeziearen eremuan bezala, lainoak eta ihintzak maiz bustitzen dituzte. Prezipitazio horizontal hori, udan, ezinbestekoa da abereen ur-beharra asetzeko, Larrako karstean ez baitago azaleko isurketa-urik. Bestalde, hemen ikusten diren espezie asko endemikoak dira, edo erreliktikoak, edo beren eremuaren mugan daude taxon piriniar, mediterraneo edo iberoatlantiko gisa. Ikus dezagun flora gutxi gorabehera nola dagoen osatuta: Festuca gautieri=scoparia, Carex rupestris, Globularia repens, Thymelaea nivalis, Asperula sp., Saxifraga sp., Ranunculus sp., Koeleria vallesiana, Agrostis tenuis, Silene acaulis, Thymus praecox, Serratula nudicaulis, Arenaria sp., Oxytropis pyrenaica, Astragalus sempervirens, Carduus carlinifolius, Androsace villosa, Bromus erectus, Gypsophila repens, Geranium cinereum, Medicago suffruticosa, Sideritis hyssopifolia, Aster alpinus, Senecio pyrenaicus.

2.3. Estai menditarra

Larrako karst subalpetarra utzita, irteeraren hirugarren etapara goaz, estai menditarra ezagutzera. Errepidera itzuliko gara, beraz, eta mendatean behera egingo dugu militarren instalazio baten ondoan dagoen begiratokiraino –1.350 m–. Mapa gidarian kokatu (7. irudia, 4. puntua), eta ikuspegi ikusgarrian nabarmen ageri diren espazio-erreferentzia nagusiak finkatuko ditugu; ipar-ekialdean, Lakorako mendi-mazela gorriak, mendateko errepideak zeharkatzen dituenak, eta, hondoan, gailurren lerro nagusia; hego-mendebaldean, Belagoa haran glaziarra, haren hondo laua sega-belardiz jantzia eta txabola bakarturen bat edo bestez hornitua; ekialde hego-ekialdean dago gure helburua, Belagoako Txokoa, uharrek drainatua eta mazeletan landare-estaldura oso bereizia duena eguteren eta laiotzen artean.

Beherantz jarraituko dugu, eta, azken bihurgune itxiak pasatuta, mendatearen hasierako maldetara iritsiko gara –ezkerraldean pinudia dute–. Horixe da "estai menditar lehorra" karakterizatzeko hautatu dugun lekua, gutxi gorabehera 1.200 m-ko altitudean. Koka dezagun mapan (7. irudia, 5. puntua). Errepideko lubakietan, karbonatozko materialak nagusi direla ikusiko dugu, baso-lurzoru arreek estaliak. Ohartuko gara, halaber, mazela horrek berak, ekialderaxeago eta eguteran, askoz malda handiagoa duela, ia bertikala, Lapazarrako kareharri trinkoak azaleratzen diren tokian, landarez nekez estal daitezkeenak. Nolanahi ere, han hazten da pinu gorria (Pinus sylvestris), estai menditar lehorraren eguteretako kolonizatzaile petoa eta giro kontinentalaren zalea, erregresio-serieko sastrakekin batera.

Gauden tokitik bertatik ikus dezakegu alubioi-lautadaren beste aldean, Belagoako Txokoko laiotzean, landare-estaldura oso bestelakoa dela: estai menditar hezearen laiotzeko pagadi-izeidia da. Zalantzarik gabe, xeheago aztertzea merezi duen fenomeno biogeografikoa da. Horretarako, bi formazio horietako bakoitzaren gorabehera mesologikoak ikusiko ditugu, eta bakoitzaren inbentarioa ere egingo dugu.

