Bahía de la Concha. Donostia - San Sebastián.

Pasai Donibanetik irtetean, jarrai iezaiezu Donostia-San Sebastián adierazten duten bide-seinaleei. Pasaiako portua eskuinaldera duzula, har ezazu eskuinalderantz (bide-seinale urdinak), Bilbo/Gasteiz errotuluei jarraituz. Hiriaren saihesbidera iritsiko zara. Atera zaitez Amara/Erdialdea irteeran

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN***. Erdi Aroan merkataritzako jarduerengatik bereizi zen. Aro Modernoan, berriz, merkataritza funtzio militarrarekin batera bizi izan zen, gotorleku garrantzitsu bat jarri baitzen hirian. XIX. mendearen erdialdetik XX.aren erdialdera elitezko turismoarekin zerikusia zuten jarduerak nagusitu ziren (itsas bainuak, kasinoa). Turismo-ohiturak eta, oro har, ekonomia-jarduerak aldatu zirenean, zerbitzuen sektoreak hartu zuen protagonismoa.

Gipuzkoako hiriburua da, XIX. mendearen erdialdetik. Independentzia Gerran, tropa anglo-portugaldarrek ia erabat suntsitu zuten, 1813. urtean. Gertaera horrek hiria berregitea ekarri zuen.

Behin harresiak eraitsi zirenean, 1864. urtean, garai hartako burgesia boteretsuak Urumeako padurak urbanizatzearen aldeko apustua egin zuen. Zeregin hori burutzeko, Antonio de Cortazar arkitektoak egitura bat egin zuen taula batean, pixkanaka-pixkanaka eraiki zena 1925. urte ingurura arte. Orduko eraikinei hareharrizko fatxadak eta apaingarri ugari jarri zitzaizkien. Hala, Zabalgune oso interesgarria eta ederra eratu zen. Zabalgune horrek, zorionez, gaur egunera arte iraun du, nahiz eta eraikitze-politikak eraikinen gainaldeetako asko aldatu dituen.

Kokagunea: Udalerri honek 60 Km2 ditu. Hirigunearen zatirik handiena Urumea ibaiaren bokalearen inguruan eta Ulia, Urgull eta Igeldo mendien artean kokaturik dago. Pasaiatik 5 kilometrora dago, 20ra Irundik eta 12ra Oriotik.

Izena: Hiria fundatu zenean, San Sebastián izena jarri zioten. Donostia izena euskarara egindako badaezpadako itzulpen bati dagokio (Don = San).

Biztanleak: 185.000 donostiar inguru.

Festak: San Sebastian eguna (urtarrilaren 20an), Aste Nagusia (abuztuaren 15eko astean). Donostiako festak.

Donostia hiria Santxo Jakintsua errege nafarrak fundatu zuen, 1181. urtean. Gipuzkoako hiririk zaharrena da. 1662. urtean, Hiri-titulua eman zion Felipe IV.ak.

OHARRA nabigatzeko

Donostiari eskaini diogun orri honetan zehar (baita atal honetako beste orri batzuetan ere), kolore laranja duten esteka batzuk ikusiko dituzu. Ingebak informazioa zabaltzeko prestatu dituen beste hainbat orrialdetara eramango zaituzte. Egin ezazu klik haien gainean benetako interesa baldin baduzu soilik; izan ere, korapilatsu bihurtzen dute nabigazioa.

GARRANTZITSUA:

Orrialde “osagarri” horiek beste leiho batzuetan ikusiko dituzu. Beraz, behin informazioa irakurri duzunean, itxi ezazu leihoa, eta jatorrizko orrialdera itzuliko zara berriro.

Aukera original bat: aloka ezazu bizikleta bat. Dibertigarria da, eta bidegorri-sare handi samar bat dago. Arazoak: Auzo batzuk aldapatsuak dira. Nolanahi ere, zonalde “turistikoa” erabat laua da ia.

 

Aparkatzeko? Konplikatua da. Hotelen batean baldin bazaude, hotelak aparkalekua edukitzea izan daiteke konponbide egokia.

