|
ORDIZIAKO PARKEA :
OIANGU
© Ingeba |
OIANGU PARKEA
Non:
Ordizia
Hedadura:
523.598 m2
Sarrera:
N-1
errepidetik, Beasaingo tuneletik gertu (PK 420), Ordiziako Industria
gunera doan irteeran N-1etik atera behar da. Ondoren biribilgune bat dago,
goranzko norabidea hartu eta Goierriko Lanbide Eskolara iritsiko zara
(eskuinean) baita Oianguren parkera ere (ezkerrean).
Garraio
publikoa:
- Trena: Ordiziako tren geltokia.
- Autobusa:
Pesa, Transconor S.AS., Aranburu Garmendia, Autocares Sarasola, La
Burundesa Ochoa S.A. eta Estellesa.
Zerbitzuak
eta baliabideak:
Oiangu
Jatetxea (telf: 943 88 91 06). Ingurumen
Eskola (telf: 943 61 92 12). Aterpetxea : Ingurumen eskola
eta jatetxea dauden eraikin berean dago. Eskolarekin du zerikusia
aterpeak. Bi logela ditu, horietatik bitan 20 litera daude. Tlf: 943 16 14
24.(Itxita dago).
Haurrentzako
jolasak ere antolatzen dira, aisialdirako gunea ere badu. Bertan mahaiak
eta aulkiak (75), erretegiak (20) eta iturriak (3) daude. Futbol zelai
edota saskibaloian jolasteko erabil daitekeen gunea ere badu.
Elementu
azpimarragarriak:
Oianguren
baserrian Fray Andres Urdaneta (1508-1568) jaio zen. Kosmografoa eta
itsasgizona izan zen. Ordiziako hiri gunean estatua bat du, Zabala etxe
jauregiaren parean, Barrena plazan.
Kartografia:
Espainiako Mapa Topografikoan 89-3 orria, 1:25.000 eskalan. Gipuzkoako
Foru Aldundia 89-41 orrian 1:5.000 eskalan.
Debekuak:
Ezin da inolako
ibilgailuekin sartu. Zaldi eta zakurrek ere ezin dute bertara sartu.
Kanpaldiak ezin dira egin. Ehiza, musika, landareei kalte egitea eta
horretarako egokituta dauden lekuetatik kanpo sua egitea ere debekatua
dago.
Oianguko parkea Ordizian dago
kokatua. Lazkao eta Beasain herriekin batera Beasain Zumarraga bitarteko
gune eraginkorra osatzen dute. Besteak beste, N-1-aren alboan egoteak
dakar hori guztia. Goierri haranaren erdian dago Oiangu. Ordiziako gune
berde gutxienetarikoa da; Ordiziak 5,7 km2 baino ez ditu eta lurraldearen
gehiengoa hirigunerako eta industriarako erabiltzen da. 200 metrotan dago
kokatua Oianguko sarrera, baina 329 metrotan dago parkeko gunerik altuena.
Otasoko gailurretik (leku altuena) hegoaldera begiratuta Aralar eta
Aitzgorri mendiguneak ikus daitezke. Iparraldean, berriz, Murumendi
mendiaren gailurra ikus daiteke (862m).
Ordiziako biztanleek aisialdirako
gune bat behar zuten. Izan ere, inguru guztia industrializaturik dago.
Hori dela-eta, Ordiziako udalak finka erosteko erabakia hartu zuen.
Oianguren parkearen kokaguneak,
klimak, orografiak, topografiak eta geografiak direla-eta gizakiaren
eraginik gabeko gune berdeak sortzea dakar. Esaterako, hosto erorkordun
baso epelak. Espezie nagusia haritz kanduduna (Quercus robur) da.
Oianguren parkearen ingurua, baina, gizakiaren eragin zuzenaren menean
dago. Halere, lehen esan bezala, gizakiaren eraginetik at dauden guneak
topa ditzakegu Oianguren parkean.
Eraikin bakarrak Oianguren baserria
eta Oianguren Txiki dira. Azken hori nekazal ekoizpenera zuzendurik dago;
Oianguren Txiki alokairuan dago duen izaera publikoa dela-eta.
Inguru fisiko eta biologikoa nabarmen
bereiz daiteke tokian tokiko erabilera dela-eta. Horregatik, landaretza
ugari eta desberdina sortzen da; baita animaliak ere.
Ondorengo zatiak bereiz daitezke:
hariztiak, hosto erorkordun baso mistoa, birpopulatutako mendia, zelaiak,
laborantza atlantikoa eta landazabala. Azken horretan aisialdirako eta
egoteko lekuak daude.