Hasteko, pinu gorriaren pinudia aztertuko dugu. Esan behar da ez dela erraza jakitea ea berezko formazioak diren, edo ia berezkoak edo antzina landatutakoak diren, konifera horrek kalitate oneko zura baitu –Erronkariko pinua esaten zitzaion–, eta gizakiak sustatu egin baitu eskualde osoan. Ikusten da pinudia hobekien dagoen tokietan zuhaitz-geruza aski trinkoa dela eta ia pinu gorria besterik ez dagoela, ibarbideetan pagoren bat (Fagus sylvatica) eta lekurik eguzkitsuenetan haritzen bat (Quercus humilis), aski adierazgarriak, baldin badago ere. Koniferoaren enborrak gorriztak dira eta adaburua aski gora dute, eguzkizaleak izanik, argi gutxi duten beheko adarrak galdu egiten baitituzte. Oso garrantzitsua da ohartzea mikorrizei esker haz daitekeela oso lur zailetan –Lapazarrako amildegietan–; hain zuzen ere, leku horietan haritzari irabazten dio lekua, eta, beraz, espezie aitzindari bihurtzen da.

Zuhaixka-geruzan, pinu gazteekin batera, landare-formazio horretako beste landare nagusia ageri da: ezpela (Buxus sempervirens). Pinudiko oihanpeko gune zabalak hartzen ditu, eta, gainera, pinudia soilduz gero, bera da erregresio-serieko jaun eta jabe bakarra. Pinuak eta ezpelak, beraz, antzeko ahalmena dute naturaren edo gizakiaren ustiapenak andeatutako lekuak kolonizatzeko. Horrelakoetan, haiekin batera, marmaratilla (Viburnum lantana), iparraldeko elorri zuria (Crataegus monogyna), arbustua (Ligustrum vulgare) eta ipar-ipurua (Junniperus communis) hazten dira, besteak beste.

Belar-geruza goroldioz estaltzen da baso itxiko tokietan, eta bakandu egiten da leku harritsuetan, higatuetan eta haizeak astindutakoetan. Geruza horretan, aipatzekoak dira esanahi ekologikoa duten hainbat espezie: gibel-belarra (Hepatica nobilis), otsababa arra (Helleborus foetidus); azidofiloak, hala nola beronika (Veronica officinalis); edo basokoak, hala nola San Jose lore usainduna (Primula veris).

Oso interesgarria da orain egingo dugun inbentarioa eta Arabako trantsizio-eremuan aztertu genuen ezkameztikoa alderatzea. Izan ere, behin baino gehiagotan esan dugun moduan, pinu gorriaren pinudiak, askotan, Quercus humilis haritzaren hariztiaren eremua hartzen du; eta harizti-mota horrek erkamezti subatlantiko-submediterraneoaren antzeko giroetan egiten du aurrera.

PINU GORRIAREN PINUDI EZPELDUNAREN INBENTARIOA

LAPAZARRAKO EGUTERA (1.200 m)

ZUHAITZAK

Pinus sylvestris 3, arbustivo 1, herbáceo 1

Quercus humilis 1, arbustivo 1

Fagus sylvatica 1, herbáceo 1

 

ZUHAIXKAK

Buxus sempervirens 3

Ilex aquifolium 1

Viburnum lantana 1

Lonicera xylosteum 1

Crataegus monogyna 1

Ligustrum vulgare 1

Coronilla emerus 1

Juniperus communis 1, herbáceo 1

 

BELARRAK

Tapiz muscinal 2

Hepatica nobilis 1

Primula veris 1

Veronica officinalis 1

Vicia sepium 1

Helleborus foetidus 1

Euphorbia amygdaloides 1

Lathyrus montanus 1

Viola gr. riviviana 1

Fragaria vesca 1

 

Pinudiaren zati soilduetan, ezpeldi-elordiak eta zakardi karezaleak hazten dira; haien egitura eta flora-konposizioa Arabako hegoaldeko mendietan aztertutakoen oso antzekoa da.

Estai menditarraren eguteraren azterketa amaituta, mendatearen hasieraraino jaitsi eta haranaren hondoraino iritsiko gara. Ibaia gurutzatzean, ikusiko dugu ur-etorria txikia dela, lehenago aipatu dugun konfigurazio geologikoaren ondorioz. Berehala, zuhaizti trinko batek inguratutako aparkaleku zabal batera iritsiko gara. Leku horretatik abiatzen den bidexkak gora egiten du Belagoako Txokoan barrena, eta hainbat aldiz zeharkatzen du ibaiaren ibilgu harritsua. Noizbehinkako uholdeek tarte askotan karrakatutako terraza-mailak ikus daitezke, errekarriak eta material fina nahasian dutenak. Erdialdeko terrazan, antzinako baratzeen ordez, bazka-laboreak eta sega-belardiak daude orain, eta txabolak eta ukuiluak han-hemenka ageri dira.

