Arrasatetik irten eta Aretxabaleta eta Eskoriatza igaro ondoren, Leintz Gatzagara helduko zara.

Leintz Gatzaga*. Mendi artean dagoen herri txiki-txiki bat da, Gipuzkoaren eta Arabaren arteko mugan kokatua dagoena. Garai batean, Errege-bideak zeharkatzen zuen herria, eta ekonomia gatzaga baten ustiapenean oinarritzen zen.

Izena: Gatz hitzetik dator, eta Leintz haranaren izena da. Gaztelaniaz, Salinas de Léniz deitzen da, baina izen hori jadanik ez da ofiziala.

Portal de Santiago. Leintz Gatzaga ( Salinas de Leniz ).

Santiagoren atea

Eman ezazu paseo bat hirigune txiki honen kaleetatik. Bazter zoragarriak topatuko dituzu.

Kokapena. Arrasatetik 12 kilometrora dago, 22ra Oñatitik, 20ra Bergaratik eta 20ra Gasteiztik.

Biztanleak: 250 inguru gatzagar.

Festak: Dorletako Andre Mariaren egunean (irailaren 8an).

Herria Alfontso XI.ak fundatu zuen, 1331. urtean.

Herriaren erdigunea harresiz inguratuta dago. Zazpi ate zituen; gaur egun, haietako bost kontserbatzen dira. Deigarriena San Inaziorena da (XVIII. mendekoa).

Leintz Gatzaga ( Salinas de Leniz ).

Herriaren erdigunea oso txikia da. Hiru kale paralelo dauzka eta horiek zeharkatzen dituen beste kale bat

 
Puerta de San Ignacio. Leintz Gatzaga ( Salinas de Leniz ).

S. Inazio atea

Garro jauregia. XVII. mendean eraiki zen. Kantoian, familiaren armarria dauka. Gaur egun, birgaitu eta kultur zentroa jarri dute bertan.

12 tutuen iturria (1975). Herritarrek “as de copas” izenarekin ezagutzen dute. Harrian tailatua dago. Gainaldean, oinplano oktogonaleko ontzi bat dauka, 8 tuturen ur-isuria hartzen duena. Eta ontzi horretatik, beste lau tutu ateratzen dira, ura beheko aska zirkular handira isurtzen dutenak.

Fuente. Leitz Gatzaga ( Salinas de Leniz ).
Iglesia parroquial. Leintz Gatzaga (Salinas de Leniz ).

Elexalde jauregia edo Torrekua. XVII. mendean eraiki zen, Oñatiko jaunaren etxe eraitsiak okupatzen zuen orubean. Errenazimentuko arkitektura tipikoaren ezaugarri batzuk ditu.

San Millan eliza. Eliza XVI. mendekoa da. Dorrea XIX. mendean berregin zen. 1954. urtean, sute handi bat gertatu zen elizan. Ondoren, berregin egin zen, sutetik salbatu ziren osagai guztiak baliatuz. Hala, kanpoaldetik erabat integratzen da inguruneko eraikin-multzora, baina barrualdea modernoa da.

Palacio Elejalde. Leintz Gatzaga ( Salinas de Leniz )

Elexalde jauregia.

Santutegiaren barrualdea igandeko mezan (12:30) ikus daiteke edo turismo-bulegoan hitzartutako bisitaldi gidatuaren bidez

Escudo de la casa consistorial. Leintz Gatzaga (Salinas de Leniz ).

Udaletxeko armarria.

Dorletako Andre Mariaren santutegia*. Antzina, Gazteluko Andre Maria izena zuen, aldamenean zeukan gotorlekuagatik. Gaur eguneko eraikina XVIII. mendekoa da. Barrualdean, Ama Birjinaren tailu gotiko bat gordetzen du. Kanpoaldean, aipatzeko modukoak dira bi sarbideak (nagusia, batez ere, frontoi batek errematatzen duena) eta kanpai-horma. Bitxikeria bat: Dorletako Ama Birjina txirrindularien zaindari unibertsala da; izan ere, zale-talde batek horretarako egin beharreko izapide guztiak egin zituen Aulki Santuaren aurrean.

Udaletxea (XVIII. mendekoa). Aurrealdean, errege-armarri bat dauka, eta haren bi alboetan herriaren armarri bana, gaztelu bat eta burdinazko bi galdara edo dorla irudikatzen dituztenak.

Nuestra señora de Dorleta. Patrona de los ciclistas.

Dorletako Andre Mariaren Santutegia.

Gatzaren ekomuseoa

Gatzaren ekomuseoa*. XVI. mendean, honela egiten zen gatzaren ustiapena: ur gazia osin batean biltzen zen; inguruan zortzi eraikin zeuden burdinazko galdara banarekin, eta haietara isurtzen zen ur gazia. Galdara azpian egurra erretzen zen, eta errekuntza horren bidez, ura lurrundu eta gatza lortzen zen.

1834. urtean, uholde batzuek ustiapena gerarazi zuten, eta aurrerago Productos Leniz enpresak ekin zion berriro. Enpresa horrek berrikuntza batzuk egin zituen: batetik, putzupadak zituen gurpil bat jarri zuen ura ateratzeko osinetik; bestetik, sistema hidrauliko bat jarri zuen ura burdinazko galdaretara bideratzeko.

1920. urtearen inguruan, ustiapena modernizatu egin zen, baina errentagarria ez zenez, itxi egin zen, 1972an.

Museoaren zeregina herriaren gatz-tradizioa modu didaktikoan berreskuratzea da.

Bisitaldi gidatuen ordutegia

Larunbat, igande eta jaiegunetan:

12:00 (euskaraz)

13:00 (gaztelaniaz)

16:30 (euskaraz)

17:30 (gaztelaniaz)

(uda partean, 17:30 eta 18:30)

Igande-arratsaldeetan itxita dago.

Astean zehar, ordua eska daiteke aldez aurretik.

Tel.: 943 71 47 92

Turismo-bulegoa (Labidea).

Frontoiaren aurrean. Eskualdeko produktuak saltzen ditu. Tel.: 943 71 47 92.

Ostatua

Gaztainuzketa Mendi Etxeak. Arlaban gainaldean. Beharrezko guztiarekin hornitutako “etxolak” ditu. Tel.: 943 58 50 58.