Lasturko karstena

Deba Beherea 

Deba Behereko eskualdeak 180,3 kmē-ko lur eremua hartzen du Gipuzkoako hegomendebalean. Markina-Ondarroaldea eta Durangaldea ditu mugakide mendebaletik; ekialdean, Urola-Kostaldea; hegoaldean, Deba Garaia; eta iparraldean, Bizkaiko itsasoa.

Egituraren aldetik, hiru zatitan bana daiteke eskualdea. Hegoaldea Bizkaiko sinklinorioaren parte da; litologiaz sumendi harriak dira (basaltoa), hare harriz eta tuparriaz txertaturiko lutitak, eta kare harri buztintsuak. Mendirik garaiena Urko (791 m) du.

Eskualdearen erdigunea Tolosa-Arnoko antiklinorioan txertatzen da. Hemen harri nagusiak kare harria, hareharria eta lutitak dira mendebaleko sektorean (Arno 612 m); ekialdekoan (Andutz 610 m), horiez gainera tuparriak daude. Andutz mendiaren hegoekialdean, Lasturko ibarrean, prozesu karsti koak antzeman daitezke.

Itsasaldeko lerroak flysch kretazikoan oinarritutako sakonaren parte egiten du. Oso izaera desberdineko maierialez osatua dagoenez eta kokapen geometriko irregularra duenez, itsasoak eragindako higadura ez da uniformea.

Itsasaldeko lerroan hiru parte nabarmentzen dira. Lehen parteak Debatik Mendatako muturreraino hartzen du (behe kretazikoko hareharriak eta lutitak); bigarren parteak Mendatako eta Aitzuriko muturren artekoa hartzen du (behe kretazikoko kare harriak eta tuparriak); eta hirugarrena, Aizkorriko muturrean amaitzen da (goikretazikoko tuparriak eta kare harriak). Nabarmentzekoa da halaber Deba eta Zumaiaren artean itsasoko mareak eragindako lubakia. Hiru bat kilometroko luzera du eta itsasbehera denean 300 m inguru ikus daitezke, uren azpian ere jarraitzen baitu. Europako itsasaldean higadurak eragindako plataformarik nabarmenena da.

Eskualde honetako hondartzarik garrantzitsuenak dira: Debakoa, eta Mutrikuko herrian, Ondarbeltz, Mutriku eta Saturraran.

Deba ibaiak bere ur barrenean bihurgune handiak egiten ditu Altzolara heldu bitartean; hortik aurrera, Arnoko alderdira sartzen da berriro ere, itsaso aldera jo aurretik; 58 krn egin ondoren, estuario bat sortzen du itsasoratzean.

Eskualde honetako landarediaren ezaugarririk behinena kare harriz osatutako eremuetan diren artadiak dira. Hariztiak bakanagoak dira eta hegoaldean daude; itsasaldean eta haran sakonetan belardiak dira nagusi. Pinu insignis ugaria da. Izarraitz mendiaren ingurua interes bereziko gune natural izendatu dute.

Eibar (30.646 biztanle) da eskualde honetako herririk nagusia. Eibarren eraginpean bizi dira: Elgoibar (10.818 biztanle), Deba (5.039),.Soraluze (4.430), Mutriku (4.697) eta Mendaro (1.395). Bizkaiko Ermua eta Mallabia ere Eibarren eraginpean sartzen dira guztiz; halaber, Bergarak gisa bereko eragina du Soraluzeri buruz.

Eskualdeko demografia, 1950-1970 urteetan, biztanleriaren hazkunde azkarrak eta etorkinen uholdeak markatu zuten. Geroztik, 1975etik aurrera, biztanleriak beheranzko joera hartu zuen, langabetuen tasak gora egin zuen hein berean.

Deba Beherean industrian ari diren langileak biztanleria aktiboaren erdia dira gutxi gorabehera; hirugarren sektoreak %40 hartzen du, eraikuntzak %5 eta lehen sektoreak %3. Pisurik handiena metalen transformaziokoindustriak dauka.

Komunikabide egokiak ditu eskualde honek. Bilbotik Behobiarainoko A-8 autobideak eta kostaldeko N-634 errepideak lotzen dituzte herri nagusiak, eta euskal itsasaldearekin nahiz Donostia edo Bilborekin harreman bideak jartzen dituzte. Bizkaiko hiriburua hurbil izanik, merkataritzaren aldetik eskualde honetako herri gehienek Bilbora dute joera, ez Donostiara.

Oinarrizko sareko GI-638 errepideak Mutriku eta Ondarroa Debarekin lotzen ditu. GI-2634 errepideak Elgoibar Azpeitiarekin lotzen du, eta GI-2636 errepideak Elgoibar Markinarekin. Eskualdea burdinbide bakarrak zeharkatzen du, Donostiatik Bilboraino doan bide estukoak; garrantzi handia dauka Eigoibar, Eibar eta Ermua bitarteko hurbileko garraiabide gisa.

Turismoari lotutako jarduerak Deban eta Mutrikun bakarrik dauka pisurik. Debak 176 leku ditu hoteletan (eskualde osoan guztira 320). Mendaron dago eskualdeko ospitalea, eta Eibarrek eskualde osoko epai barrutiko buru egiten du; lehen instantziako eta lehen instrukzioko bina epaitegi ditu.

Lehen sektorean mila baserri edo nekazari ustialeku daude gutxi gorabehera eskualde honetan, guztira 13.771 ha lantzen direlac Lur eremu horren erdia basogintzarako erabiltzen da, eta herena belarditarako. 1989an 8.000 behi eta beste horrenbeste ardi ziren eskualdeko baserrietan.

Itsasoko arrantza Mutrikun egiten da bakar-bakarrik. Harnahiru itsasontzi ditu, eta guztira 149 arrantzale. Urtean 2.300 arrain lehorreratzen dira bertako portuan.