Igo ahala, garbi ikusiko dugu antzina haran glaziarra izandako Belagoako Txoko honek flysch suprakretazeoan landutako arrapala batean ixten duela hegoaldeko alboa. Albo horretako morfologia eta iparraldekoa oso desberdinak dira, iparraldekoa Lapazarrako kareharrietako malkar ia bertikala baita. Eta horrek aukera ematen digu gogoeta egiteko ezaugarri mekaniko desberdineko litologietan glaziarrak eragindako modelaketa diferentzialari buruz.

Malda eteten den puntura iritsita, ibaiak eta uharrek sortutako errekarrizko ordokiak haranaren abiabururaino iristen da; tamaina metrikoko kareharrizko blokez kolapsatuta dago haranaren sorgunea. ibilgu nagusia alde batera utzita, eskuinetara egin eta Txamantxoiako laiotzerantz abiatuko gara –tokiko terminologian, "paco" edo "paquiza" deritzo laiotzari–; pagadi-izeidi ederrak estalitako gunea da. Koka dezagun estai menditar hezearen leku hau mapa gidarian (7. irudia, 6. puntua); 1.250 metro inguruko altitudean dago. Haren aurrean eta ezkerrean, oraintsu aztertu dugun Lapazarrako egutera dago.

"Artaparretako basoa" deritzo toki ospetsu horri. Bera, Iratiko basoko La Cuestion-Lizardoia mendiarekin batera, gure egunetara ia ezer aldatu gabe iritsi den pagadi-izeidiaren azken gordelekutzat hartzen da. Ikusten da flysch suprakretazeoko material gehienbat karbonatozkoen gainean ezarritako formazioa dela, maldak ertainak edo handiak diren tokian eta leku nabarmen laiotzean kokatua. Iparraldetik datorren hezetasunaren bidean izateak garrantzi handia du baso-konplexuaren egituran eta dinamikan. Lurzoru sakonetik mantenugaiak lortuz egiten du aurrera landare-estaldurak. Lurzoru arrea da, eta beraren horizonte humikoak azidifikazio arina du, garbiketagatik eta orbel-metaketagatik. Landare-komunitate horren mesologia, egitura eta dinamika aztertzen hasi aurretik, eta atari gisa, komeni da Luis Villarrek Artaparretako oihanaren azterketari ekiteko egiten duen deskripzioaren laburpentxo bat hona aldatzea:

Tarteka zumar hostozabalak eta haginak dituen pagadi-izeidia da Mendebaldeko Pirinioko basoaren maximoa... Ez dago hori baino baso hoberik materiaren zikloan barrena (lurzorua-bizidunak-lurzorua) zer energia-fluxu dagoen ulertzeko, hau da, basoko ekosisteman "murgiltzeko". Hostozabalek iragazitako argiaz gozatzean, enbor barnehuts batek okil beltzaren habia aterpetzen duela ohartzean eta adar eta enbor ustelduak basoa biziberritzeko ongarririk onena direla ikustean.. sistema integratuaren ideia jalgitzen da, hau da, sistema bat non den-dena erabiltzen den eta non gauza bakoitza bere tokian dagoen eta bere zeregina duen sare konplexu baten barnean. Multzoaren harmonia, halaber, inolako higadurarik ez izatetik dator, gure mendian hain zabaldua dagoen minbizia baita higadura.

