Parrokia

AZKOITIko* erdigunea Loiolako Santutegitik hiru kilometrora dago. Herri hau ezaguna da bertan sortu zelako 1763. urtean Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Elkarte horren sustatzailea Xabier María de Munibe e Idiaquez izan zen, Peñafloridako kondea eta Azkoitiko Insausti jauregiko ondorengoa. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideei “Azkoitiko zaldunak” izena ere eman zitzaien.

Basarte izeneko tokian egiten ziren Gipuzkoako Batzar Nagusi gehienak.

Monumentuei dagokienez, Sta. Maria parrokia** bisita daiteke (XVI. mendekoa); organoa kalitate handiko Cavaille Coll bat da, 1898. urtekoa.

Azkoitia herria Alfontso XI.ak fundatu zuen, San Martín de Iraurgui izenarekin. 1331. urtean berreraiki zen, eta Miranda de Iraurgi jarri zioten

Azkoitiako Udala

Etxebeltz. Azkoitia

Etxe beltz

Etxe Beltz*, Idiakaitztarren (edo Idiakeztarren) antzinako dorrea. XV. mendearen erdialdean eraiki zen, eta dirudienez, garai hartan harresi batek inguratzen  zuen. Tradizioak dioenaren arabera, karlistada-garaian gertatu zen sutearen eraginez eman zitzaion izen hori; izan ere, suak belztu egin zituen etxearen hormak. Bi ate eta bi armarri ditu, baita leiho biki eta gezileiho batzuk ere.

Casa Idiakaiz zaharra. Azkoitia

Idiakaitz zaharra

Baldako dorrea

Floreaga Etxea

Badaude beste eraikin aipagarri batzuk ere: Idiakaitz zaharra etxea (XVI. mendekoa); Balda Dorretxea, goialdea oso aldaturik daukana; eta Insausti jauregia (XVIII. mendekoa), Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen fundatzaile Peñaflorida kondearen bizilekua izan zena.

Floreaga etxea* (XVI. mendearen hasierakoa). Lehen solairua harlanduzkoa da, leiho biki bat dauka eta beste batzuk geminatuak. Azpimarratzeko modukoa da adreiluz egindako galeria lau arkuduna, goiko bi solairuetan errepikatzen dena

Oteiza frontoiak

Frontoiak eraikitzeko ideia, beraz, sei gune edo espazio horiei forma ematearren sortu zen.

 Insausti jauregia

Irten zaitez Azkoititik Zumarragarako bidea adierazten duten bide-seinaleei jarraituz, G-631 errepidetik

Museoak:

Iraurgiko San Martin Ondare lekua (Azkoitia). Tel.: 943 85 71 70.

Ostatuak:

Larramendi hotela (Azkoitia).