Bestela, hirian badaude aparkalekuak, baina garestiak dira autoa denbora luzean utzi behar izanez gero, eta batzuetan, (udan, batez ere) beteta egoten dira.

Kalean… R batez seinalatutako kaleak erreserbaturik daude egoiliarrentzat. Marra urdinez edo urdin-gorriz edo urdin-berdez seinalatutakoak, berriz, erregulatutako aparkalekuei dagozkie (OTA/TAO). Hainbat tarifa daude, marren kolorearen arabera. Koloreak autoa uzteko gehieneko denbora zein den ere adierazten dute (berdea: 5 ordu baino gehiago; gorria: 2 ordu baino gutxiago). Informazio guztia aurkituko duzu tiketak saltzen dituzten makinetan.

Aholku bat: oinez ibili edo garraio publikoak zein turistikoak erabili. Taxiak, oro har, garestiak dira

Konplikatua da bisitari batentzat garraio publikoan eskaintzen diren tarifa merkeei etekina ateratzea; izan ere, horretarako hiriko bankuren batean eduki behar da kontu korronte bat edo txartel berezi bat lortu behar da, kutxazain automatikoetan betetzen dena.

Planoa

Web gune honen beste atal batzuetan informazio gehiago aurkituko duzu Donostiako ondasun historiko-artistikoei buruz. Hori dela eta, ez dugu gai horren inguruko aipamenik egiten. Hemen bi ibilbide-proposamen bakarrik egiten ditugu hirian zehar ibiltzeko: Igeldoko jolas-parkea eta Urgull mendia.

Planoan aurkituko dituzu hiriguneko kaleak, atseginenak baitira paseatzeko, eta bertan kontzentratzen baitira interesgune gehienak.

Planoak Alde Zaharreko, hegoaldeko Zabalguneko eta Gros auzoko zonalde batzuk bisitatzeko gomendioa ematen du; baina hiria askoz ere handiagoa da. Egin ezazu zerbait originala. Bisita itzazu beste auzo batzuk: Antigua, Amara, Altza, Egia, Loiola… Bakoitzak bere nortasun propioa dauka.

Argazkia: Kontxako Hondartza. Hondoan, Igeldo mendia eta irla. Ezkerraldean, Caseta Real de Baños deiturikoa.

 

Caseta Real de Baños. Playa de la Concha. San Sebastian

Itsas bainuak: Donostiak hiru hondartza ditu, harea xehekoak denak:

Kontxa. Erdialdean dago. Uda partean, saia zaitez itsasbeheran joaten; izan ere, itsasgoran leku gutxi egoten da eta erabiltzaile ugari.

Ondarreta. Zertxobait zabalagoa da itsasgoran. Aukera ona da.

Zurriola. Bainulari gutxiago egon ohi da. Baina badu eragozpen bat: bainua arriskutsua izaten da egun batzuetan, itsasoari irekiago baitago beste hondartzak baino. Ez duzu arazorik izango debeku-banderak eta zaindarien jarraibideak errespetatzen badituzu. Hau da surfa praktikatzeko hondartza egokiena.

Bainatzeko garai onena: Udan, goizeko 11ak baino lehen, eta arratsaldeko 6etatik aurrera.

Nahi izanez gero, aulkiak aloka ditzakezu. Kabina-zerbitzu bat ere badago, arropa gorde edo aldatzeko.

Igerian trebea izanez gero, erronka polita daukazu: “gabarroietara” joan Kontxatik zein Ondarretatik abiatuta. Izen hori ematen zaie Donostian ur gainean dauden gainazalei; tranpolinak eta txirristak dituzte.

Ez da gomendagarria irlaraino joatea igerian; izan ere, arazoak izan ditzakezu ontziekin. Dena dela, irla gertuago dago Ondarreta hondartzatik.