Baso oparo horretan, zuhaitz-geruza bitan bereiztea komeni da, hain da garaia. Goiko geruzan, izei zuria (Abies alba) da espezie bakarra, eta estaldura-maila gorabehera mesologikoen baitan dago. Konifero horren aleak, batzuetan, 50 metrorainoko garaierara iristen dira; Iratiko basoan du bere eremuaren mendebaldeko muga, giro atlantikoaren gehiegizko hezetasunetik ihes egiten baitu. Hala ere, hezetasun edafikoa behar du etengabe; horregatik, sakonune freskoenetan pilatuta ikusten dugu. Ia ziurtzat jo daiteke antzina ugaria izan zela baso horietan guztietan, baina mastak egiteko, hainbat herri-lanetarako eta beste erabilera batzuetarako ustiapen selektiboak atzeraldia eragin zuen.

Izeien piramideen azpian, beheko zuhaitz-geruza, ia osorik, pagoarena da (Fagus sylvatica). Bera da estai menditar hezearen ordezkari nagusia (hezeak, hemen, hezetasun atmosferikoa esan nahi duela ulertuta, pagoa ez baita hazten lurzorua istiltzen den tokietan). 40 metroko garaiera izan dezake, baina, eskuarki, 30 metro ingururaino hazten da. Batzuetan, beste espezie batzuen multzo txikiak izaten ditu lagun: izeia, hagina (Taxus baccata), ihar italiarra (Acer opalus), ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) eta zumar hostozabala (Ulmus glabra).

Ohartuko gara tarteko geruzetan ez dagoela ia espezierik, baso-sabai itxiak egiten duen itzala dela eta. Bi espezie nagusien oin gazteak dira salbuespen, erauntsiak botatako edo zaharraren zaharrez eroritako arbolek utzitako soilguneetan hazten baitira. Batzuetan, zakardi horietan landare ugari hazten dira, elkarrekin lehian, goiko argitara lehenbailehen iristearren. Hostazuri (Sorbus aria), otsalizar (Sorbus aucuparia) eta gorosti (Ilex aquifolium) batzuk gai dira giro ilun horretan hazteko; etenuneetan eta errekastoen ertzetan, berriz, ahuntz-sahatsak (Salix caprea) eta intsusa gorriak (Sambucus racemosa) hazten dira.

Belar-geruza, mikroklima heze eta itzaltsu batean murgildua, ez da batere jarraitua, baina bai aberatsa espezietan. Orbelak estaltzen du ia osorik, eta orbelak funtzio garrantzitsua du formazioaren eskema metabolikoan. Barruti mesologikoak askotarikoak dira, eta horien arabera aldatzen dira espezie nagusiak haietan: oihandarrak, hala nola basoetako mingotsa (Oxalis acetosella); eutrofiloak, hala nola kardamina (Cardamine heptaphylla), eszila polita (Scilla lilio-hyacinthus) eta zitori gorria (Lilium martagon); azidofiloak, hala nola ahabia (Vaccinium myrtillus). Izei-oinen azpian, goroldio-geruza oso zabala izan daiteke, eta pirolaz (Pyrola sp.) zipriztinduta ikusiko dugu. Gramineoen protagonismoa txikia da; pago- eta izei-landareñoak, berriz, nonahi ageri dira; baita iratze hezezale mota batzuk ere, hala nola Athyrium filixfemina edo Blechnum spicant; iturrizaleak, hala nola girtangorria (Ajuga reptans); megaforbioak, hala nola mitxoleta horia (Meconopsis cambrica) eta Valeriana pyrenaica.

Amaitzeko, inbentario ugaria egiteari ekingo diogu, eguterako estai menditar lehorreko pinudian lortutakoarekin eta aurreko ibilbide batzuetan aztertutako beste pagadi-mota batzuetakoekin alderatu ahal izateko.

PAGADI-IZEIDIAREN INBENTARIOA

ARTAPARRETAKO BASOA-TXAMANTXOIAKO LAIOTZA (1.250 m)

 

ZUHAITZAK

Abies alba 1, arbustivo 1, herbáceo 1

Taxus baccata 1, arbustivo 1, herbáceo 1

Tilia platyphillos 1

Acer opalus 1

Ulmus glabra 1

 

ZUHAIXKAK

Sorbus aria 1

Sorbus aucuparia 1

Ilex aquifolium 1

Salix caprea 1

Sambucus racemosa 1

 

