GIPUZKOAKO ESKUALDEAK Eskualdeak Lurrak oso eremu handia dauka, gorabehera eta aldaketa handikoa, bai ezaugarri fisikoz eta bai jendez. Aldaketa horiek eraginda, lurraren eremua zati txikiagoetan banatzen saiatu dira aspaldidanik geografialariak, ezaugarri parekoen bidez zati horiek xehekiago aztertu ahal izateko. Banatutako zati horiei herrialde derizte. Hasieran, lur zatien ezaugarri historiko, politiko edo administratibo berdintsu edo antzekoak izan ziren herrialdeak bereizteko irizpidea. Askotan, beraz, herrialdeen mugak arbitrarioak izaten ziren, baina hala ere ez ziren inoiz zalantzan jarri XVIII. mendearen amaieran herrialdeak ibai arroen arabera mugatzen hasi ziren arte. XIX. mendean herrialde natural kontzeptua finkatu zen: herrialdeen ezaugarri mugatzaileak erliebea, klima eta landaredia ziren, eta garrantzi handia ematen hasi zitzaion gizakiaren eta gizakia bizi den ingurunearen arteko harremanari. XX. mendean barna herrialdeen geografia asko landu eta garatu da: bere xedeak hobeki definitu ditu eta azterbideak askoz teknikoagoak dira. Oraintsu arte herrialdearen definizio formala izan da nagusi, hots, ezaugarri morfologikoen araberako batasunari begiratu zaio; orain, ordea, herrialde funtzionala definitzen da: artez edo moldez, hiri baten inguruan eta haren eraginpeko eremuan sortutako jende isuri, mendekotasun eta trukeen arabera antolatzen den lur zatia da herrialdea. Herrialde politikoa beste era batean definitzen da: ezaugarri formal nahiz funtzionalez gainera, oso garrantzizkoak dira alde batetik lur zati horretako herri erakundeen eskumenen antolamendua, eta bestetik erakunde horien kudeaketa gauzatzeko ezarritako muga espazialak. Erraz antzeman daitekeenez, bazter uzterik ez dagoen baldintzak dira horiek, era guztietako interes ideologiko, ekonomiko, politiko, historiko eta administratiboak nahasten baitira elkarrekin. Ezagunak dira aginte politikoak ezarritako banaketa horien poderioz sortu ohi diren arazoak: herrialdeen barruko uharteak, konurbazioak, eremu funtzionalak, edo muga politikoek zatitutako lurralde homogeneoak. Eskualdeak herrialdeen barruko gune mugatuagoak direnez, herrialdeak mugatzeko izan ohi diren irizpide eta arazo berdintsuak daude haiek definitzeko ere. Euskal Herria ez da inoiz oso-osorik eta behin-betiko eskualdeetan banatua izan, besteak beste bere lur eremua mendetasun politiko edo administratibo anitz eta aldakorrari lotua egon baita. Euskal Autonomia Erkidegoan, nolabaiteko izateren bat aitortzen zaio eskualdeari, era ilun eta lausoan bada ere, erdibideko banako politiko eta administratibo gisa, Euskadiko Autonomia Estatutuan, Lurralde Historikoen Legean, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeen foru arauetan. Alabaina, eskualdeak ez dira inoiz legez arautu, eta ez zaie inoiz eskumenik, dirubiderik edota araubiderik eman. Foruen lege zaharrean eskualdeek erro sakonik ez izateaz gainera, bi indarren tira-biraren erdian aurkitzen dira gaur egun: batetik, Lurralde Historikoek ahalmen handiak dituzte beren esku; eta, bestetik, beren eskumenak eta autonomia galtzeko beldur diraudalak. Horregatik, udalaz gaindiko barrutiak dira eskualdeak Euskal Autonomia Erkidegoan, herri administrazioek beren jardunaren alor jakin batzuetan erreferentzia gisa erabiltzekoak, hala nola lurren erabilera planifikatzerakoan, estatistikak egiterakoan, zerbitzuak antolatzerakoan, hauteskunde barrutiak definitzerakoan, eta abar. Nafarroako Foru Erkidegoaz beste horrenbeste esan daiteke. Urteen joanean eskualdeak ikusmolde askotarik definitu izan dira, aipatutako bide horretan. Batzuetan, horrela mugatutako eskualdeek arrakasta izandute, baita berezko esparruaz kanpo ere. Oro har, ordea, behin eta berriz definitutako eskualdeak ez dira gehienetan bat etorri kopuruan, mugetan, izendapenetan, edota definizio irizpideetan. Euskal Autonomia Erkidegoan eskualdeen azken definizioa Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Lurralde Anltolaketarako Zuzenbideak izeneko dokumentuan egin da. Dokumentu horretan, udala eta lurralde historikoaren arteko erdi mailako eremutzat hartzen da eskualdea, lurrari lotutako arazoak aztertu eta antolamendu