 

Irlak Santa Klara izena du, eta badia ixten du. Donostiarra izan eta oraindik, behin besterik ez bada, bisitatu ez baduzu, ez duzu barkamenik. Dena dela, astiz urri dabilen bisitari bati ez dio interes berezirik eskaintzen. Baina txango bitxia da; izan ere, aukera paregabea da hiriaren eta itsasoaren bista politak ikusteko. Hondartza txiki-txiki bat dauka (itsasbeheran), eta mahai ugari otorduak egiteko, baita komunak, sorosleak eta taberna ere (Informazio gehiago).

Udan, txalupa motordunen zerbitzu bat dago, irla kaiarekin lotzen duena.

Benetako turista guztiek Igeldo bisitatzen dute. Zu gutxiago izango al zara?

Paseo bat proposatzen dizugu Udaletxetik abiatu eta Kontxa pasealekuan barrena

 

Kontxa pasealekua. Izen bereko hondartza kurritzen du. Pasealekuko eskudela, Juan Rafael Alday arkitektoak diseinatu zuena 1910. urtean, hiriaren sinbolorik adierazgarriena bihurtu da. Pasealekuan zehar, hainbat interesgune ikus ditzakezu:

Erlojuak. Zenbait osagai dituen multzoa da: errotonda bat, bi obelisko (haietako batean barometro bat eta bestean erloju bat ikus daitezke) eta bi arrapala hondartzara jaisteko.

La Perla del Océano” izeneko Bainuetxe zaharra. Ramón de Cortazarrek diseinatu zuen, eta Joaquín Zubiriak “berreraiki”, 1993. urtean. Gaur egun, Talasoterapia zentro moderno baten eta bi kirol-elkarteren egoitza da: “Atletico San Sebastián” eta “Eguzki”.

Caseta Real de Baños (Ramón de Cortazar, 1912) errege-erreginen familiak erabiltzen zuen itsas bainuak hartzera etortzen zenean.

Terraza bat, pasealekua baino pixka bat beherago dagoena. Eduardo Txillidaren eskultura bat dago bertan: Omenaldia Fleming-i ” izenekoa.

Barandilla del Paseo de la Concha. Donostia - San Sebastian.

Kontxako eskudela. Gustukoa baduzu, bitxitegietan aurki dezakezu haren erreprodukzioa irudikatzen duen urrezko zintzilikaria.

 

Oinezkoentzako tunela iragan ondoren, eskailera batzuk ikusiko dituzu eskuinaldean, Miramar jauregira eramango zaituztenak

Miramar jauregia. Jauregia, gaur egun, ezin daiteke bisitatu, Musikeneren (Euskal Herriko Musika Kontserbatorioa) behin-behineko egoitza baita. Baina gomendatzen dizugu paseo bat ematea jauregiko lorategietatik*. Badiaren bistak** zoragarriak dira. Parketik irteteko, ez ezazu hartu sartzeko erabili duzun bide bera: har ezazu beherantz egiten duen beste bide bat. Sarrera nagusira iritsiko zara.

 

Parketik irtetean, hondartza aldera (Ondarreta) abiatu, paseoan jarraitzeko. Hondartzara jaisten den azken arrapalarekin topo egiten duzunean, ezkerraldera egin behar duzu. Erreparatu funikularra adierazten duten bide-seinaleei, edo galdetu baten bati. Joan-etorriko txartela hartu.

Behin bisita amaiturik, har ezazu funikularra. Geltoki azpian autobus-geltoki bat duzu (noizbehinkakoak badira ere). Kontsulta itzazu ordutegiak, edo bila ezazu maiztasun handiagoko lineak dituen beste autobus-geltokiren bat

Igeldoko jolas-parkea. XX. mendearen hasierako parke hau Igeldo mendiaren gainaldean dago. Goraino iristeko, funikular* bat eraiki zen, eta gaur egun ere horixe da modurik erosoena hara heltzeko. Jatorrizko makinaria kontserbatu da, baita bagoiak ere. Eta horrek “zapore berezia” ematen dio bidaiari.