Lehen esan bezala haritz kanduduna (Quercus
robur) da nagusi hariztian. Altuera handiko zuhaitza da eta mende
ugaritan bizi daiteke. Horregatik, iraunkortasuna duten basoak sortzen
ditu. Parkearen hegoaldean dagoen hariztiak hedadura esanguratsua du.
Gainera, beste hainbat espezietako zuhaitzak ere badaude. Besteak beste,
lizarrak, astigarrak eta zumarrak. Era berean, zenbait pago ere ikus
daitezke. Kasu horretan, zuhaixkak ere badira, esaterako, lizarra,
gorostia, hurritza, iparraldeko elorri zuria eta oilakarana. Sastraketako
zenbait espezie ere badira, besteak beste, erratza eta otea. Gramineo
lorez osatutako lurzorua ere badago.
Zuhaitzek eskaintzen duten babesa eta
elikagaia (hurrak, masustak, gorostiaren fruitu hezurdunak, edota elorri
zuriaren fruituak, esaterako) dela-eta animalia ugari daude Oi
anguren parkean. Ugaztunak,
esaterako, trikuak, Millet satitsua, lursagu gorria, lursagu piriniotarra,
landako arratoia, muxar grisa, erbinudea edota lepozuria. Hegaztiak,
berriz, urubiak, kukuak, okil handiak, txonta arruntak, eskinosoak, txinbo
kaskabeltzak, txio arruntak, zozoak, kaskabeltz handiak edota garrapoak.
Oianguren parkean dabiltzan narrastian eskulapioaren sugea eta ziraunak
dira. Anfibioak, berriz, ur-igel arruntak, uhandre palmatuak, apo arrunta
edota baso-igel gorria dira, besteak beste.
Parkean dagoen baso mistoan ez daude
animaliak bezainbeste espezie. Halere esanguratsua da. Basoak errekasto
edota isurketa-uren inguruan sortzen diren ibarbideak direla-eta sortzen
dira. Ura parkearen erdi aldetik igarotzen da.
Gune hezeetan ohikoak diren
espezieekin batera, hartza esaterako, beste era batekoak ere ikusi ahal
dira: urkiak, lertxunak, lizarrak edota basagereziondoak. Gizakiak
ekarritako espezieak ere badira, robinia eta Ameriketako haritzak kasu.
Zuhaixkak ere badira, noski: laharrak, oteak, intsusa edota hesilaharrak.
Azkena aipatu dugun zuhaiztia hariztiarekin elkartzen da. Halere, baso
horretan beste zenbait animalia espezie ere topa daitezke; ugaztunak:
ur-satitsu hankazuriak eta satitsu txikiak. Hegaztiak: baso-txinboa eta
kaskabeltz txikia. Narrastiak: suge gorbataduna. Anfibioak: uhandre
marmolairea.
Mendiaren erdi ekialdea
birpopulatutako gunea da. Hosto erorokorrak dituzten zuhaitzak daude
bertan, esaterako, urkia, haritz kanduduna eta Amerikako haritzak. Espezie
koniferak ere badira, azpimarragarria da Douglas izeia. Aipaturiko
landaretza medio zuhaixka- geruza garatu zen. Ekosistemarekin zerikusia
duten animaliak ere badira; ugaztunen artean landako arratoia eta
lursaguak. Hegaztietan, berriz, uda-txirta, antzandobi arrunta, txepetxa,
tuntun arrunta, pitxartxar burubeltza, sasi-txori arrunta eta berdantza
horia. Musker berdea, horma- sugandila, iparraldeko suge leuna eta
Seoaneren sugegorria narrastiei dagokienean.
Oianguren Txiki baserri inguruetan
zelaia eta landa atlantikoko guneak nabarmentzen dira. Barazki eta
fruituak ereiteko guneak ere badira. Gramineo lorea azpimarragarria da.
Ugaztunen artean, berriz, ohiko trikua, lursagua, landako arratokia eta
etxekoa eta erbinudea. Hegaztiak ere ugariak dira, besteak beste, usapal
turkiarra, hontza, enara azpizuria, enara, buztanikara zuria, txepetxa,
txantxangorria, txirriskila, txorru arrunta eta karnaba. Ondorengoak dira
anfibioak: txantxiku arrunta, apo arrunta eta uhandre palmatua.
Narrastiak, berriz, ziraunak eta horma-sugandilak dira.
Aisialdirako guneak Oinguren
baserriaren inguruan daude. Sarrerako bidea mugarri da eta aisialdi gunea
bitan banatzen da. Lehengoak besteak baino azalera gehiago du. Aipaturiko
bidearen eskuinean dago azalera handiena duena, bestea, berriz, ezkerrean. |