Zestoako bainuetxetik irten eta eskuinaldera hartuz, Azpeitira iritsiko zara. Aurrena, gera zaitez herrian, eta ondoren aurrera jarrai dezakezu, Loiolako Santutegirantz. 

AZPEITIA*** Ezaguna da, batez ere, bere barrutian daukalako Loiolako Santutegia***, Gipuzkoako arkitektura barrokoaren obrarik garrantzitsuena. Soreasuko Sebastian donearen Eliza** eta Trenbidearen euskal museoa*** ere ikusgarriak dira. Donostia eta Tolosarekin batera, Gipuzkoan zezen-plaza duten herri eskasenetako bat da.

Azpeitia Fernando IV.ak fundatu zuen, 1310. urtean, eta Garmendia de Iraurgui izena jarri zion. Eta urtebete geroago, berriro fundatu zen Salvatierra de Iraurgui izenarekin

Autoa aparkatu eta Udaletxe aldera joan. Haren inguruetatik sortzen dira alde zaharreko hiru kaleak: Eliz kalea, Erdiko kalea eta Enparan kalea. Eliz kalea hartu eta, amaieran, Soreasuko Sebastian donearen Elizara iritsiko zara.

Kokagunea: Izarraitz mendigunearen behealdean dago. Azkoititik 4 kilometrora.

Biztanteak: 14.000 bat azpeitiar, gutxi gorabehera.

Festak: San Sebastian (urtarrilaren 20a). Danborrada da ospakizun nagusia, Donostiakoan inspiraturik dagoena. San Inazio egunaren inguruan ere (uztailaren 31a) festak egiten dira.

Planoa

Dorretik hurbil, Azitain garbitoki bitxia dago; eta Eliza parean, berriz, Antxieta etxea. Sar zaitez Erdiko kalean eta aurrera egin zure ezkerrean aurkituko duzun bigarren kaleraino (estua da); sartu kale horretan, eta Basozabal etxea topatuko duzu aurrez aurre 

Soreasuko Sebastian donearen Eliza** harresitik hurbil dago, eta defentsarako ere erabiltzen zen. Eliza XVI. mendean berritu zen, eta prozesu horretatik sortutako emaitza euskal gotikoa deitu izan den estiloan koka daiteke. Dena dela, artearen ikuspuntutik begiraturik, ataria da eliza honen osagairik nabarmenena. XVIII. mendean diseinatu zuen Ventura Rodríguezek, garaipen-arku erromatar klasikoan inspiraturik.

Soreasuko Sebastian donearen Elizaren ataria

Casa Antxieta. Azpeitia

Antxieta etxea

Antxieta Etxea* (Eliz kalea, 40). Fatxada nagusiak ezaugarri hau dauka: kontrastea; izan ere, beheko solairua harlanduz egina dago eta gainerako solairuak, berriz, adreiluz. Beheko solairuan, ateburu bat dago, frontoi xume batek apaindua. Nolanahi ere, badirudi ateak erdi-puntuko arku dobeladuna zeukala antzina. Goiko solairuetan, bai adreiluz egindako marrazkiek bai baoen osaerak eta tamainak fatxada eder eta dinamikoa eratzen dute, neurri handiak dituen teilatu-hegal batek errematatua.

Basozabal Etxea* (Enparan kalea, 18). Fatxada nagusia, kare-harrizko harlanduz egina, soiltasun handikoa da. Ateak erdi-puntuko arku dobeladuna dauka, eta lehen solairuan zenbait leiho biki ikus daitezke. Patioa interesgarria da, eta galeriak zabaltzen dira ibai aldera begira dagoen fatxadan.

Casa Basozabal. Azpeitia

Basozabal etxea

Jarrai ezazu ezkerralderantz Enparan kaletik, eta har ezazu eskuinaldean dagoen lehen kalea. Hortik, alde zaharretik irtengo zara eta, ibai gaineko zubia gurutzaturik, Enparan Dorretxera iritsiko zara zuzenean.