Ez ezazula pentsa Igeldoko jolas-parkeak inolako zerikusirik duenik Eurodisney-rekin edo beste parke moderno batzuekin. Igeldokoan, nahasketa bitxia ematen da: batetik, “herri-ferietako” jolasak daude; bestetik, gaur eguneko batzuk, baina “piper” askorik gabeak; eta, azkenik, badira interes historiko handia duten erlikia batzuk, Sevillan 1929an egin zen erakusketatik baitatoz: kanoa motordunak, labirintoa, erreka misteriotsua eta suitzar mendia (ez ezazu hor ibiltzeko beldurrik izan, zirrarak oso “eramangarriak” dira eta).

Dena dela, Igeldo bisitatzea oso esperientzia positiboa da, baldin eta garbi baduzu zer jolas-mota aurkituko dituzun bertan. Badiaren eta Igeldoko itsaslabarren bistak*** paregabeak dira.

Playa de Ondarreta. Donostia - San Sebastian.

Ondarretako hondartza. Hondoan, Igeldo mendia eta, haren tontorrean, “jolas-parkea”. Mendiaren tokirik altuenean, argazkian ez da oso garbi ikusten, faro zahar bat dago, XVIII. mendekoa, castillete gisa berreraiki zen, eta gaur egun parkearen begiratoki da.

 

Zenbait bide daude mendira igotzeko. Haietako bat: hel zaitez Santa Maria Elizako atarira. Ateari begira zaudela, igo zaitez ezkerraldeko eskaileretatik. Sar zaitez eskuinean aurkitzen duzun lehen kaletik eta gora egin etengabe. Lehenbizi, Begiratokiko Gotorlekua helduko zara, erraz ezagutuko duzu, tunel txiki baten azpitik iragan beharko baituzu. Behin tunela zeharkaturik, ezkerraldean, gotorleku horren sarrera ikusiko duzu. Ikusitakoan, bidera itzuli berriro, eta gorantz jarraitu beti

 

Urgull mendia**. Normalean, ez da sartzen hiria bisitatzen duten turisten planetan, nahiz eta interesgune historiko ugari dituen. Mendi horretan, gotorleku-ugaritasun handia aurkituko duzu (XV.-XIX. mendeetakoak): Begiratokiko Gotorlekua, Santa Klararen bateriak, Gobernadore, Dama, Bardoka, Santiago eta abarren bateriak. Gailurrean, Mota gaztelua** dago, bere kuartel, kanoi, uharka, parapeto eta Santo Kristo Motakoa kaperarekin. Eraikinik altuenaren gainean Jesusen Bihotza altxatzen da, hiri osoa menderatzen duen irudia.

Nonahi aurkituko dituzu gezileihoak dituzten hormak, bolborategiak, kanoien kokalekuak, kuartelak, pasabideak, kanoi-bateriak, tiro-galeriak, baita hilerri erromantiko bat ere. Gainera, mendi osoa behatokiz josita dago hiria eta itsasoa ikusteko, eta bide ugari ikus daitezke zuhaitz hostotsuen artean. Astia izanez gero, erraz aurkituko duzu bankuren bat itzalean paisaiaz disfrutatu edo libururen bat irakurtzeko. (Informazio gehiago)

Cañon Saint Chamond 7,5 cm. Urgull. Donostia - San Sebastian.

Urgull. Damen bateria.

Mendiaren ateak itxi egiten dira ilunabarrean.

Errotulu batzuek adieraziko dizute nola egin mendi barruko bisitaldia.

Jose Inazio Ansorena. Txistulari.

Txistularia

Alde Zaharra. Interes handiko eraikinak eta eraikin-multzoak aurkitzen dira bertan: Santa Maria basilika,  San Bicente Eliza***San Telmo komentu zaharra*** eta  Konstituzio Plaza***. Hauek dira kalerik interesgarrienak: Nagusia (amaieran Sta. Maria basilika duena), Narrika (hondoan S. Bizente Eliza duena), San Jeronimo, Fermin Kalbeton (oso kale animatua da), Portu eta Abuztuaren 31. Toki ezin egokiagoa pintxoak jateko.