erabakiak hartzeko oinarri espazial gisa. Irizpide funtzionalak hartu dira definizio hori osatzeko: lehenik, eskualdea mugatzen duten ezaugarriak alde funtzional jakin baten erdigune edo buru egiten duen hiri bat seinalatuz finkatzen dira; bigarrenik, hiri horren eraginpean dagoen lur eremua mugatzen da; eta azkenik, irizpide historiko, ekonomiko edo fisiografikoak hartzen dira kontuan. Halako definizio prozesuak ez ditu lurralde historikoen muga politikoak errespetatzen, eta, hala, zaila izango da bide horretatik sortutako eskualdeak behin-betiko finkatzea. Autonomia Erkidegoko lur eremua hamabost eskualde funtzionaletan banatzen du; horietatik sei Bizkaikoak dira) gehienbat (Balmaseda-Zalla, Bilboko Hirigunea, Durango, Gernika-Markina, Igorre eta Mungia); hiru, Arabakoak (Biasteri, Laudio eta Gasteiz); eta beste sei, Gipuzkoakoak:
Dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan eskualde ezagun eta erabilienak Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) erabili ohi dituenak dira seguraski, berez dagokion alorraz kanpo ere maiz agertzen baitira. Erabil maiztasun horri begiratu diogu batez ere, orrialde hauetan EUSTATen eskualdeez baliatzeko. Arrazoi berdintsuak gogoan izanda, Nafarroako Foru Erkidegoan Gran Atlas de Navarra lanean erabilitakoak hartu ditugu. Ipar Euskal Herrian arazo gehiago dago oraindik eskualde finkoak definitu edo erabiltzeko eta, orain arte azaldu ditugun arazo guztiez gainera, Hego Euskal Herrirako erabilitako irizpideekin bat etor daitezen. Lehenik, Frantziako lur eremua departamentuetan banatua dagoelarik, Ipar Euskal Herria Pyreneées Atlantiques-oak izeneko departamentuaren bame da, Bearn-orekin batera. Bigarrenik, banakuntza administratiboak ez ditu ezertarako kontuan hartzen ez ezagutzen lurralde historikoak. Bi arrazoi horiek direla medio, IparEuskal Herrian gaur egun lurralde historikoak gehiago dira oinarri ideologiko eta historikoko eremuak, herri erakundeen babesa edo eskumena duten errealitateak baino. Kantonamendua izan zitekeen lurra zatietan banatzeko beste oinarria, baina gogoan izan behar da gaur egun kantonamenduen banakuntzak askotan, biztanle batasunaren arabera, udala baino unitate txikiagoak hartzen dituela; beraz, ez du balio lur eremua bateratasun geografikoaren arabera aztertzeko. Bestalde, kantonamenduen banaketak ere ez ditu lurralde historikoen mugak aintzat hartzen: kantonamendu beraren barnean lurralde desberdineko udalak egon daitezke. Hori guztia kontuan harturik, Ipar Euskal Herriko lurralde historikoak (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) hartu ditugu eskualdeak aztertzeko oinarri gisa. EUSTATek Euskal Autonomia Erkidegoko lur eremua hogei eskualdetan banatzen du. Sei, Arabakoak: Arabako Haranak, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea, Arabako Errioxa, Gorbeialdea eta Arabako Kantaurildea; zazpi, Bizkaikoak: Arratia-Ibaizabal, Bilbo, Durangaldea, Enkartazioak, Gernika-Ber-meoaldea, Markina-Ondarroaldea eta Plentzia-Mungialdea, eta zazpi Gipuzkoakoak dira:
GIPUZKOA EUSTATek erabiltzen dituenak edo Euskal Herriko Autonomia E1karteko Lurralde Antolaketarako Zuzenbideak dokumentuak azaltzen dituenak aparte utzita, urteen joanean eskualde proposamen anitz egin izan da. Garrantzizkoenak dira: aspaldiko eskualde tradizionalak, hau da, Goierri, Beterri eta Kostaldea; A. Precedok 1973an proposatutakoa España: geografía y guía (Valle del Deba, Valle del Urola, Valle del Oria y Costa guipuzcoana) liburuan; J .M. Azaolak (1976) Gipuzkoan zati hauek berezi zituen: Ipar-ekialdea (Donostia, Oria beherea eta Urola garaia), Mendebala (Deba arroa, Eibar eta Arrasateko esklualdeetan banatua) eta Erdiguneko eskualdea (Urola erdialdea eta beherea); Iñigo Agirrek Eusko Lurra obran (1974) eskualde hauek berezi zituen: Ekialdeko Kostaldea, Mendebaleko Kostaldea, Urola erdialdea, Deba erdialdea, Deba garaia, Goierri eta Oria erdialdea. INGEBAk, Euskal Geografia Institutuak, euskal lur eremua bederatzi eskualdetan banatu zuen: Bidasoa beherea, Donostialdea, Oria erdialdea, Kostaldea, Urola erdialdea, Urola garaia, Deba erdialdea, Goierri eta Deba garaia (Arabako Aramaio ere hartzen duelarik) .
|