BELARRAK

Tapiz muscinal 3

Cardamine heptaphylla 2

Lilium martagon 1

Scilla lilio-hyacinthus 1

 Oxalis acetosella 1

Hepatica nobilis 1

Valeriana pyrenaica 1

Meconopsis cambrica 1

Pyrola sp. 1

Ajuga reptans 1

Blechnum spicant 1

Athyrium filix-femina 1

Vaccinium myrtillus 1

Atropa bella-donna 1

Helleborus viridis 1

Sanicula europea 1

Lathraea clandestina 1

Abiapuntura itzuliko gara altitudea nabarmen galdu gabe, laiotzeko mendi-mazela beretik, bi kontu interesgarri ikusi eta aztertzeko: batetik, pagadi-izeidiaren serie dinamikoa; aurreko irteeretan aztertu ditugun egitura eta flora-konposizio ia berdineko pre-txilardi eta larre menditarrez osatuta daude serie hori eratzen duten ordezte-estadioak. Bestetik, flysch faziesaren gune batzuetan dauden drainatze-arazoak agerian jartzen dituzten hezegune edota zohikaztegi txiki ugarien mesologia eta flora berezia. Hauek dira gune horietako espezierik ugarienak:

 BIBLIOGRAFIA

AIERBE, E. (edit.) (1980): " Mendiak. Montes de Euskal Herria. Naturaleza y huella humana". San Sebastián, Editorial Etor.

AIERBE, E (edit.) (1984): " Itsasoa. El mar de los vascos" .Donostia-San Sebastián, Editorial Etor.

AIERBE, E. (edit.) (1989): " Ibaiak eta Haranak. Valles y Ríos de Euskal-herria". Donostia-San Sebastián, Editorial Etor.

ALDAI, P. & ORMAETXEA, O.: " Guía del medio humano de la Cuenca de Urdaibai". Proyecto de Investigación. Gobierno Vasco. (inédito).

ALLI, J. C. (1989): " La Mancomunidad del Valle de Roncal". Gobierno de Navarra. Pamplona.

ANTOR, R. (1985): " Los Pirineos". Madrid, Penthalon.

ASEGINOLAZA, C. et al. (1986-92): " Mapa de vegetación de Alava, Vizcaya y Guipúzcoa. Escala 1: 25.000. Mapa de vegetación potencial escala 1: 100.000". Gobierno Vasco. Vitoria.

ASEGINOLAZA, C. et al. (1988): " Vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco". Gobierno Vasco. Vitoria.

BOLOS, O de (1960): " La transición entre la Depresión del Ebro y los Pirineos en el aspecto geobotánico". An. dellnst. Bot. Cavanilles 18.

BORTIRI (grupo) (1988): " El río Esca y el Valle del Roncal". Zaragoza. (inédito). BURGO, J. del (1977): " El Pirineo Navarro". León, Everest.

CATON, B. y URIBE-ECHEBARRIA, P. M. (1980): " Mapa de vegetación de Alava.

Escala 1 :50.000". Diput. Foral de Alava. Vitoria.

CREUS, J. (1977): "El clima del Alto Aragón Occidental". Tesis Doctoral. Univ. de Navarra.

DEIKER : "Usos del suelo en Vizcaya y su evolución 1957-1983. Cartografía 1 :10.000". Inédito. Universidad de Deusto. Bilbao.

DENDALETCHE, C. (1980): " Montañas y civilización vascas". Bilbao, Mensajero.

DENDALETCHE, C. (1982): " Guía de los Pirineos. Elementos de Geología, Ecología y Biología". Barcelona, Omega.

DEPARTAMENTO DE GEOGRAFIA DE LA UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO & DEPARTAMENTO DE ECOLOGIA DE LA UNIVERSIDAD COMPLUTENSE DE MADRID & DEPARTAMENTO DE EDAFOLOGIA DE LA UNIVERSIDAD DE SANTIAGO (en elaboración): " Las repercusiones de los cambios de uso del suelo en la evolución de los geosistemas en el País Vasco".