Kasualitatez, Konstituzio plazan egokitzen bazara igande-eguerdi batean, Udaleko Txistulari Bandak eskaini ohi duen kontzertua entzun dezakezu.

Zabalguneko eraikin askok aztarna modernistak edo eklektikoak dituzte.

Hegoaldeko Zabalgunean, hauek dira eraikin nabarmenenak: Gipuzkoa plaza, Foru aldundiaren**eraikina duena barruan; Victoria Eujenia antzokiak*, Okendoren monumentuak eta Maria Kristina hotelak* eratzen duten multzoa; Artzain Onaren plaza** eta izen bereko katedrala*. Katedralaren atzean, Postetxea* eta Koldo Mitxelena kulturunea*.

Hauek dira paseatzeko kalerik interesgarrienak eta atseginenak: Garibai, Elkano, Txurruka, Loiola, Errege-erregina Katolikoak, Bilbao plaza, Getaria, Askatasunaren etorbidea. Maria Kristina eta Kursaal zubiak ahaztu gabe.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia - San Sebastián.

“Koldo Mitxelena” kulturunea, garai batean Probintziako Hezkuntza Institutua izandakoa.

 

Ibaiaz bestaldean, Gros auzoa dago. Oso atseginak dira Frantzia ibilbidea, Urumea ibaiaren eskuinaldeko ertzean, eta Zurriola, izen bereko hondartzaren aurrean. Pasealeku horretan aurkitzen dira Kursaaleko Auditorioa eta kongresu-jauregia***. Eraikin horretan ekitaldi asko egiten dira, besteak beste, Nazioarteko Zinemaldia.

 

Hiriko autobus-zerbitzu ohikoaz gainera, Donostiak badauzka bestelako garraiobideak, bereziki turismoari eskainiak: bus turistikoa eta tren turistikoa.

 

Bus turistikoa (Donosti-tour). Bi solairuko autobusak erabiltzen ditu. Goikoa irekia da (olana batez estaltzen da euria edo gehiegizko eguzkia dagoenean). Hiriaren bi ibilbide panoramiko eskaintzen ditu. Haietako batek iparraldea kurritzen du (Donostia klasikoa), Igeldo mendia barne. Eta besteak, hegoaldea (Donostia-Txillida Leku). 23 geltoki daude autobus hau hartzeko, nahi duzun tokian jaitsi edo igo zaitezke, eta nahi adina aldiz. Iruzkinak hainbat hizkuntzatan. Maiztasuna: ordu bat.

Urritik maiatzera bitartean, zerbitzu gutxiago dago. Informazio gehiago lortzeko, dei ezazu telefono honetara: 696 42 98 47.

Bi ibilbideak egin ditzakezu diru-kopuru txiki gehigarri bat ordainduta.

Trenak duen formagatik (hiru atoi dituen tren-makina baten imitazioa baita), erakargarria izan daiteke bereziki haurrentzat.

 

Tren turistikoa (Txu-Txu trena). Donostiako erdialdean eta “Antigua” auzoan barrena ibiltzen da, Kontxa eta Ondarreta hondartzen ertzetik joanda (iraupena: 40 minutu). Ibilbidean zehar (dena segidan egiten da, gelditu gabe) egiten diren iruzkin guztiak zenbait hizkuntzatan egiten dira. Maiztasuna: 30 minutukoa (urteko garaiaren arabera). Geltokia: Andia kalea.

Informazioa. Tel.: 943 42 29 73

Pantxineta

Pantxineta

Produktu tipikoak:

Pantxineta. Kremaz betetako hostopila da, gainetik almendra xehatuz hautseztatua. Epela zerbitzatzen da.

Pintxoak. Gipuzkoako hiriburuan ez ezik, beste herri askotan egoten dira. Baina Donostiako tabernetan aukera eta kalitate handiak aurkituko dituzu.

Preziatuena Otaegi gozotegietan aurkituko duzu.