 

Enparan Dorretxea* XIV. mendearen hasieran eraiki zen. Urola ibaiaren ibietako bat gordetzeko balio izan zuen, eta errota bat ere bazuen. Enrike IV.ak zati bat eraisteko agindua eman zuen, 1456. urtean. 1535.enean, konpondu eta oinplano karratuko eraikin bat egin zen, erdiko patiorik gabea, eta lau isurkiko estalkia eta teilatuan gariton mardulak dituena. XVIII. mendean, bi eraikin txiki gehitu zitzaizkion alboetan. 1977. urtean, birmoldatu egin zen. Enparan familiarena izan zen, ahaide nagusien leinu oinaztarretako bati zegokiona.

Torre Emparan. Azpeitiar

Enparan Dorretxea miretsi ondoren, jarrai ezazu ezkerraldeko lehen kaletik, Urola Trenbidearen geltoki zaharrera heldu arte.

Trenbidearen euskal museoa*** Zumaia-Zumarraga Trenbidearen antzinako geltokian dago (Urolako Trenbidea izenez ezaguna). Museoan, geltokiaren antzinako tailerrak daude ikusgai, baita euskal trenbideetatik ibili ziren makinak ere (lurrun-makinak, elektrikoak eta dieselezkoak), haietako batzuk ibili egiten dira gaur egun ere.

Interesgarria izan daiteke lurrun-trena hartu eta Lasaoraino joatea (aurretik kontsultatu egunak eta ordutegiak)

Maquina de Vapor "Aurrera". Museo Vasco Ferrocarril. Azpeitia

Ezinbestekoa teknologia zaleak diren pertsonentzat. Tel.: 943150 677.

Autoa hartu eta Azkoitia / Loiola adierazten duten bide-seinaleei jarraitu. Hala, Loiolako Santutegira iritsiko zara. Utz ezazu autoa inguruetan dauden aparkalekuetakoren batean.

Santurio de Loyola (Azpeitia)

XV. mendean, Beltrán Yánez Loiolakoak dorretxe bat eraikitzeko agindu zuen, —beste hainbat bezala— eraitsi egin zena Enrike IV.ak 1457an emandako aginduaren ondorioz. Etxearen oinordekoak goiko aldea berreraikitzea agindu zuen, baina oraingoan adreiluz egin zuten. Etxe honetan jaio zen 1491. urtean Iñazio Loiolakoa, Jesusen Konpainiaren fundatzailea.

Horregatik, XVII. mendearen

Har-mailadia igo ondoren, sar zaitez Santutegian. Irtetean, eliz atariaren eskuinaldera hartu. Ate bat topatuko duzu “Etxe Santua” adierazten duen kartel bat duena. Aukera izango duzu Inazio donearen jaiotetxea barrutik eta kanpotik ikusteko. Zirkuituari jarraitzen badiozu, ikusi ahal izango dituzu gainerako eraikinak eta Santuaren bizitzari buruzko diorama batzuk.

Loiolako Santutegia***. Carlos Fontana arkitektoak diseinatu zuen. Eraikitze-lanek bi mende iraun zuten (1688-1888), eta hauek izan ziren obra beren gain hartu zutenak: José de la Incera, Jean Begrand, Martín de Zaldua, Sebastián de Lecuona eta Ignacio de Ibero; Joaquín de Churriguerak ere parte hartu zuen une jakin batean.

Eliza bat dauka, gainaldean linterna bat duen kupula handi batek estalia. Eliz ataria kurbatua da, eta har-mailadi handi bat dauka aurrealdean. Elizaren bi alboetan, oinplano angeluzuzeneko hegal bana daude, eta lorategiz inguraturik dago dena.

 

Casa-torre natal de San Ignacio de Loyola. Azpeitia

Dorretxea

Autoa hartu berriro, eta errepidetik aurrera eginez, Azkoitia herrira helduko zara.

Ostatuak:

Hospedería de Loyola (Arrupe Zentroa). Tel.: 943 02 50 26 (egoitza egokia erretiro espiritualetarako).

Larrañaga hotela (Azpeitia). Tel.: 943 81 11 80.