DEPARTAMENTO INTERUNIVERSITARIO DE ECOLOGIA DE MADRID & DEPARTAMENTO DE PROYECTOS Y PLANIFICACION RURAL DE LA UNIVERSIDAD POLITECNICA DE MADRID (1990): " Cartografía de paisaje y memoria de la Comunidad Autónoma del País Vasco". (Inédito).

DUPIAS, G. (1985): " Vegetation des Pyrenees. Carte de la vegetation de la France au 200.000". C.N.R.S. Paris.

EDESO, J.M. (1985): "El relieve del País Vasco". Cuadernos de sección. Historia y Geografía. Eusko Ikaskuntza. 5, pp. 17-31. San Sebastián.

ELENA-ROSELLO, R. et alt. (1985): " Clasificación territorial del Pirineo y Prepirineo Navarros". I.N.I.A., Serie Recursos Naturales 38.

ELlAS CASTILLO, F. y RUIZ, L (1982): " Estudio agroclimático de la provincia de Navarra". Instituto Navarro del Suelo. Pamplona.

ELlAS CASTILLO, F. y RUIZ, L. (1986): " Caracterización agroclimática de Navarra". Pamplona.

ELOSEGUI, J. et al. (1980): " Navarra. Guía ecológica y paisajística". C.A.N. Pamplona.

ELOSEGUI, J. et al. (1981 ): " Protección de espacios: estudio preliminar de delimitación de zonas a proteger por su interés ecológico-arqueológico y como futuras áreas de esparcimiento en Alava, Guipúzcoa y Vizcaya. Mapa 1: 50.000". Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz.

ELOSEGUI, J. et al. (1986/1989): " El Parque Natural Pirenaico en Navarra". 2 tomos...Gobierno de Navarra, Pamplona.

ELOSEGUI, J. & URSUA, C. (1990): " Las Bardenas Reales". Gobierno de Navarra. Pamplona.

ENSUNZA, R.; HERNANDEZ, R; MEAZA,G. (1990): " El encinar cantábrico en la Ley de Protección y Ordenación de la Reserva de la Biosfera de la Ría de GernikaUrdaibai". II Coloquio Internacional de Botánica Pirenaico-Cantábrica. Jaca. pp. 647-656.

ENSUNZA, R, et al. (1992): "El río Oka como eje estructurador de los recursos ambientales de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai". Proyecto de investigación. Gobierno Vasco. (inédito).

FLORISTAN, A. (1949): " Una descripción de las Bardenas Reales en el S. XVIII". Príncipe de Viana 10, pp. 475-481.

FLORISTAN A. (1950): " Transformación económica de la Bardena (Navarra) y de las vegas del Aragón y Ebro circundantes". U.G.I. Comptes Rendus 3, pp. 254-285. Lisbonne.

FLORISTAN, A. (1951): " La Ribera Tudela.na de Navarra". Inst. Príncipe de Viana/lnst. Juan Sebastián Elcano. Zaragoza.

FLORISTAN A. (1978): " Urbasa y Andía, solar de los Navarros". Pamplona, Ediciones y Libros.

FLORIST AN, A. et al. (1978/79): " Itinerarios por Navarra". 2 tomos Pamplona, Salvat.

GIL, E. et al. (1989): " Sobre la estructura de un hayedo-abetal virgen en el Pirineo Occidental: La Selva de Aztaparreta". Acta Biol. Mont. IX, pp. 225-236.

GOBIERNO VASCO & INYPSA (1986): " Estudio de ordenación y conservación del área de la Sierra de Cantabria y Codes. Mapa vegetación 1: 25.000". VitoriaGasteiz.

GOBIERNO VASCO (1986): " Proyecto de Plan de Ordenación y Conservación del área formada por la Sierra de Cantabria y Bosque de Izkiz". (inédito).

GOGEASCOECHEA, A. (1991): " Los montes comunales en la Merindad de Busturia (siglos XVIII y XIX)". Tesis Doctoral inédita. Univ. del País Vasco.

GOMEZ PIÑEIRO et al, (1980): "Geografía de Euskal-Herria". 7 tomos. Haranburu ed. San Sebastián.