Gomendioak: Alde Zaharra ( Gambara, La Cuchara de San Telmo, etc ), Gros (Bergara)

 

Museo de San Telmo Museoa

Museoak

San Telmo***. Antzinako komentu domingotarra. Klaustroa***, Eliza*** (Sert-en horma-irudiekin apaindua), pintura eta euskal etnografia. Aldi baterako erakusketak antolatzen ditu. (Alde Zaharrean). Itxita dago.

Txillida Leku***. Eduardo Txillidaren eskulturak daude ikusgai zelai zabal batean. Zabalaga baserrian*, lursailaren barruan dago, ikus daitezke obra txikiak. Berez, Hernani herriaren udal-barrutian dago, baina Donostiaren mugan dago justu. Autoa behar da; bestela, G2 autobusa har daiteke, edo autobus turistikoaz baliatu.

Ontzi Museoa*. Itsas kulturaren inguruko museoa. Aldi baterako erakusketa interesgarriak eskaintzen ditu. (Kaian)

Miramon Zientziaren Kutxagunea**. Museo interaktiboa zientziaren eta teknologiaren zaleentzat. Aldi baterako erakusketak antolatzen ditu. (Miramonen). Kanpoaldean, Gipuzkoako zenbait monumenturen maketak* daude ikusgai.

Akuarioa**. Nabarmentzeko modukoa da marrazoak eta bestelako espezieak dituen aska handi bat. (Kaian)

Museum Cementos Rezola. Museo monografiko txikia. Gomendagarria, batez ere, teknologia atsegin dutenentzat. Porlan-faktoria baten ondoan dago. (Añorgan). Doakoa beti.

Eliz Museoa. Gipuzkoako hainbat eliza eta baselizatatik etorritako arte-ondasunak dauzka. (Amaran)

 
 

Cartel del 1er Festival Internacional de Cine de San Sebastian

 

 

Jaialdiak eta bestelako ekitaldiak

Zaldi-lasterketak*. Zubietako hipodromoan. Udaberrian eta udan.

Hipikaren Nazioarteko Lehiaketa* (Loiolako pistetan). Uztailean.

Jazzaldia***. Uztaileko aste batean.

Suak artifizialak** (Aste Nagusia).

Musika Hamabostaldia***. Musika klasikoa, baleta, opera. Abuztuan.

Nazioarteko Zinemaldia***. Nazioarteko kategoria handiena duen zinemaldia. Irailean.

Estropadak**. Iraileko bi igandetan.

Beste ziklo batzuk:

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren*** kontzertu-denboraldia (urria / ekaina). Kursaaleko Auditorioan.

Miramongo Matinées**. Kamera Musika. (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, Miramonen). Urria / ekaina.

Kursaal Fundazioaren** denboraldia (klasikoa, pop-a, musika berriak). Urria / ekaina. Kursaaleko Auditorioan.

 

 

 

Hurrengo etapa Orio izango da. Herri horretara iristeko, ihes egingo dugu ohiko errepideetatik. Har ezazu autoa, eta jarraitu “Antigua” auzoa, Igeldo edo kanpina adierazten duten bide-seinaleei. Hirurek balio dute.

Erdialdean aparkatu baduzu, badiaren ertzetik igaroko zara eta tunel bat gurutzatuko. Berrehun bat metro aurrerago, eskuinaldeko lehen kaletik sartu behar duzu. Laster ikusiko duzu Igeldo adierazten duen bide-seinalea. Ezkerraldera hartu beharko duzu. Igotzen hasiko zara. Kilometro batzuk pasatuta, Igeldoko jolas-parkearen bidegurutzera iritsiko zara (ez sartu parkean), jarrai ezazu Igeldo auzorantz (edo kanpinaren errotuluei erreparatu). 

