Irun. Junkal eliza

Junkal Eliza

IRUN Gipuzkoako bigarren hiri garrantzitsua da, Donostiaren ondoren. Hiri honen ekonomia mugaren jarduerarekin loturik egon zen urte luzeetan. Muga aldatu zenean, Europako Batasunean sartzearen ondorioz, garai berrietara egokitu behar izan zuen. Hala sortu ziren logistikari lotutako jarduera garrantzitsua, erakusketa-feria (Ficoba) eta abar. Gainera, oraindik ere garrantzia du Espainiako eta Frantziako trenbide-sareen lotune gisa.

Kokapena: Bidasoa ibaitik gertu dago. Donostiatik hogei kilometrora, 3 kilometrora Hondarribiatik, 1era Hendaiatik eta 40ra Baionatik.

Antzinako dokumentuetan, Irun-Uranzu Unibertsitatea izena erabiltzen da behin eta berriro. Oso berandu lortu zuen Hondarribiarekiko independentzia. XVIII. mendean eman zitzaion villaren kategoria, eta 1913an, berriz, hiriaren titulua.

 

Gerra zibilean, sute handi bat jasan zuen, eraikinen parte garrantzitsu bat suntsitu zuena.

Izena. Seguruenik, Iruña izenak duen jatorri bera dauka: hiri hitza.

Biztanleak. 62.000 irundar inguru. Hona haietako batzuk: Dario de Regoyos, Gaspar Montes Iturrioz, Bernardino Bienabe Artia, Julio Etxeandia, Leon Barrenetxea, Mentxu Gal, Luis Mariano, Policarpo Balzaola…

Oiasso hiria gaur egun Irun dagoen toki berean kokaturik zegoen. Horren froga dira azken hamarkadetan aurkitu diren erromatarren garaiko aztarnak.

Jenerala da Alardearen agintari gorena, Komandanteak eta konpainia guztiek dituzten agintariek lagundurik. Hauek dira konpainien parte-hartzaileak: kantinerak, xirulariak, arradak eta eskopetariak.

Festak. Ekainaren azken egunetan heltzen bazara Irunera, ikus ezazu 30ean egiten den Alardea***. Hondarribiako alardearen antzekoa da, baina musika eta jantziak ezberdinak dira. Egun horretan, 10.000 pertsona inguruk, hogei bat konpainiatan antolaturik eta txukun-txukun uniformaturik, desfilea egiten dute foru-alardeak eta 1522. urtean frantsesei irabazitako bataila oroituz. Ekitaldietako asko San Martzial Ermitan egiten dira, hiritik gertu dagoen izen bereko mendiaren tontorrean. Mendiak Aldabe izena izan zuen santuarena hartu baino lehen.

Escopetero. Alarde de San Marcial. Irun

Cantinera de Artillería. Alarde de San Marcial. Irun

Kantinera (Artilleria)

Zirraragarria da (batez ere, Alardearen tradizio konplexua ezagutzen dutenentzat) tradizioak agintzen dituen ekitaldi ugariak ikustea: goizaldean, Alborada (goizeko 4etan); Villarrobledoko Diana (goizeko 6etan), formazioaren prestaketa-lanak, Abiada (desfilearen hasiera, Urdanibia plazan), troparen kontzentrazioa Udaletxe aurrean, jeneralaren etorrera lauhazka, jeneralak agindutako deskarga…

Hauek dira infanteriako troparen uniformearen osagaiak: txapela, gerrikoa, gorbata eta lepo-zapi gorriak, alkandora eta praka zuriak, jaka beltza eta lokarri beltzak dituzten espartin zuriak.

 

Irun. Udaletxea

Udaletxea

Egun gutxi baldin badituzu ibilbidea egiteko, proposatzen dizugu Irun hartzea abiapuntutzat. Dena dela, aukera izanez gero, eman ezazu paseo bat erdialdetik, batez ere Kolon ibilbidetik, hura baita hiriko kale nagusia. Zoaz Udaletxera; haren parean, “San Juan Harri” izeneko eskultura txikia ikus dezakezu, Hondarribiarekiko independentzia irudikatzen duen tradiziozko sinboloa dena. Handik hurbil, Arbelaitz jauregia dago. Junkal Elizak ere merezi du bisita bat.

S. Juan Harri

Bisitaldia doakoa da. Ordutegi mugatua. Egiazta ezazu ordutegia. Astearte eta ostegunetan:

10:00-12:00

Larunbatetan:

11:00-13:00 eta 16:00-18:00

Jaiegunetan:

11:00-13:00

Ama Xantalen Ermita*. Irunen kanpoaldean dago. Erromanizazioaren garaiko museo txiki bat dago barruan (beste bat garrantzitsuagoa egiten ari dira). Museo horretan, hainbat gauza daude ikusgai: lurpean aurkitutako aztarna batzuk (nekropolia eta eliza erromatarra), ikus-entzunezko bat, lurpean aurkitutako zeramiken erreprodukzioak, inguruan aurkitu diren erromatarren garaiko objektuak eta abar.

Urna cineraria. Ermita de Santa Elena. Irun

Eskoleta karrikan kokatua

Oiasso Museoa. Kanpainaren mezuan azpimarratu nahi izan da museoan gordetzen diren elementu arkeologiko eta tresna desberdinek antza handia daukatela gaur egun erabiltzen ditugun beste hainbat elementurekin.

N-1 errepidetik hel zaitezke, Irungo saihesbidetik (148. kilometroa).

Tel./Fax: 943 61 93 89.

Plaiaundi Parke Ekologikoa**. Txingudi badiako padura birsortzeko ekimenari loturik dago. Plan horren ondorioz, gaur egun flora eta fauna aberatsa bizi da paduran, hegaztiak batez ere. Horiek guztiak ikusi eta argazkiak egiteko, etxola batzuk eraiki dira. Interpretazio-zentroa parkean bertan dago

Interpretazio-zentroa itxita dago astelehenetan. Udaberri eta udako ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-18:30. Udazken eta negukoa: 10:00-13:00 eta 15:30-18:00.

Bila ezazu Hondarribia adierazten duen errotulua. Oso gertu dago, hiru bat kilometrora