GOMEZ TEJEDOR, J. (1970): "Guernica. Geología y Fisiografía de su comarca". Diputación de Vizcaya. Bilbao.

GUTIERREZ, J. A. (1988): " Los espacios de protección del medio ambiente en

Euskadi: un lujo oneroso o una necesidad rentable ?". Lurralde 11, pp. 417-430.

HERNANDEZ PACHECO, F. (1949): " Las Bardenas Reales. Rasgos fisiográficos y geológicos". Príncipe de Viana XXV, pp. 427-440. Pamplona.

IÑIGUEZ, J. et al. (1980): " Mapa de suelos de Alava". Diputación Foral de Alava. Vitoria.

IÑIGUEZ, J. et al. (1981): "Suelos de las Bardenas". An. Edaf. y Agrobiol. 9-10.

INSTITUTO DEL SUELO Y CONCENTRACION PARCELARlA DE NAVARRA (1988): " Estudio básico para el Plan de Ordenación del Medio Físico de las Bardenas Reales". (inédito).

LEFEBVRE, T. (1933): " Les modes de vie dans les Pyrenees Atlantiques Orientales". Paris, A. Colin.

LOPEZ, J. (1986): "Geomorfología del macizo kárstico de la Piedra de San Martín". Tesis Doctoral U.A.M.

MEAZA, G. (1987): " Didáctica de los Paisajes Naturales del País Vasco". 2 volúmenes. Tesis Doctoral. Ed. I.C.E. de la Universidad del País Vasco.

MEAZA, G. (1988): " Fitogeográfía del encinar cantábrico de la Ría de Gernika". Lurralde 11, pp. 103-121.

MEAZA,G (1989): " Caracterización fitogeográfica de las Bardenas de Navarra". Lurralde 12, pp. 45-69.

MEAZA, G (1990): " El paisaje vegetal del Alto Pirineo Navarro". Lurralde 13, pp. 207-238.

MEAZA, G (1990): " Los Paisajes Naturales del País Vasco. 4 Videos Didácticos". I.C.E. de la Universidad del País Vasco.

MEAZA, G. (1991): " El paisaje vegetal de Alava Oriental". Rev. Lurralde 14, pp.

MEAZA, G. (1991 ): " La impronta mediterránea en la vegetación del País Vasco. Carrascales y encinares". Boletín de la A.G.E. 13, pp. 45-74.

MEAZA, G. (1993): " Tendencias de cambio en la vegetación marismal de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai". XIII Congreso Nacional de Geografía. Sevilla. (en prensa).

MEAZA, G. y ORMAETXEA, O. (1992): "Propuesta metodológica de valoración fitogeográfica de unidades de paisaje vegetal". En "Homenaje a Félix Ugarte". Sociedad de estudios Vascos-Eusko Ikaskuntza. Bilbo.

MEAZA, G. y UGARTE, F. (1988): " La transformación del Espacio Natural por el Agrosistema Vascocantábrico: la Ría de Gernika-Mundaka". Lurralde 11, pp. 137147.

MENSUA, S. (1965): " El mapa de utilización del suelo de Navarra". Geographica XII, pp.9-157.

MENSUA, S. (1968): " La zonación bioclimática de Navarra". Miscelánea a Lacarra. Zaragoza.

MONTSERRAT, P. (1971): " Peligra un paisaje de alta montaña". C. D. Navarra 10.

MONTSERRAT, P. (1971): "El clima subcantábrico en el Pirineo occidental español". Pirineos 27, pp. 5-19. Jaca.

MONTSERRAT, P. (1988): " Ecología y culturas del ambiente vasco". II Congreso Mundial Vasco. Vitoria. pp. 19-31.

NAVARRO, M. C. (1982): " Contribución al estudio de la flora y vegetación del Duranguesado y la Busturia (Vizcaya)". Tesis Doctoral. Univ. Comp. Madrid.

OLLERO, A. y ORMAETXEA, O. (1990): " Unidades de paisaje y espacios naturales en la Cuenca del Esca (Pirineo Occidental)". I Congreso de Ciencia del Paisaje, Barcelona. pp.515-526.