Igeldo izeneko auzunera iritsiko zara. Jarrai ezazu aurrera, eta Kanpinaren aldamenetik igaroko zara. Jarrai ezazu zuzen. Igoera amaitzean, hormigoizko zorua duen errepide batera helduko zara. Hortik itsas bista zoragarriak ikusten dira. Ez zaitez lasterka ibili (horretarako aukerarik ere ez dago), goza ezazu. Zenbait kilometro aurrerago, jaisten hasiko zara. San Marin baselizaren ondotik pasatuko zara eta autobidearen azpitik. N-634 errepidera helduko zara, hortik oso gertu dago Orio herria

Otorduak:

Arzak***. Goi-sukaldaritzaren klasiko bat. Kalifikazio gorena jatetxe-gida ospetsuenetan. Tel.: 943 27 84 65.

Akelarre***. Goi-sukaldaritzaren beste klasiko bat. Subijanaren jatetxea da. Kalifikazio gorena jatetxe-gida ospetsuenetan. Igeldo auzoan dago. Autoa beharrezkoa da. Tel.: 943 31 12 09.

Nikolasa. Jose Juan Castilloren jatetxea da. Sukaldari ona. Tel.: 943 42 17 62.

Urepel. Kalitate-prezio erlazio egokia. Tel.: 943 42 40 40.

Branka. Eduardo Txillida pasealekua, 13. Haizearen Orraziaren ondoan. Eska ezazu mahaia irlaren eta badiaren bistak ikusteko moduan. Tel.: 943 31 70 96.

Merkeagoak:

Alderdi Zahar. Ez dute erreserbarik egiten, beti betea, proba ezazu… Fermin Kalbeton kalea, 5 (Alde Zaharrean). Tel.: 943 42 52 54.

Kaskazuri. (Pasealeku Berria, 14). Tel.: 943 42 08 94. Goiko pisuan bista hobeak daude.

 

Ostatua:

Maria Kristina (H*****). Belle Époque garaiaren zaporea eta luxua. Tel.: 943 43 76 00.

Londres (H****). Eska itzazu badiaren aldeko bistak. Tel.: 943 44 07 70.

Amara-Plaza (H****). Funtzionala. Tel.: 943 46 46 00.

NH Aranzazu (H****). Funtzionala. Jatetxe ona. Tel.: 943 21 90 77.

Mercure Monte Igeldo (H****). Postaletako bistak. Kontxako badiatik 150 metrora dago. Autoa ezinbestekoa da. Tel.: 943 21 02 11.

Villa Soro (H****). Txikia, xarma duena. Etxe aristokratiko bat da. Erdialdetik pixka bat aldendua. Tel.: 943 29 79 70.

Niza (H***). Eska itzazu badiaren bistak. Tel.: 943 42 66 63.

Europa (H***). Tel.: 943 47 08 80.

Codina (***). Tel. 943 212 200.

Parma (H**). Tel.: 943 42 40 82.

Zaragoza Plaza (H*). Tel.: 943 44 65 02.

Hostal Alemana. Tel.: 943 46 25 44.

Aldamar pentsioa. Tel.: 943 43 01 43. (Hoteletako prezioak)

 

Oso merkeak:

Igeldoko Kanpina (erdialdetik 7 bat kilometrora). Autoa ezinbestekoa. Autobusa dago, baina ez oso maiz. Tel.: 943 21 78 41.

La Sirena aterpetxea. Gazteentzat, batez ere. Tel.: 943 31 02 68.

 

Behin bada ere, ahaztu itzazu pizzeriak, txinatarrak eta hanburgesategiak. Donostian, kategoria guztietako jatetxe ugari aurkituko dituzu, eta ondo jaten da denetan. (Leku guztietan bezala, hemen ere badaude justu-justuan konplitzen duten tabernak, noski.)

 

 

 

 

 

Donostian ostatu hartzea garesti samarra da. Hotel gehienak lau izarrekoak dira.

Konplikatua izan daiteke logela bat aurkitzea abuztuan eta iraileko egun batzuetan.

Pentsioetan eta ostatuetan, ezer baino lehen eskatu logela erakusteko. Toki batzuk oso ongi zainduta daude, baina beste batzuk justu-justuan.