ORIVE, .(1992): " Los paisajes de Alava. Análisis funcional en orden a la planificación física". Tesis Doctoral. E.T.S. de Ingeniería de Montes. Univ. Poi. Madrid.

PUIGDEFABREGAS, J. y BALCELLS, E. (1970): " Relaciones entre la organización social y la explotación del territorio en el valle del Roncal (Navarra Oriental)". Pirineos 88, pp. 53-90.

QUINTANA, J. (1962): " El Valle del Roncal". Tesis de Licenciatura. Univ. Comp. Madrid.

RAMIREZ DEL POZO, J. (1973): "Síntesis geológica de la provincis de Alava". Caja de Ahorros Municipal. Vitoria.

RAT, P. (1959): "les pays crétacés basco-cantabriques (Espagne)". P.U.F. Paris.

RIV AS MARTINEZ, S. et al. (1991 ): " Vegetación del Pirineo Occidental y Navarra". Itinera Geobotanica 5, pp. 5-456.

RUIZ URRESTARAZU, E. (1982): "la transición climática del Cantábrico Oriental al Valle Medio del Ebro". Dip. Foral de Alava.

RUIZ URRESTARAZU, E. (1983): " Algunos estudios operativos sobre áreas a proteger y de esparcimiento en la Comunidad Autónoma Vasca". Actas del VIII Coloquio de Geografía, pp. 220-227.

RUIZ URRESTARAZU, E. (1984): " Aspectos del espacio natural de Alava". Actas del Congreso de Estudios Históricos: la formación de Alava". pp. 395-408.

RUIZ URRESTARAZU, E. (1985): " El medio natural en Euskal Herria: Alava, tierra de transición". Eusko Ikaskuntza, Cuadernos de Sección Historia-Geografía V, pp. 9-15.

RUIZ URRESTARAZU, E. (1986): " la transformación reciente del monte en el País Vasco: las repoblaciones de pino insignis (Pinus radiata)". Actas del III Coloquio Nacional de Geografía Agraria, pp. 144-153.

S. C. ARANZADI & DEPARTAMENTO DE ECOLOGIA DE lA UNIVERSIDAD COMPLUTENSE (1983-85): " Estudio del medio físico del Valle y Estuario de la Ría de Mundaka-Gernika". (inédito).

UGARTE, F. M. (1986): " Aspectos de la transformación histórica del paisaje natural por el caserío vasco". lurralde 9, pp. 191-224. San Sebastián.

URIBE-ECHEBARRIA, P. (1983): " Viaje botánico del Gorbea al Ebro". Kultura 4, pp. 29-38.

URRUTIA, P. (1986): " Mapa de vegetación potencial de Alava, escala 1: 200.000". Diputación Foral de Alava.

URSUA, C. (1986): " Flora y vegetación de la Ribera Tudelana". Tesis Doctoral. Universidad de Navarra.

URZAINKI, M. A. (1990): " Comunidades de Montes en Gipuzkoa: las Parzonerías". Tesis Doctoral. Universidad de Navarra.

VARIOS (1983-85): "Alava en sus manos". Caja Provincial de Ahorros de Alava. Vitoria.

VARIOS (1986): "Gran Atlas de Navarra". C.A.N. Pamplona.

VIERS, G. (1955): " la foret d'lrati". Rev. Geog. Pyr. et Sud-Ouest 26, pp.

VIERS, G. (1972): " los Pirineos". OikosTau. Barcelona.

VIERS, G. (1980): "Geologie des Pyrénées Basques". Rev. Geol. Pyr. 51, pp. 204-207

VILLAR, L. (1973): " Explotación y conservación de la naturaleza en el Alto Roncal (Navarra Oriental)". Publ. Inst. Biol. Apl. 54, pp.

VILLAR, L. (1980): " Un bosque virgen en el Pirineo Occidental". Studia ecologica 1 , pp.57-78. Universidad de Salamanca.

VILLAR, L. (1982): " La vegetación del Pirineo Occidental. Estudio de Geobotánica ecológica". Tesis Doctoral. Príncipe de Viana, suplemento de Ciencias 2, pp. 263-433. Pamplona.